Bizkaiko ekialdeko kostaldea
Bizkaiko ekialdeko kostaldea
Plana
-
Kostaldea
-
Kostaldea
Deskribapena
Bi egun hauetan Bizkaiko ekialdeko zatia bisitatzera animatzen zaitugu.
Egun batean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zati bat ezagutuko duzu, Omako Basoa, Santimamiñeko Haitzuloa edo Urdaibai Bird Center, hegaztien nazioarteko aireportua bezala ezagutzen dena, bezalako leku magikoak baitaude bertan.
Beste eguna itsas tradizioko Lekeitio eta Ondarroa udalerrietako gastronomiaz gozatzeko eta paseatzeko pentsatuta dago. Bertan, Santa Katalina itsasargia dago, Euskadiko itsasargi bisitagarri bakarra.
2 egun proposatzen dizkizugu Bizkaiko ekialdeko kostaldetik.
Ongi etorri II. erreserbara
Urdaibai
Urdaibai
Itsas esentzia
Santa Katalina itsasargia
Lea-Artibai
Ongi etorri II. erreserbara
Plana
Kostaldea
Kostaldea
Urdaibai
Nola egin
- coche
- bicicleta
- andar
Plana
Abiapuntua Santimamiñe haitzuloko aparkalekua
UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an, eta Urdaibai da Euskadiko altxor naturalik handiena. Estuario honek, Oka ibaiaren bokalean, itsasoa, profil leuneko mendiak, hareatzak eta padurak konbinatzen ditu.
Egun hau Omako basoraino eramango gaituen ibilaldi batekin hasiko dugu. Horretarako, ibilgailua Santimamiñeko kobazuloen ondoan dagoen aparkalekuan aparkatu behar da. Basora sartzeko, erreserba egin behar da aldez aurretik, eta, aldi berean, oinetako egokiak, arropa erosoa eta ura eramatea gomendatzen da. Aparkalekutik oinez egin beharreko ibilbidea 2,8 kilometrokoa da eta 50 minutu inguru irauten du. Omako basoa, Kortezubin, arteak eta naturak bat egiten duten txoko magikoa da. Hainbat motibo multzok eta intsinis pinuen enborraren gainean margotutako irudi geometrikoek osatzen dute, eta lan artistikoa ingurune naturalera eramatea du helburu.
Basoa bisitatu ondoren, 2008an Gizadiaren ondare izendatu zuten Bizkaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena den Santimamiñeko leizean sartzea proposatzen dizugu. 14.000 urte baino lehenagoko giza kokaguneen arrastoak kontserbatzen ditu eta barruan edertasun handiko ia berrogeita hamar labar pintura ageri da. Bisonteak, zaldiak, hartza, oreina… irudikatuak daude. Oraingo honetan ere erreserba egin behar da aldez aurretik.
Jarraitu aurretik, inguruko jatetxeren batean indarra hartzea gomendatzen dizugu, oraindik arratsaldea erreserban zehar pasatzea geratzen baitzaigu.
Hurrengo geldialdia Urdaibai Bird Center da, Gautegiz Arteaga udalerrian, paduraren bihotzean. Hegaztien nazioarteko aireportua da, eta leiho handi bat irekitzen digu naturaren ikuskizun handi honetarako. Esperientzia honetaz gozatzeko, zentroak audiogidak, erakusketak eta azken teknologiako kamera eta teleskopioz hornitutako begiratoki handi bat ditu.
Erreserbako egun honi amaiera emateko, hurbildu Laida eta Lagako hondartzetara. Bertan bainatu, eguzkia hartu edo paseatu dezakezu. Ausartagoa bazara eta itsasoa gustatzen bazaizu, Laidan surfa, kayak… egin ditzakezu. Laga, aldiz, hondartza basatiagoa da, Ogoñoko lurmuturraren ondoan dagoen itsasora irekia, eta Euskadiko hondartzarik politenetakoa da.
Ibilbidea
Baliabide paregabeari buruzko informazioa
Irisgarritasunari buruzko informazioa
A GOOD IDEA
Urdaibaiko esperientzia osoa nahi baduzu, 3. planarekin osa dezakezu.
Elantxobe eta Ea herrietara hurbil zaitezke. Kostaldeko bi udalerri dira, oso bitxiak, eta ez zaituzte epel utziko.
Urdaibai trenez: Bilbo eta Urdaibai lotzen dituen trena, naturagune zoragarri horretara iristeko modu eroso eta jasangarria izateaz gain, berez erakargarria da, eta ikuspegi zoragarriaz gozatuko duzu.
Bilbo Bizkaia inguruko beste ibilbide batzuk
Kostaladea
Natura
Zikloturismoa-Bike Spirit
Inguruko esperientziak
Osatu ezazu zure ibilbidea beste esperientzia batzuekin
-
Txakolingintza – Bisitaldi gidatua
Bodega Txakoli Uriarte
- Urdaibai
-
Urdaibaiko geologia ezagutuz
Ekobideak Koop. Elk. Txikia
- Urdaibai
-
Enkarterribike
Urbegi Servicios Auxiliares SLU
- Gorbeia
- Durangaldea
- Uribe
- Urdaibai
- Enkarterri
- Lea-Artibai
- Bilbao
- Itsasadarraren ertzak
-
Pilota Experience
JAI ALAI EVENTS
- Gorbeia
- Durangaldea
- Uribe
- Urdaibai
- Enkarterri
- Lea-Artibai
- Bilbao
-
Gernikako Euskal Herria Museora bisita
EUSKAL HERRIA MUSEOA
- Urdaibai
-
Surf eta SUP eskolak
MUNDAKA SURF SHOP & SCHOOL
- Urdaibai
Itsas esentzia
Plana
Kostaldea
Kostaldea
Lea-Artibai
Nola egin
- coche
Plana
Abiapuntua Santa Katalina itsasargia
Gaurko eguna Lea Artibai eskualdean zehar igaroko dugu.
Lekeitioko Santa Katalina itsasargia da gure abiapuntua. Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen itsasargi bakarra da. Gainera, bertan, interpretazioa zentroa dago nabigazioaren teknikak eta funtsezko oinarriak ezagutzeko eta ikasteko. Talaiaren ondoan dago, kokaleku natural batean, eta bisitariei Lekeitiotik Elantxoberainoko bidaia birtuala egiteko aukera ematen die.
Jarraitu baino lehen, ez utzi Lekeitio bisitatzeari. Bertako kale estu harriztatuak portu batera iristen dira, eta han oraindik ikusi ahal izango dituzu itsasontziak arrain freskoa deskargatzen edo saregileak josten. Alde zaharrean ondare artistiko oparoa dago. Nabarmentzekoa da Jasokundeko Andre Mariaren Basilika eta bere erretaula gotiko bikaina, Bizkaiko bitxi erlijiosoetako bat.
Kostaldea jarraituz, Ondarroara iritsiko gara. Alde zaharrean, Zubi Zaharra eta Kofradia Zaharra aurkituko ditugu. Ondarroa bertako gastronomia eta arrain goxoa dastatzeko geldialdia izan daiteke, bertako portua Bizkaia osoko jendetsuenetako bat baita. Ez utzi Kamiñazpi auzoa bisitatzeari, itsasoko langileei omenaldia egiten dieten horma-irudiekin, ez baitzaituzte epel utziko, ezta Erdi Aroko Alde Zaharra ere, kale estuekin, etxe metatu eta mailakatuekin eta ondare historiko aberatsarekin.
Arratsaldean, barrualdera sartuz, Markina-Xemein udalerria bisitatuko dugu, Donejakue Bidearen Bizkaiko sarrerako atea. Arretxinagako San Migel baseliza berezia du, oinplano hexagonal harrigarriarekin eta aldare megalitikoarekin, baita “La universidad de la pelota” izenez ezagutzen den udalerriko frontoia ere.
Oso gertu, Ziortzako Zenarruzako Kolegiata dago, Euskadiko Monumentu Nazional izendatua. Multzo erlijioso hori elizak, klaustroak, ostatuak, abadearen etxe berriak, kolonoen etxeek, sartzeko bi ateek eta komunitate zistertarrak, kalonjeen etxe zaharrek, patioak eta Erdi Aroan eraikitako bide harriztatuak osatzen dute. Gaur egun, Donejakue Bideko bide harriztatua duen zati bakarra da Bizkaian.
Ibilbidea
Baliabide paregabeari buruzko informazioa
Irisgarritasunari buruzko informazioa
A GOOD IDEA
Garraio publikoa erabiltzea nahiago baduzu, Bizkaibus autobus sareak Bilbotik irteerak eskaintzen ditu Lekeitio, Ondarroa eta Markina-Xemeinera hurbiltzeko.
Bilbo Bizkaia inguruko beste ibilbide batzuk
Kostaladea
Ardo turismoa-Txakoli
Iron River
Zikloturismoa-Bike Spirit
Inguruko esperientziak
Osatu ezazu zure ibilbidea beste esperientzia batzuekin
-
Puenting saioa Atxazpin
Inguru Abentura
- Lea-Artibai
-
Espeleologia Lamiñetako Sistema koban II Maila - Ertaina
Inguru Abentura
- Lea-Artibai
-
Enkarterribike
Urbegi Servicios Auxiliares SLU
- Gorbeia
- Durangaldea
- Uribe
- Urdaibai
- Enkarterri
- Lea-Artibai
- Bilbao
- Itsasadarraren ertzak
-
Pilota Experience
JAI ALAI EVENTS
- Gorbeia
- Durangaldea
- Uribe
- Urdaibai
- Enkarterri
- Lea-Artibai
- Bilbao
-
Ondarroatik bisita gidatuak
ONDARROA TURISMO BULEGOA
- Lea-Artibai
-
Turismo aktiboa eta abenturak Lea-Artibain
LEAKTIBAI
- Lea-Artibai