Espeleologia Lamiñetako Sistema koban II Maila - Ertaina

Bizkaiko kostaldeko barrunberik osoena

Inguru Abentura

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Lamiñetako Sisteman edo Lamiñen koban, 4 orduko zeharkaldia dago. Tarte horretan, askotariko eremuak esploratuko ditugu.

Arnesa jantzita, ibilgu aktiboari jarraituko diogu ur-jauziraino; soken laguntzaz, aurrera egingo dugu galeria fosiletarantz, non, katazuloetan barrena eta gora eta behera katuka eginez, gelen labirinto bat ibiliko dugun, edertasun eta singulartasun handiko formazioen artean.

Kontuan hartzeko

Zein haitzulo aukeratu?

Inguru Abenturan maila guztietarako haitzuloak ditugu. Hasiberriei Marko haitzuloa gomendatzen diegu; dagoeneko espeleologia egin baduzu eta hankak lokatzetan sartu nahi badituzu, ordea, Lamiak eta Maru haitzuloak ezin hobeak dira. Sokak eta arnesak erabiltzeko abentura bat bizi nahi baduzu, Jentilzubi haitzuloak mitologia eta kirola uztartzen ditu.

Nork egin dezake espeleologia?

Ia edozeinek egin dezake, baina ez da gomendagarria klaustrofobia daukatenentzat; izan ere, eremu batzuetan lauoinka ibili eta herrestatu beharra dago.

Gutxieneko adina

Haitzuloaren araberakoa da, baina 8 eta 14 urte artean dago; hala ere, heldu batekin edo haren baimenarekin egin beharreko jarduera da. Familientzako aukerarik errazena Iguaran haitzuloa da.

Jarduerak honako hau barne hartzen du:

Material tekniko kolektiboa.

Banakako materiala (kopeta-argidun kaskoa eta osoko jantzia).

Tituludun gidariak.

Dagozkion aseguruak.

BEZa barne.

Jantzi arropa erosoa (praka luzeak badira, hobe) eta zikintzeko moduko mendiko oinetakoak. Ekarri baita ere jateko arin bat, litro eta erdi ur pertsonako eta, garaiaren arabera, eguzkitako krema, betaurrekoak, txanoa edo eskularruak.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Lea-Artibai

  • Udalerria

    Berriatua

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Turismo aktiboa eta abentura

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean