Iron River
Burdinatik titaniora
Industria -eta meatze-turismoa Bizkaiaren mendebaldean
Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren ingurunea Europako industrialde handienetako bat izan da, erabakigarria Bizkaiaren eta Euskadiren oraingo nortasun-zeinuak eratzeko orduan.
Itsasadarraren bi ertzetako industria-ondarea, beraz, Meatzaldekoarekin eta Enkarterrikoarekin batera, garai batean industria- eta meatze-jarduera biziko paisaia izan zenaren lekuko mutua da.
Itsasadarra guztiz nabigagarri egitea izan zen Bizkaian XIX. mendearen azken laurdenean egindako ekintzarik berealdikoena.
Burdina-mineralaren esportazioak sortutako premiek halabeharrez ekarri zuten itsasadarra bideratzea, ibilgua dragatzea eta sarreran eratzen zen hareazko barra arriskutsua kentzea (Portugaleteko burdinazko kaiari esker deuseztatu zuten).
Halaber, itsasadarreko industria-garapena ezin daiteke azaldu Getxoko luxuzko etxeetan bizi zen burgesia industriala aipatu gabe, ezta ezkerraldean finkatu ziren milaka familiak kontuan hartu gabe ere.
On-tzigin-tzak, Euskalduna eta La Naval enpresak buru zirela, Bizkaiko bizkarrezur bihurtu zuen i-tsasadarra, produktuen eta lehengaien merkatari-tzarekin.
Proposatzen dizkizuegu ibilbide hauek, ibilbideoi esker hobeto ezagutuko gaituzuelako eta, halaber, hobeto ulertuko duzuelako hainbeste elementu erakargarri dauzkan lur honen bilakaera (besteak beste, hiribilduak eta hiriak, ondarea, artea, ohiturak eta nazioartean aitor-tza jaso duen gastronomia).
Ongi etorri.

10 Ibilbidea. Lea-Artibai

9 Ibilbidea: Bilbotik Erandio eta Leioarantz, eskuinaldetik

8. Ibilbidea. Karrantza eta Iparraldeko Dolomitak

7. Ibilbidea. Balmaseda eta La Encartada Fabrika-Museoa

6. ibilbidea. Barbadun eta Itsaslur: burdina, ura eta itsasoa
6.b Ibilbidea. Burdina eta ura: Barbadunen ibaiertzean
6. ibilbidea. Barbadun eta Itsaslur: burdina, ura eta itsasoa
6.a. Burdina eta ura: Pobeñatik Kobaronerako bide berdea
5. ibilbidea. Meatzaldea: burdina eta mendia
5.b. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eta Bodovalleko meatze-hobia
5. ibilbidea. Meatzaldea: burdina eta mendia
5.a. Larreinetako Funikularra eta Zugaztietako meatzari- herrixka
4 ibilbidea Getxo eta Bertako Etxetzarrak

3 Ibilbidea. Portugalete, Santurtzi eta Zierbena

2 Ibilbidea: Barakaldo eta Sestao: Factory Towns

1 Ibilbidea. Bilbao, Portua hiribildua baino lehen
-

1 Ibilbidea. Bilbao, Portua hiribildua baino lehen
Portu eta industria arteko iragana, eraldaketa orainean.
-

2 Ibilbidea: Barakaldo eta Sestao: Factory Towns
Barakaldo eta Sestao giltzarriak izan ziren Bizkaiko industrializazioaren historian.
-

3 Ibilbidea. Portugalete, Santurtzi eta Zierbena
Itsasadarraren bokalea eta Abrako badia
-

4 ibilbidea Getxo eta Bertako Etxetzarrak
Bi ibaiertz... bi mundu
-

5. ibilbidea. Meatzaldea: burdina eta mendia 5.a. Larreinetako Funikularra eta Zugaztietako meatzari- herrixka
Bisitariak zur eta lur uzten dituen paisaia lehengoratu bat dugu, benetan paregabea.
-

5. ibilbidea. Meatzaldea: burdina eta mendia 5.b. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eta Bodovalleko meatze-hobia
Europan burdina erauzteko erabiltzen ziren meategien artean, bigarren handiena zen Bodovalle: 50 kilometro tunel zituen zulatuta.
-

6. ibilbidea. Barbadun eta Itsaslur: burdina, ura eta itsasoa 6.a. Burdina eta ura: Pobeñatik Kobaronerako bide berdea
Santiago bideak, Muskizetik igarotzen den tokian, Kantabriarekiko mugan, Bizkaiko kostaldeko paisaia ederrenetako batekin egiten du topo.
-

6. ibilbidea. Barbadun eta Itsaslur: burdina, ura eta itsasoa 6.b Ibilbidea. Burdina eta ura: Barbadunen ibaiertzean
-

7. Ibilbidea. Balmaseda eta La Encartada Fabrika-Museoa
Altxor bizi bat, bere gisakoen artean paregabea
-

8. Ibilbidea. Karrantza eta Iparraldeko Dolomitak
Kobazuloak, abentura eta Dolomitak
-

9 Ibilbidea: Bilbotik Erandio eta Leioarantz, eskuinaldetik
Bilbotik Erandiora eta Leioara.
-

10 Ibilbidea. Lea-Artibai
Lea ibaiko paisaia industriala.
Gida pdf formatuan
Deskargatu Iron River gida osoa.