Urdaibai


UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen Urdaibai 1984an eta Bizkaiko naturagune garrantzitsuenetako bat da. Bere aberastasun naturalari esker, hegaztiak ikusteko, uretako jarduerak egiteko edo itsasontziz paseatzeko gune paregabea da, baita mendian zein zikloturismoan ibiltzeko ere. Bertan daude, batetik, Urdaibaiko Ekoetxea, hau da, Euskadiko Biodibertsitatearen zentroa, Busturiako Madariaga Dorrean kokatuta eta, bestetik, Urdaibai Bird Center, Gautegiz Arteagan, naturaren museo bizia, hegaztien eta haien migrazioen mundua ezagutzeko eta gozatzeko.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatuta (BIZKAIKO/EUSKADIKO BISOFERAREN ERRESERBA, LEHENENGOA ETA BAKARRA)
  • Turismo Jasangarriaren Europako Karta dauka (CETS BIDEZ ZIRUTATUTAKO BIZKAIKO/EUSKADIKO ESPAZIO NATURAL BAKARRA)
  • Inguruneak ondare historiko eta natural aberatsa du

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Urdaibaik kokapen pribilegiatua du, xarma eta historia duten herri txikiz inguratuta baitago, horien artean Gernika, Euskal Herrian, bakearen ikur ezagunenak ditu: bere arbola eta Batzar Etxea, baita Jai Alai frontoia (zesta puntaren muina) eta astelehenetako azoka ospetsua ere. Omako Baso margotua bezain leku berezi eta ederrek ere inguratzen dute, baita hondartza, padura, mendi, uharte eta begiratoki harrigarriek ere. Museoei dagokienez, Arrantzalearen Museoa, Euskal Herriko Museoa edota Bakearen Museoa daude.

Bazenekien?

Mundakan sortzen dela Europa osoko ezkerreko olaturik onena eta surfaren zale direnentzako altxorra dela? Edo inguru horretan txakolinaz gozatzeko eskaintza enoturistikoa dagoela?

Informazio gehiago