Elantxobeko arrantzale Portua


Elantxobe itsaslabar baten hegalean kokatuta dagoen arrantzale herri txiki bat da. Arrantzaleen etxeak arkitektura eta antolaketa berezia daukate, guztiak itsasora begira daude. Ogoño lurmuturrak babesten du udalerria, eta bertako kaleen artean San Nikolas de Bari eliza dago, marinelen zaindariari eskainia. Bisitariei atentzioa ematen dien gauzetako bat, bere autobus birakariaren plataforma da, Elantxobeko kaleen estutasunaren aurrean konponbide ezinhobea.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Arrantzale-etxeak udalerriaren ezaugarrietako bat dira.
  • Udalerrian autobusak buelta emateko plataforma bat dago.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Elantxobetik oso gertu, izen laburrena duen udalerria dago: Ea. Xarma handiko beste herri bat da, Bizkaiko kostaldean kokatua. Hirigune bitxia eta ibaiaren bi ertzak lotzen dituzten harrizko zubiak ditu.

Bazenekien?

Bizkaiko kostaldeak arrantza-tradizio sendoko portu-sarea du, bertako gastronomia dastatzeko eta paseatzeko aukera dago.

Informazio gehiago