Txakolingintza – Bisitaldi gidatua

Mimoaren eta tradizioaren emaitza/fruitua

Bodega Txakoli Uriarte

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Esperientzia enoturistikoa da, mahastietan barrena gidatutako ibilbidea eta txakolina egiteko prozesuaren azalpen argia uztartzen dituena.

Bisitan zehar, parte-hartzaileek aukera izango dute ingurunea, Bizkaiko laborantzaren berezitasunak eta ekoizpen-teknika tradizionalak zein gaur egungoak ezagutzeko. Jardueraren amaieran, txakolinaren ñabardurak hautemateko dastaketa egingo da.

Kontuan hartzeko

 18 urtetik gorako pertsonentzat zuzendutako jarduera.

Mahastia bisitatzeko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.

Jarduera eguraldiaren arabera baldintzatua egon daiteke, ibilbidearen zati bat aire librean egiten delako.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Urdaibai

  • Udalerria

    Gamiz-Fika

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Gastronomia eta ardo-turismoa

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    16-35 €

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean