Omako Basoa


Agustin Ibarrola euskal artistaren lan ezagunenetako bat da. Omako Basoa Artea eta Natura izenaz ezagutzen den korronte artistikoaren adierazpena da, XX.mendeko hirurogeiko hamarkadaren amaieran sortua, eta artelana ingurune naturalera eramatea du helburu, paisaia artistaren lehen marko, euskarri eta lehengai gisa erabiliz. Gaur egungo 34 arte-multzoak, 800 zuhaitz ingurutan islatuak daude.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Pinu radiata enborraren gainean motibo eta irudi geometrikoez margotutako zuhaitz multzoa da
  • Basoko bisita librea edo bisita gidatua egin dezakezu
  • Omako bisita librea eta doakoa da, baina sarrera erreserba egin behar da
  • Basora oinez baino ezin da iritsi

A Good Idea

Basoaren inguruan Santimamiñeko koba dago, Bizkaiko historiaurreko kulturako tokirik adierazgarrienetako bat eta santutegi bat hartzen duena, non bisonteak, ahuntzak edo zaldiak bezalako animalia asko agertzen diren. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du. Kobak bisita gidatuak eskaintzen ditu, baita 3Dko proiekzio bat ere, barruan ibilaldi birtuala egiteko aukera ematen duena.

Bazenekien?

Omako Basoa, Kortezubin, Urdaibaiko Biosfera Erreserban dagoen landa-izaera nabarmeneko herri txiki batean ikus daitezke.

Informazio gehiago