10 Ibilbidea. Lea-Artibai

Lea ibaiko paisaia industriala.

Lea ibaiko ibilbidea 23 kilometro luze da, eta naturaz goza daiteke bertan (Oiz mendia, basoak, erribera eta itsasoa), bai eta XVI. eta XVIII. mendeen artean industria-jardueran uraren indarraz baliatzeko eraikitako ingeniaritza-lanez ere. Errotak, ontziolak eta burdinolak dituzu zain —esaterako, Antsotegi Errota, gaur egun enklabearen historia osoa kontserbatzen duen jatetxe eta hotel bihurtua—, baita Lekeitioko itsasargiko interpretazio-zentroa ere, Santa Katalina lurmuturrean. Bide horrek bat egiten du Ardoaren eta Arrainaren GR38 Ibilbide Handiarekin. Bertatik, hegoaldetik iparraldera zeharka daiteke EAE, Arabako Errioxako lurretatik.

Gure gomendioa

  • coche
  • bizkaibus

Bilbotik Lekeitiora Bizkaibusen hainbat linea daude, baina erosoena autoz joatea da, kostaldeko eta barnealdeko hainbat herri bisitatu ditzakezulako (Bermeo, Ondarroa, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Ispaster, Amoroto, Mendexa). Ibilbidearen mutur batera, Lekeitiora, BI-3238 errepidetik iristen da, Gernikatik; bestera, Munitibarrera, BI-3231 errepidetik (Gernikatik hori ere).

Gune interesgarriak

  • Lea ibaiaren bidea

    Lea ibaiaren bidea

    Ondare-balio handia daukan bidexka, zehazki, industriaurreko garaian inguru horretan garatutako burdinola-erroten eta ontzigintzaren jarduerarekin lotutako ...

  • Santa Katalinako itsasargia

    Santa Katalinako itsasargia

    Euskadin bisitatu daitekeen lehengo itsasargia da, eta bertako interpretazio zentroak nabigazioaren munduan bidaiatzeko gonbita egiten digu.

Good Idea

A Good Idea

Antsotegi Errota

XVII. mendeko burdinola zahar bat nolakoa zen jakin nahi baduzu, Antsotegi Errota burdinolara hurbiltzea gomendatzen dizugu, Etxebarrira. Gaur egun hotel eta jatetxe bihurtuta, burdina manipulatzeko eta erremintak fabrikatzeko Bizkaiko industria tradizionalaren sorrera eta goraldiaren isla dira haren harresiak. Zalantzarik gabe, inguruan ondoen kontserbatu den burdingintza-enklabe bat da. Burdinolaren eraikinaz gain (gaur egun, hotela), jauregi-etxea (gaur egun, etxebizitza pribatua), azpiegitura hidraulikoaren zati bat, errota elkartu bat eta zubi bat ditu. Good ideia bat etxeko sukaldaritza autoktono eta tradizionalaz gozatzeko, non kalitate handiko eta 0 km-ko produktuak erabiltzen dituzten.

Gida pdf formatuan

Deskargatu Iron River gida osoa.