Santa Katalina itsasargia


Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen itsasargi bakarra da. Gainera, bertan, interpretazioa zentroa dago nabigazioaren teknikak eta funtsezko oinarriak ezagutzeko eta ikasteko. Talaiaren ondoan dago, kokaleku natural batean, eta bisitariei Lekeitiotik Elantxoberainoko bidaia birtuala egiteko aukera ematen die. Bere linternak argitzen jarraitzen duenez, gaur egun, itsasargiaren zati hori ezin da bisitatu.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Euskadin bisita daitekeen itsasargi bakarra da.
  • Lekeitioko hiribilduan dago. Bertan bat egiten dute itsasoak, naturak eta tradizioak.
  • 1862an inauguratu zen.
  • Altuera 13 metrokoa da eta itsasoaren mailatik 46 metrora dago

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Itsasargia Lea Artibai eskualdean dago eta kostaldeko zein barnealdeko udalerrietan zehar aukera eskaintza amaiezina dago. Ondarroako arrantza portuan paseatu eta arrain gozoa dastatu, Zenarruzako kolegiata bisitatu, Markina-Xemeingo udalerrira hurbildu (Done Jakue Bidearen Bizkaiko sarrerako atea da eta bertako frontoiari "pilotaren unibertsitatea" deritzo) edo GR-38 ibilbidea egin daiteke. Azken hori ardoaren eta arrainaren ibilbidetzat ezagutzen da, beste jarduera askoren artean.

Bazenekien?

Bizkaian itsasargi gehiago daudela kostaren ertzetan eta bidea irekitzen dietela xarmaz eta itsas tradizio eta jaiez betetako marinelen herrixka eta hiribilduei?

Informazio gehiago