Puenting saioa Atxazpin

1,2,3 kontatu eta salto egin!

Inguru Abentura

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Inguru Abenturak ordubeteko puenting saioak eskaintzen ditu Atxaspiko zubian, Berriatuan, Ondarroatik 2 kilometrora (Bizkaia).

Jarduera hau aukera bakarra da penintsula osoan itsasoari begira puenting egiteko, hondartzan.

Salto egiten da erorketa askean 25 metrora, beheraino 45 metro daude. Esperientzia paregabea da, adrenalina igoarazi eta sentsazio ahaztezina uzten duena.

Ez duzu bestelako forma fisikorik behar, ezta sekulako balentriarik ere: deskonektatu, konfiatu eta saltatu besterik ez. Ez baduzu egiten, damutuko zara.

Puentinga pendulu baten antzerakoa da, zubiaren alde batetik salto egiten da eta beste aldean lotuta dauden sokak progresiboki tenkatzen dira, kolpe zakarrik ez hartzeko.   Hasierako beldurra laster atsegin bihurtzen da. 

Puentinga oso jarduera segurua da, bikoiztu egiten dira neurri guztiak, soka bikoitza eta galga bikoitza erabiltzen dugu; horrez gain, kaskoa, arnesa eta kalitate handiko material homologatua. Inguru Abenturak 18 urte baino gehiagoko esperientzia du; saltoak hainbat lekutan egiten dira, esperientzia segurua bermatzen duen talde profesionalaren laguntzarekin.

Kontuan hartzeko

Nolakoa da Atxazpin egiten dugun saltoa?

10 lagun elkartuko gara; bilera labur bat egin ondoren, homologatutako arnesak jantziko ditugu eta bakoitzak bere saltoa egingo du esperientzia ahaztezina bizitzeko, gure azalpenek ematen duten lasaitasunarekin.

Nork egin ahal du puentinga?

Edozeinek egin dezake salto, segurtasunari eragiten dion arazo fisiko, psikiko edo sentsorialik ez badu. Hala ere, galdetu lasai, hainbat desgaitasun duten pertsonek, esklerosia barne, gozatu dute esperientziaz.

Zer eskaintzen da puenting saioan?

Taldearentzako instalakuntza-material teknikoa

2-3 tituludun gidari edo espezializatutako kirol-teknikari.

Erantzukizun zibileko asegurua eta istripu-asegurua.

% 21eko BEZa

Gomendioak

Arropa erosoa eraman kirol-jantziak adibidez (mahuka luzea hobeto) eta kirol-oinetakoak edo mendikoak. Komeni da bakoitzak ura eramatea eta zerbait jateko eta, urte sasoiaren arabera, anoraka edo euritakoa, eguzkirako krema.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Lea-Artibai

  • Udalerria

    Ondarroa

  • Inguru

    Kostaldea

  • Esperientzia mota

    Turismo aktiboa eta abentura

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean