Pozalagua


Pozalaguako koba Karrantzako haranean dago, Armañongo Parke Naturalean. Lurpeko katedrala da, munduko estalaktita bitxi gehien dituen koba da. Formazio berezi horiek norabide guztietan hazten dira, nahieran, grabitateari desafio eginez eta mosaiko liluragarri bat osatuz. Koba kasualitatez aurkitu zen, inguruko harrobi batean leherketa batek mendian zulo bat ireki zuenean. Beste aldean lur azpiko unibertso liluragarri bat agertu zen. Bisita estalaktita, estalagmita eta isurketa artean egiten da eta kobaren alderik miresgarriena agerian uzten duen begiratoki batean amaitzen da. Kobaren aurrean, Armañongo Parke Naturaleko Parketxea edo Interpretazio Zentroa dago. Erakusketa iraunkorrarekin eta ikuspegi ikusgarriak dituen begiratoki baten bidez ezagutu ditzakegu bertako sekretu guztiak.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Munduko estalaktita bitxi gehien dituen koba da. Formazio horiek grabitateari desafio egiten diote bere forma xelebre eta ezinezkoekin.
  • Armañongo Parke Naturalean dago, mendigune karstiko handien babesean. Parkeko gailurren azpian, haitzuloen labirinto handi bat dago.
  • Barruan, tenperatura 13 gradukoa da urte osoan. Gogoratu arropa egokia eramateaz. Ez ahaztu sarrera erosteaz! Online lor dezakezu hemen: www.cuevadepozalagua.eus.
  • Igandetan, 11:30etan, Pozalagua ilunpetan geratzen da. Aurreko linterna batekin sartuko zara, koba aurkitu zutenek egin zuten bezala.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Pozalagua Enkarterri-Meatzaldean dago, Bizkaiko eskualderik zabalenean. Errekorra duen kobazuloan sartzeaz gain, txoko paregabeak bisitatuko dituzu, Erdi Aroko kalexkak eta zubiak zeharkatuko dituzu eta baso amaigabeetan galduko zara. Ekialdean dagoen aldea Bizkaiko antzinako "meatzaldea" da. Bertan, industria iraultza hasi zen Euskadin, burdin meategiak ustiatuz. Paisaia aldatu arren, garai hartako oihartzunak oraindik ere entzuten dira ibilbidean. Horren erakusgarri da El Pobaleko burdinola (Muskiz), XVI. mendetik bere sugarra bizirik mantendu du.

Bazenekien?

Bizkaian badagoela gehiago Pozalaguako kobaz harago? Balio ikaragarria dute Kortezubiko Santimamiñe haitzuloak (labar pinturak daude) eta Arratiako haraneko Balzolak ere.

Informazio gehiago