Behatokiak

Delikako arroilaren gainean amildegira ateratzen den balkoia tokirik ikusgarrienetako bat da, eta Nerbioiko ur-jauzitik metro batzuetara dago. Urkiolako santutegiaren ondoan beste behatoki bat dago; han, Hiru Gurutzeen behatokian amaitzen den bidea marrazten du gurutze-bide batek, Atxarteko haitzartearen eta Durangaldearen panoramika paregabea eskainiz.


Nerbioiko ur-jauzia

Karrantza Harana behatzeko, zoragarria da Gertakari Onaren Andre Maria zaindariaren monumentua duen behatokia. Bilboren mugan, hiriaren panoramika ederra eskainiz, Artxanda duzu. 

Nerbioi itsasadarraren bi ertzak kontrolatzen, berriz, Serantes dago, defentsa-gune estrategikoa; Meatzaldean, aldiz, Gallartatik hurbil, Bodovalle meategiaren ilargi-paisaia behatuko duzu (1993an utzi zioten meategia ustiatzeari).


Bodovalle

Pozalaguan, ez ezazu galdu Armañongo natura-parkearen barruko behatokia, eta, Zallan, Ilsokoa izango duzu zain, ilunabar ikusgarriak behatzeko aparta.


Pozalagua


Ilso