Kilometro mordoa, izaera ugari
Donejakueko kostaldeko bideak historiaz betetako ia 91 kilometroko lau etapa dauzka Bizkaian, Markina-Xemeinetik Kobaronerakoak, zein baino zein ezberdinagoak
Urtero milaka erromesek egiten duten bidea dugu Donejakueko iparraldeko bidea.
Bide Frantses famatuarekin alderatuta, kostaldeko bideak paisaia berdeagoak, menditsuagoak eta hezeagoak eskainiko dizkigu, naturaren maitaleentzat aukera zoragarria, gero!
Konpostelara doan bide primitiboenetakoa dugu kostaldekoa. Bide honetako pista eta errepidetatik zehar Bizkaia arrantzalea, nekazaria, herrikoia eta landa eremukoa ikusi ahal izango duzu, kilometroak egin ahala.
Markina-Xemeinetik Kobaronera doazen etapak nahiko lauak dira eta Lea-Artibai eta Busturialdea zonaldeak gertutik ezagutuko dituzu.

Kulturaz eta aisiaz blai
Gure eskaintza kultural zabalak aho bete hortz utziko zaitu!
Nazioarteko ospe handiagoa daukaten Donejakue bide gehiago egon arren, iparraldeko bideak hitzik gabe utziko zaitu: paisaia gordinak eskainiko dizkizu kilometroz kilometro, etapa batetik bestera kontraste izugarriak ikusteko aukera izanik.
Duela zenbait urte, kostaldeko bidea ezezaguna bezain gordina zen, eta seinaleztapen urria egoteaz gain ez zeuden aterpetxe asko. Gaur egun gauzak aldatu dira eta erromes gehiago topatuko dituzu bidean, nahiz eta gainontzeko bideen iragatea momentuz erdietsi ez duen.
Bizkaitik igarotzen diren 91 kilometroetako lau etapetan 12 aterpe topatuko dituzu guztira. Horrez gain, bidean zehar zerbitzu ugari topatuko dituzu gure geografiako herrietan. Kostaldeko bidea Frantsesa bezain zaharra dugu eta Erdi Aroko errege europarrek Santiagora joateko erabiltzen zutena zen. Errekonkistak aurrera egin ahala iparraldeko bide honek garrantzia galtzen joan zen: mendeetan zehar erromesek ez zuten erabili, baina Donejakue bidea egiten jarraitu zuten beste bideetatik eta horri esker gure kostaldeko ibilbidea berreskuratu da.
Zilarrezko Bidearen ostean biderik luzeena dugu kostaldekoa, baina Zilarrezkoarekin alderatuta, gureak askotariko paisaiak eskainiko dizkizu etapaz-etapa: barnealdeko mendien berdetasun zoragarria, herri arrantzaletako kresalaren usaina eta zaporeak, Bilboko historia industriala zein arkitektura garaikidearen nolakotasuna… ibilbide bakarrak den-dena eskainiko dizu.
Etapak
5. etapa: Markina-Xemein - Gernika Bizkaitik igarotzen den bide honetan, lehen herria Markina-Xemein dugu. Aipatzekoak dira bertako planta hexagonaleko San Migel Arretxinagako baseliza eta Zenarruza monasterioa, Euskadiko monumentu nazional izendatua.
Lau etapa hauetan barrena, sekulako paisaia natural nahiz hirikoak behatzeko aukera ederra izango duzu
6. etapa: Gernika - Bilbo Bideak Muxika eta Morgako herri baserritarrak erakutsiko dizkizu. Ruta Juradera jarraituz, Bizkaiko jauntxoek egindako bera, Urdaibai utzi eta Txorierri haranera helduko zara.
Larrabetzu, Lezama eta Zamudiotik igaro ostean Avril menditik igarota Bizkaiko hiriburura helduko zara: Bilbora. Bizkaiko bidearen etapa luzeena duzu honako hau.
7. etapa: Bilbo - Portugalete
Landa eremua alde batera utzita, Bilbotik Portugaleterainoko paisaia ez dauka zerikusirik momentura arte ikusitakoarekin; basoak, bidexkak eta errekak alde batera utzita, eraikinen artetik Kobeta mendira igoera egingo duzu, gure industrial iraganeko botxoa atzean utziz. Hiriaren airetiko panoramika egiteko leku polita duzu Kobeta.
8. etapa: Portugalete - Kobaron
Etapa honek Kantauri itsasora hurbilduko zaitu berriro, meatzaldetik gertu oraingo honetan. Portugaletetik bertatik bidegorri oso atsegina irteten da Muskiz norabidean, mendien arteko ibilbidea eskainiz. Etapa erosoa izango duzu honako hau, Ortuella eta Abanto-Zierbenatik igaroz, Area hondartzara iritsi arte. Pobeña atzean utzita, Kobaronera iritsiko gara antzinako Mehatzaldeko trenaren burdinbide berdea jarraituz. Etapako azken zati honek panoramika zoragarriak eskainiko dizkizu. Etapa honetan Barakaldotik pasatuko zara.
Kontuan hartu...
Bizkaitik igarotzen diren lau etapak behar bezala adierazita daude. Hala ere, Txorierri aldean, erromes askok zailtasunak izan ohi dituzte Zamudioko aldean, Avril mendira desbideratzeko orduan. Hortaz, garrantzitsuena herriko elizara heldu eta bertako errotondara iristean ezkerretara jotzea. Bidea mendian gora jarraitzea baino ez duzu baserrien artetik eta Txorierri autobia zubi baten gainetik gurutzatu ostean mendian gora egin beharko duzu.
Nola heldu


-
Ez da gauza bera Donejakue bidea oinez, txirrindulaz edo zaldiz egitea. Hortaz, bidean zehar arazoren bat izatekotan, gure lurraldeko aterpetxeen datuak eskainiko dizkizugu, badaezpada:
Markina-Xemein
Convento de los padres Carmelitas
Maiatzaren 15etik irailaren 30era arteZiortza
Ziortza Beitia - urte osoan zehar irekita - 946 165 259Zenarruzako monasterioa
Zenarruzako erromesen aterpetxea - Urte osoan zehar irekita
946 164 179Mendata
Idatze Etxea udal aterpetxea - Urte osoan zehar irekita. Astelehen eta asteartetan Artape jatetxean giltza eskatu behar daGernika
Gernikako aterpetxea - Gaur egun aterpetxea itxita dagoMorgako Santa Maria
Meakaur gazte-arterpetxea
944 911 746Lezamako Santa Maria
Lezamako udal aterpetxea - ekainaren 1etik irailaren 30era irekitaBilbo
Bilboko Erromesen aterpetxea - uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte irekita
Egeria, erromesen aterpetxea
944 125 712 / 606 730 045
Gazteen aterpetxea - urte osoan zehar irekita
944 270 054 / 944 204 200Portugalete
Portugaleteko erromesen aterpetxea - uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte irekita
944 729 314Pobeña
Pobeñako aterpetxea - uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte irekita
946 706 000 / 946 707 075 /
946 706 016 -
Bide luzea da honako hau, eta 91 kilometroetan zehar eroso joan behar zara. Mendiko botak alde batera uztea gomendatzen dizugu. Mendiko tarte batzuk egon arren, ibilbide gehiena pistan zehar egiten da eta horretarako trekking motako oinetakoak erabiltzea gomendatzen dizugu.
Neguan bazatoz Gore Tex daukatenak oso erabilgarriak dira, gure klimako nolakotasunagatik. Horrez gain, 30 litroko bizkar egokidun motxila eramatea ideia paregabea da. Jende askok zorro handiak eraman ohi ditu, eta zenbat eta tamaina handiagoko motxilak erabili orduan eta gauza gehiago sartuko dituzu nahigabe. Garrantzitsuena benetan beharrezkoak diren gauzak eramatea da, besterik ez.
Bestalde, egunean kontsumituko duzun janaria, edaria, txanoa, eguzkitarako betaurrekoak eta eguzkirako krema eramatea da, zira arina ahaztu gabe, noski.
-
Aste Nagusia
- abuztuaren 16(a) · abuztuaren 24(a)
- Bilbao
-
Athletic Club vs. Sevilla FC (LALIGA EA SPORTS)
- abuztuaren 17(a) · abuztuaren 17(a)
- San Mamés
-
Mamma Mia!
- abuztuaren 14(a) · irailaren 21(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia 2025
- uztailaren 21(a) · uztailaren 27(a)
- Portugalete
-
Bilbao Blues Festival 2025
- uztailaren 25(a) · uztailaren 27(a)
- Bilbao
-
Jennifer López | Up All Night Live 2025
- uztailaren 16(a) · uztailaren 16(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilbao BBK Live 2025
- uztailaren 10(a) · uztailaren 12(a)
- Kobetamendi
-
in situ: Refik Anadol
- martxoaren 7(a) · urriaren 19(a)
- Guggenheim Bilbao Museoa