Museo modernoa, kale artean
Bilbo arkitekturaren hiriburua duzu, garaikidea eta berritzailea. Gure kaleetatik ospe handiko artistak ageri izan dira.
Guggenheim museoak hasiera eman zion garai berri honi eta harrezgeroztik Bilbo berria hazten joan da. Edonora begiratuz gero, ospe handiko arkitektoek sortutako eraikuntzak topatuko dituzu.
Paseotxoa ibaiaren albotik jarraituz, Zabalgunetik igaroz, kultura eta artearen erdigunean bilakatu nahi duen hiriburua ikusiko duzu. Gure botxoak eskaintzen duen espazio mugatuan eraikuntza zoragarri ugari aurkitu ahal izango dituzu.
Arkitektura harrigarria, arkitektura eklektikoa, abangoardiako arkitektura, planta berrikoak edo iraganeko eraikuntzen oinarrietan eraikitakoak… anitzak gara oso eta aniztasun hori gure kaleetan ikusi ahal izango duzu.

Kulturaz eta aisiaz blai
Gure eskaintza kultural zabalak aho bete hortz utziko zaitu!
XX. mende amaierako eraikuntza esanguratsuenetarikoa duzu Bilboko Guggenheim Museoa. Guggenheim efektuak gainontzeko herriak bultzatu zituen arkitektura lan esanguratsuak izatera. Horrela, Bilboren kasuan, ospe handiko arkitektoen eraikinak izatera eraman zuen efektu honek.
Abandoibarra eta Zabalgunea gure hiriko erdiguneak dira. Bertatik hasita eta ibaia parean duzularik ibilbide arkitektonikoa egitea ideia paregabea da. Arreta deituko gaituen eraikinik altuena César Peliren Iberdrola Dorrea da, 165 metrokoa, etorkizunari ongietorria emanez. Javier Mariscalen Hotel Dominek modernotasunez janzten du Bilboko ibaiertza. Txikiagoak eta simetrikoak dira Arata Isozakiren dorreak, kristalen arteko igarobide batez ibaia eta Zabalgunea konektatuz. Robert Sternek eta César Peli berak Abandoibarrako Zubiarte merkataritza-zentroa diseinatu zuten.
Gure arkitekturaren beste sinbolo adierazgarria Federico Soriano eta Dolores Palaciosen Euskalduna Jauregia duzu. Izen bereko zubiaren bestaldean, La Carola garabiaren alboan, Bilboko Itsasadarraren Museoa aurkituko duzu, Juan Francisco Pazena. Deustu aldean, unibertsitatearen aurrean, UPV/EHU-ko Paraninfoa eta liburutegia topatuko dituzu, Iberdrola dorrearen alboan. San Mames aldean, César Zarate arkitektoak Athleticen katedrale berria diseinatu zuen. Ibaitik gertuago, Iñaki Aurrekoetxearen Hesperia hoteleko terrazetako koloreek arreta erakarriko dizute eta baita Ricardo Legorretaren Chillidaren artelanean inspiratutako Meliá Bilbao hotelaren diseinu deigarriak ere.
Eraikinez gain, Bilbon artelan ugari dauzka kaleetatik zehar. Abandoibarran bertan López Chollet-en Memoriaren Ibilaldia ikusiko duzu, La Najako kaitik Areatzara doan lorategi-museo batean. Abandoibarra artez blai topatuko duzu, Dalí, Koons, Chillida, Klein, Kapoo, Bourgeois… nazioarteko artisten bezalako obrak ikusteko aukera izanik.
Irisgarritasunari buruzko informazioa: Guggenheim Bilbao Museoa
Ibilbideak
Abandoibarra alde batera utzita, Zabalgunean , Osakidetzako kristaldun poliformikoa ikusiko duzu. Ez duzu inolako zalantzarik izango, edozein eraikin konbentzionalen formatutik ihes egiten duelako. Coll-Barreu arkitektoaren mila aurpegiko duzu honako hau. Beste eraikin aipagarri bat Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Sedea duzu, Euskalduna Jauregiko arkitektoen Federico Soriano eta Dolores Palaciosena ere. Bizkaia plazan ikus dezakezu.
Zabalgunetik ibilaldia eginez gero Osakidetza eta Azkuna Zentroa bezalako eraikuntza harrigarriak ikusiko dituzu
Ricardo Bastidak Arrikibar plazako Alhondiga ohia eraberritu zuen Azkuna Zentroa sortuz. Bertan, tradizioak eta Philippe Starck-en abangoardiako zutabeek kontraste ikaragarria sortzen dute.
Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusira hurbilduz, Diputazio kalean, Bizkaiko Foru Liburutegia ikusi ahal izango duzu, liburutegi zaharreko handitze-lanen emaitza modernoa duzu honako hau. Arteaz gozatzeko leku aparta izateaz gain, aisialdirako lekua ere badago bertan, poteatzeko zonalde aproposa baituzu toki hau.
Erdigunetik aldenduago, Miribillako zonaldean Bilbao Arena kirol-jauregia ikusi ahal izango duzu. Bilbao Arena antzinako burdin-ustiapen zonaldean eraiki zen eta 2011ko kirol-eraikin onenaren saria jaso zuen ArchDaily prestijiozko webgunearen eskutik. Auzo beretik irten gabe Bizkaia Frontoiko eraikin beltza topatuko duzu, A8 autopistatik gertu. Pilota partidez gainera bertso-txapelketa finalak hartzen ditu bertan.
Nola heldu
XXI. mendeko arkitekturaren erdigunea Abandoibarra eta Zabalgunea bera duzu, eta bertara heltzea oso erraza da garraiobide publikoaren bidez edota ibiltzen, eguraldiak laguntzen bazaitu. Hala ere, bertara autoz hurbiltzeko problemarik ez duzu topatuko, hirian hainbat parking aurkituko dituzulako.
-
Trena
Abando (Adif), Atxuri eta Zazpi Zaleak (Euskotren) eta Konkordia geltokiak (FEVE) dira Bilbora eramango zaituzten tren zerbitzuen geltokiak.
-
Metroa
Bertara heltzeko geltoki hurbilenak Moyua eta Indautxu dituzu.
-
Tranbia
Bilboko tranbiak hiriko interesgune gehienetatik igarotzen da eta denbora aurreztuko dizu leku batetik bestera joateko. Arkitektura zonaldeak bisitatzeko Euskalduna, Guggenheim eta Uribitarte geltokiak gomendatzen dizkizugu.
-
Autobusa
Bilbobus ugari topatuko dituzu erdigunera eramango zaituztenak. Horretarako Bilbobuseko webguneari begirada bat botatzea gomendatzen dizugu (bilbao.eus/bilbobus)
Non jan
Eskaintza gastronomiko mugagabea topatuko duzu Bizkaiko hiriburuan. Hau benetako problema izango da erabakitzeko zailtasunak badituzu, ondo baino hobeto jaten baita Bilbon. Bilboko alde zaharrak errezeta tradizionalak eskainiko dizu Zazpi Kaleetako jatetxe xarmangarrietan.
Abandoibarrako ibai pareko jatetxeek eskaintza modernoago prestatuko dizute paisaia arkitektoniko berezi baten aurrean, eta Zabalguneak bizitzaz beteriko giroa eskainiko dizu bertako taberna eta ostalaritza zentroetan. Den-denak gure gastronomiako platerak eskainiko dizkizuete, bakoitzak bere espezialitatearekin.
Non lo egin
Lo egiteko ez duzu inolako problemarik izango, erreserba aldez aurretik egiten baduzu. Prezioak askotarikoak dira, ostatuaren mota eta honen kokalekuaren arabera. Alde zaharrean hostelak, hostalak eta pentsioak nagusi dira. Kanpora egin ahala hotelak agertzen joango dira eta kale txikietako zaratetatik aldenduko zara.
Abandoibarra eta Zabalguneko zonaldeetan lo egiteko ostatu ugari topatuko dituzu, prezio askotarikoak ere. Horrez gain, bizitzaz beteriko gauak eskainiko dizkizute zonalde hauek, bertako poteo zonaldea dela eta taberna asko topatuko dituzulako-eta.
-
Ibilbide hauek gaur egungo Bilboko eraikinak bisitatzera eramango zaituzte. Berauek bisitatzeko euren webguneak bisitatzea gomendatzen dizugu, bisita gidatuen ordutegiak, sarrerak eta bestelakoak kontuan izateko. Gogoan izan administrazio-eraikinak kanpotik bisitatu daitezkela soilik.
-
Kokapena
Bilbo
-
-
Ibilbide hauek ez dute inolako zailtasunik paseoa egiteko orduan, baina leku ugari bisitatuko dituzunez, gure gomendioa oinetako erosoak eramatea da argazki-kamerarekin batera. Bidean zehar iturri ugari topatuko dituzu egarria asetzeko, eta kontuan izan Bilbon zaudela: tabernaz beteriko hiriburua, etenaldiak egin eta egarria zein gosea asetzeko primerako lekuak.
-
Silver Film Festival | Zinema eta Pentsamenduaren Nazioarteko Jaialdia
- martxoaren 24(a) · martxoaren 28(a)
- Bilbao
-
SANTURTZIKO XX. ITSAS INAUTERIA
- martxoaren 8(a) · martxoaren 8(a)
- Santurtzi
-
Bilbao Basket vs. Tofas Bursa
- martxoaren 5(a) · martxoaren 5(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
Occident Bilbao Bilbao 2025
- martxoaren 23(a) · martxoaren 23(a)
- Bilbao
-
Loraldia Festibala
- martxoaren 10(a) · martxoaren 30(a)
- Bilbao
-
Art & Music. María José Llergo
- martxoaren 8(a) · martxoaren 8(a)
- Guggenheim Bilbao Museoa
-
Musika Música 2025
- martxoaren 7(a) · martxoaren 9(a)
- Teatro Arriaga Antzokia | Euskalduna Jauregia
-
Mundakako Aratusteak
- martxoaren 1(a) · martxoaren 4(a)
- Mundaka
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.