Museo bakoitzak esperientzia aberasgarri eta adierazgarria eskaintzen du.

Rialia museoa: Bizitza industrialera bidaia

Rialia museoan murgiltzea Bilbao Bizkaiak eraiki zuen historian barneratzea da. Bizkaiako Labe Garaien ondare harrigarria azaltzen duen erakusketa iraunkorrarekin, museo honek historia eta artearen fusioaren ikuspegi txundigarria eskaintzen du.

Labe garai izugarrietatik langile trebeek abileziaz maneiatzen zituzten tresna txikienetaraino, objektu bakoitzak irmotasunez eta sormenez beteriko historia kontatzen du.

Gainera, aldi baterako erakusketetako espazioak bizitasun berezia du, tokiko artistak eta industria nahiz itsasoari buruzko lanak hartuz.

Simon Bolivar Museoa: Heroi latinoamerikarraren legatua Euskadin

Kostaldeko Donejakue bidearen ibilbidean, Simon Bolivar Museoa historia eta kulturaren mugarri da. Bildumen bitartez, museo honek bizkaitarren Erdi Aroko bizitza gogorarazten du, bisitariak zaldun eta elezaharren garaira garraiatuz.

Hala ere, bitxi preziatuena Simon Bolivarren bizitza eta lanari buruzko narratiba da, non heroi latinoamerikarraren legatuak mugak eta garaiak gainditzen dituen. Tokiko historia mundu mailako gertaerekin nahasten da hemen, historian zehar herriek izandako konexioa gogoraraziz.

El Pobal burdinola: Tradizioa eta ondarea batuz

Muskiz herrian kokatuta, El Pobal burdinola burdinaren artisau tradizioaren lekuko da. Fabrika hidrauliko honek uraren indarrak makineria mugitzen zuen eta gizon-emakumeen abileziak metalari forma ematen zion garaira eramaten gaitu.

Casa Palacion errotei buruzko erakusketa, ogi-labe txiki bat eta burdinola propioa aurki ditzakezu, txoko bakoitzak ogibideagatiko lan nekeza eta pasioa islatzen dituelarik.

Meatzaritzaren Museoa Bilbao Bizkaiako historia industriala ezagutuz

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eskualdeko paisaia eta nortasuna eraldatu zuen gizon eta emakumeen lanaren oroigarri da. Meatzaritzako tresna eta makinen bildumarekin, museo honek lurraren barrunbeetara eramaten gaitu, non iluntasuna eta esfortzua biziraupen eta aurrerapenarekin korapilatzen diren.

Bagonetek, mailuek eta beste hainbat objektuk, lur azpiko altxor ezkutuak ateratzen bizia eman zutenen ausardi eta kemena gogorarazten digute.

Haratago esploratzen

Baina Bilbao Bizkaiako museoetako bidaia ez da hemen bukatzen: Gernikako Bakearen Museoa, gerrak markatutako herriaren memoria omentzen duena, Txakolingunea, non txakolinaren elaborazioaren antzinako artea ezagutzen den, Agurtza Barko Museoak nabigatzaile eta arrantzaleen istorio ugariren lekuko izan den barkua barrutik ezagutzera gonbidatzen gaitu edo La Encartada Museoak eskualdeko ehungintzan barneratzen gaitu, industriaren ahalmen eraldatzailearen isla dena.

Museo hauek denbora eta espazioaren bitartez historiak bizia hartzen duen lekuetara garraiatzen gaituzte, orainaldia etorkizunarekin elkartzen den tokira. Bada, bidaia zoragarri honetan gurekin etorri nahi duzu?