Arte eszenikoen plaza bizia
Bizkaiak ikusmin kultural nabaria du, hortaz, bertoko nahiz atzerriko antzerkiak eszenatoki aproposak aurkituko ditu gure lurraldean, non opera-tradizioa ere adierazgarria den.
Ekitaldi kulturalez josita da Bizkaia, antzerkiak nahiz operak aparteko garrantzia dutela. Hiriburuan bertan, titulu klasikoak egoera ezin hobean ikusi ditzakezu -‘La Traviata’ edota ‘Norma’ operak Euskalduna Jauregian, kasu-, baita azken joerak ezagutu ere, dela BBK aretoan, dela Zawp/Haceria espazio alternatiboan.
Antzerkiak ez du zertan antzokietara mugatu. Izan ere, Bilboko Kalealdia festibalak eszenatoki erraldoia bihurtzen du hiria udaldian. Era berean, aipagarria da BAD Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdia. Udazkenero, proposamen abangoardistez osatutako zirkuitua eratzen dute.
Bilboz gain, Bizkaia osoan antzoki ederrak eta arte-eszenikoei eskainitako txoko eta ekitaldi ugari topatuko dituzu. Aipatzekoak dira Lekeition nahiz Santurtzin ospatzen diren Nazioarteko Antzerki Jaialdiak, hala nola Leioako Umore Azoka edota Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Festibala, besteak beste.

Kulturaz eta aisiaz blai
Gure eskaintza kultural zabalak aho bete hortz utziko zaitu!
Antzerki klasikoa eta opera gustuko badituzu, edo joera abangoardistenak ezagutzeko grina daukazula, hirigunean bertan badira hainbat eszenatoki enblematiko nahiz eraberritzaileak, programazio guztiz txalogarria eskaintzen dutenak. Ikuskizuna has dezala!
Tradizio handiko antzokia dugu Arriagakoa, bere izena Juan Crisostomo de Arriaga konpositoreari zor diona. Areatza plazan kokatzen den eraikin liluragarriak historia nahiko gorabeheratsua dauka, suteak, uholdeak eta Bilboko Antzoki Berria sozietateko bazkideen arteko liskarrak direla bide. Eszenatoki enblematikoak 1990ean ospatu zuen bere lehen mendeurrena. Antzerki klasiko nahiz garaikidea barne hartzen ditu; kontzertuak, hitzaldiak eta bestelako ikuskizun bereziak ere programatzen dituela urte osoan zehar.
Arriagatik gertu, Campos Eliseos Antzokia daukagu. Bere diseinu modernista nabarmentzen da Bertendona erdialdeko kale honetan. Izan ere, Kultura-Intereseko Ondasuna izendatu dute ‘La Bombonera’ izenez ezagutzen den eraikina. 2010ean burututako birgaitzeak izaera modernista berreskuratu zuen, baita aurrerapen teknologikoak gehitu ere. Euskal artisten lanek hala nola Estatuko eta nazioarteko proposamenek leku dute bere programa kultural aberatsean.
La Fundicion, Botikazar Erriberan, sorketa garaikideari eskainitako baliabide-espazioa da, 1986tik indarrean. Berebat, arte eszenikoen izaera kolektiboa aldarrikatzen duen ekimena dugu Pabellon 6 Arte Eszenikoak, Zorrotzaurren kokatuta eta euskal aktore entzutetsuez osatutako taldeak sortua: Ander Lipus, Matxalen Bilbao, Patxo Telleria eta Ramon Barea, besteak beste. 200 bazkideren sostengua dauka, zeintzuek alegiazko butaka bana erosi zuten. Bilbon ere badu egoitza Skené Antzerki Klasikoaren Euskal Institutuak, Euskadiko Antzerki Grekolatindar Jaialdia sustatzen duena.
Opera oparoa
Bere sorreratik, Campos Eliseos Antzokia euskal opera gehien bultzatu duen eszenatokietako bat izan da. Arriaga Antzokiak, era berean, Opera Txiki ekimena hartzen du bere baitan, haurrak genero honetan trebatu daitezen, era didaktiko eta guztiz entretenigarrian.
Ildo beretik, Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (ABAO/OLBE) adin guztietara egokitzen den Opera Berria egitasmoa sustatzen du: obra handiak, prezio txikian (%50 merkeago). OLBE-k erdietsitako ospea txalogarria da, nazioarte mailan ere aintzat hartuta. Bikaintasuna ezaugarri, 90.000 ikusletik gorako jendaurre leiala dauka, urtero ehuneko erdi emanaldi inguru antolatzen dituela.
Verdi bere konpositore kuttuna da, hari eskainitako programa osoa baitu, ‘Tutto Verdi’. Musikagile italiarraren opera guztiak Bilbon eszenaratzen dira, eta horrez gain, Verdi Astea ere antolatu ohi dute, hitzaldiak eta argitalpenak egiten dituztela, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean.
Elkarteak konpromiso pedagogikoa ere badu. Abao Txiki programa bide, bost opera eskaintzen dituzte, familiartean disfrutatu daitezkeenak. Gazterian interes kulturala piztu eta balio etikoak zabaltzea ditu helburu nagusi. Halaber, urtero 180 bat ikastetxe bisitatzen ditu, operari buruzko jarduera interesgarriak bultzatuz.
Nola heldu


-
Arte eszenikoen programa zabala da oso; erraz eta edonoiz topatuko duzu zirrara eragingo zaituen zer. Hainbat ekitaldi hain arrakastatsuak dira ezen sarrerarik gabe gelditzeko arriskua duzun. Beraz, kontsulta itzazu gustuko duzun obraren emanaldiak eta ordutegia, eta saia zaitez aldez aurretik egiten zure erreserba. Hemen duzu antzoki nagusien datu guztiak:
Arriaga Antzokia
Arriaga plaza,1. 48005 Bilbo
Telefonoa: 944 79 20 36 / E-postaCampos Eliseos Antzokia
Bertendona kalea, 3 Bis,4. 48008 Bilbo
Telefonoa: 94 443 86 10 / 94 443 86 41ABAO/OLBE
Jose Maria Olavarri, 2-4 behea
48001 Bilbo
Telefonoa: 944 355 100 / E-postaPabellon 6 Arte Eszenikoak
Deustuko Erribera kalea, 47 48014 Bilbo
(Oharra: oinezkoentzako sarbidea itxita dago; Madaleno Jauregi parean dagoen bidexkatik sartu eta Eugenio Olabarrieta Plaza zeharkatuz).
Informazio eta erreserbarako telefonoa: 639 766 720 (baita Whatsapp-a ere) / E-posta-
Ordutegia
Arriaga Antzokiko bulegoa
Astelehenetik ostiralera:
Goizez 11:00-14:00
Arratsaldez 17:00-20:00
(jaiegunak eta uztaila izan ezik)Bisita gidatuak:
Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa
Ordutegia: larunbatetan eta igandetan, 11:00-13:00
Iraupena: 50 minutu, gutxi gorabehera
Edukiera: 30 pertsona gehienezCampos Eliseos Antzokiko txarteldegiko ordutegia:
Asteartetik ostiralera, 17:00etatik azken emanaldia hasi arte. Antzezpenik ez dagoen egunetan, 20:00etan ixten da txarteldegia.Pabellon 6 Arte Eszenikoak
Erreserbarako ordutegia: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00 -
Prezioa
Arriaga Antzokia (bisita gidatuak)
Sarrera arrunta: 5 euro
Mugikortasun urriko pertsonak: 3 euro
Sarrera doakoa: 18 urtetik beherakoak lagunduta (heldu bakoitzeko bi sarrera gehienez) eta 25 urtetik beherako ikasleak. Doako sarrerak leihatilan emango dira, edukiera bete arte -
Kokapena
Bilbo
-
-
Arrantzale eguna
- abuztuaren 17(a) · abuztuaren 17(a)
- Ondarroa
-
Getxoko Zirkuitua 2025 "Otxoa anaien memoriala"
- abuztuaren 3(a) · abuztuaren 3(a)
- Getxo
-
Pozalaguako Jaialdia
- abuztuaren 8(a) · abuztuaren 9(a)
- Karrantza
-
Aste Nagusia
- abuztuaren 16(a) · abuztuaren 24(a)
- Bilbao
-
Athletic Club vs. Sevilla FC (LALIGA EA SPORTS)
- abuztuaren 17(a) · abuztuaren 17(a)
- San Mamés
-
Mamma Mia!
- abuztuaren 14(a) · irailaren 21(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia 2025
- uztailaren 21(a) · uztailaren 27(a)
- Portugalete
-
Bilbao Blues Festival 2025
- uztailaren 25(a) · uztailaren 27(a)
- Bilbao
-
Jennifer López | Up All Night Live 2025
- uztailaren 16(a) · uztailaren 16(a)
- BEC Barakaldo
-
in situ: Refik Anadol
- martxoaren 7(a) · urriaren 19(a)
- Guggenheim Bilbao Museoa