Gure xarma, gure kasa
Dantza, folklorea, gastronomia, kirola, euskara eta harekin sortzen dugun bertsolaritza, hori guztia bereizgarri dugu; etor zaitez eta ezagutu gaitzazu!
Hizkuntzatik gure aisialdira, Bizkaian bisitan zatozela berehala ohartuko zara gure izaera bereziaz. Euskal folklorearen melodiei jarraiki, herri bakoitzak bere dantza-taldea du, eta dantzarik dantza aritzen dira herriko festetan, hala nola urtean zehar egiten diren ospakizunetan -Bizkaiko Dantzari Eguna edota Ezpatadantzari Eguna, kasu.
Euskara gure ele-altxor kuttuna da. Bere jatorria zehazteke badugu oraindik ere, Europako hizkuntza bizien artean zaharrena izatea ezaugarri dugu. Tokian tokiko euskalki aberastasunaz harro gaude gainera, eta hori bertsolaritzak egun bizi duen sasoi onean atzeman daiteke erraz.
Tradizioa zaintzea gustuko dugu, horregatik gure gastronomian arbasoen errezeta zaporetsuak eta azken joera minimalistak bat datoz inongo arazo gabe.
Herri-kirolak, adibidez, landa-gunean dute oinarri, lan nekeza gure izaerari datxekion zolitasunez kirol bihurtu dugula (kasu batzuetan olinpiar kategoria ere jaso arte!).

Basque, erro eta harro
Paregabeak gara mundu osoan, antzinako hizkuntza eta ohituradunak
Gure tradiziorik errotuenei eusten diegu; agerian jartzen dute Bizkaia osoan ditugun euskal dantzen taldeek, euskararen aberastasunaz baliatzen diren bertsolari trebeek, hala nola gure paisaiek barne hartzen duten kondairen magiak.
Euskal folklorearen xarmak gurean dirau oraindik ere. Bizkaian dantza-talde ugari ditugu, belaunaldiz belaunaldi tradizioari eusten diotenak. Besteak beste, ospe handikoak dira Lekeitioko Kaxarranka eta Durangaldeko Dantzari dantzak. Ezpatadantzari Eguna ospatzen dutenean Durangaldean, taldeek Dantzari-dantza osatzen duten bederatzi saioak dantzatu behar dituzte, hau da: Agintariena, Zortzinago, Ezpata txikiak, Banango, Binango, Launango, Ezpata joko nagusia, Makil jokoa eta Txotxongiloa. Aurreskuak emango dio amaiera; ekitaldi ospetsuetan ohikoa dena, hain zuzen.
Euskara gure hizkuntza kuttuna da. Bizkaian hainbat euskalki darabilgu: Txorierri aldekoa, Durangaldekoa, Uribe Kostakoa… Tokian tokiko euskarak hizkuntza aberasten du uneoro. Elea lehengai nagusitzat hartuta, bat-bateko poesia ederra sortzen dugu bertsolaritza bide. Xabier Amuriza bertsolari iaioak honelaxe definitu du bertsoa: “Neurriz eta errimaz/Kantatzea hitza”. Doinuaz eta errimaz baliatuta, bertsolariaren kritika sozialerako joera, umore kutsua eta batik bat buru-zalutasuna estimatzen ditu zale andanak. Bertsolaritzaren sorrera XIX. mende hasieran lekutzen bada ere, zenbaitek uste dute historiaurreko ahozkotasunean duela jatorria.
Bizkaian barrena zain dituzun hamaika mendi, haran eta kobazuloak ez dira naturaren eta historiaren lekuko bakarrik. Euskal mitologiaren eszenatoki zoragarriak ere badira. Joxemiel Barandiaran antropologo entzutetsuak abiatutako ikerketa sakonari esker, gure izaera ere taxutzen duten pertsonaia mitologikoek eta kondairek bizirik diraute. Anbotoko Mari lamia dugu ama jainkosarik mirestuena, babesa eta justizia ezartzeaz arduratzen dena, alegia. Bestetik, Dimako gentilak ere aipagarriak dira. Kristautasuna medio, neurrigabeko indarra zuten izaki magiko guztiak lurperatu zituzten. Bat izan ezik: Olentzero, Gabonetako pertsonaiarik gogokoena.
Nola heldu
-
Gure identitate eta xarmaren adierazle ugari topatuko dituzu Bizkaian zehar, nonahi. Gernikan, esaterako, Batzar Nagusien Etxea zaintzen duen Gernikako Arbola mitikoa daukagu. Gure askatasunen jagole eta ikur da ere bai. Handik gertu den Bakearen Museoa ere bisita guztiz gomendagarria dugu. Horrez gain, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra nahiz Bertsozaleen Elkarteko webguneetan informazio eta ekitaldi interesgarrien berri jasoko duzu.
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
Luis Briñas, 31 - 48013 Bilbo
Telefonoa: 944 418563
Emaila: dantzanet@gmail.comBizkaiko Bertsozale Elkartea
Zabale kalea 9 atzea, Durango 48200
Telefonoa: 946 812 711
Emaila: bizkaia@bertsozale.eusGernikako Bakearen Museoa
Foru plaza,1 - 48300 Gernika-Lumo.
Telefonoa: 94 627 02 13
Emaila: museoa@gernika-lumo.netGernikako Batzarretxea
Allende Salazar z/g 48300 - Gernika
Telefonoa: 94 625 11 38
Emaila: batzar.etxea@bizkaia.eus
-
Ordutegia
Gernikako Bakearen Museoa
Martxoa-iraila:
Astelehenetan itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera: 10.00 - 19.00
Igandeetan: 10.00 - 14.00
Urria-otsaila:
Astelehenetan itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera: 10.00 - 14.00 // 16.00-18.00
Igandeetan: 10.00 - 14.00Gernikako Batzarretxea
Udan: 10.00 - 14.00 / 16.00 - 19.00
Neguan: 10.00 - 14.00 / 16.00 - 18.00
Aste osoan zabalik, osoko batzarrak daudenean izan ezik. -
Kokapena
Gernika
Anboto
Gaztelugatxe
Bilbo
-
-
BIME Bizkaia International Music Experience
- urriaren 25(a) · urriaren 28(a)
- Barakaldo / Bilbao
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Bilbao Night Marathon 2023
- urriaren 21(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
Udazkeneko planak
- irailaren 23(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.