Izenaduba Basoa: Izena badu, bada
Euskal mitologiari buruzko lehendabiziko interpretazio zentroa dugu Izenaduba basoa, Mungian kokatuta. Olentzerok bertan du etxea, Bizkaiko baserririk zaharrenean
Esperientzia erabat magikoa bizi nahi baduzu, Mungiako Izenaduba baserria bisitatu behar duzu. Familiartean joateko guztiz aproposa da, egun-pasa ederra izango duzu eta.
6.000m2-ko parke zoragarrian barrena, Bizkaiko baserririk zaharrena aurkitzen da, non Olentzerok bere etxebizitza duen. XVI. mende hasieran eraikia, Landetxo Goikoa izenaz ezagutzen da. Balio arkitektoniko izugarria duen ondarea dugu.
Euskal Gabonetako pertsonaiarik kuttunenaren historia eta beste irudi mitologikoena ezagutzeko parada izango duzu, ingurune natural eta atsegingarrian.
Era berean, gure arbasoen bizimodua birgogoratuko duzu, baserriko bizitzak zekartzan xehetasun guztiak azalduko dizkizutela: landa eta abere-lanak, usadioak, sineskerak, hala nola sutondoan kontatzen ziren kondairak, besteak beste. Prest al zaude euskal kultura eta folklorean barrena murgiltzeko?

Bizkaia family friendly
Familiarekin gozatzeko jarduerak
Izenaduba basoko bisitak gidatuak baino, antzeztuak dira, gure pertsonaia mitologiko gogoangarrien eskutik gainera: Lamia, Galtzagorri, Mari Domingi baita Anbotoko Mari bera gidari izango dituzu euskal mitologiaren bitxikeria guztiez jabetzearren. Hori guztia baso liluragarri baten xarma bereziaz inguratuta zaudela.
Guztiz berreraiki den etxaldeko funtzionamenduaren berri jasoko duzu Izenaduban, hau da: garautegia, sua nahiz kearen ustiapena… Horrez gain, haurrek (baita gurasoek ere) jarduera izugarri erakargarriez disfrutatzeko abagunea daukate bisitak irauten duen bitartean.
Adibidez, Izenaduba basoan ‘Sorginen baratza’ topatuko duzu, sendabelarrez josia. Landare-espezie bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeaz ezezik, haiekin esperimentatzeko aukera ere izango duzu.
Halaber, Olentzeroren egunerokoaz jabetzeak bere lagunik leialena ezagutzea dakar nahitaez: Napo astoa. Gabonetan, gure ikazkin maitagarriaren laguntzaile prestua da, Euskal Herriko ume guztientzako opariak banatzearen ardura dutela.
Izenaduba esperientzia askoz haratago doa halere. Haur eta helduentzako 3D simulagailua bide, euskal unibertso mitologikoan barneratzea posible izango duzu. Parkeko hainbat jolasen bitartez ere, haurrak Mariren koban sar daitezke, eta bide batez, Tartalo ziklopearekin ‘topo egin’, edota Basajauna irudikatzen duen Haritz Sakratua miretsi. Zuhaitz hau sakratutzat dugu bere zama erlijiosoagatik. Elezaharrari jarraiki, Euskal Herriko hainbat basotan, haritz zaharrenak aipatu jainko iletsu eta indartsu hau irudikatu ei du.
Beraz, gure kultura eta historia ezagutzeaz gain, egundoko bizipena ziurtatuta duzu XVI. mendeko baserri honetan. Horra, horra gure Olentzero!
Nola heldu
Olentzeroren etxea Mungian dago, Bilbotik oso hurbil, alegia. Autoz zein autobusez hel zaitezke erraz.-
Autobusa
Bilbotik, badira hainbat Bizkaibus ibilbide Mungiara. Adibidez, A3516 (Bilbo-Mungia autobidetik), A3518 (Bilbo-Mungia-Bakio autobidetik) edota A3527 (Bilbo-Mungia-Bermeo autobidetik) autobusek Mungian dute geltokia.
-
Autoa
Mungia eta Bilbo artean 20 km eskas daude. BI-631 errepiderako argibideak jarraitu itzazu, Aireportua/Mungia norabidean. Mungiako irtenbidea hartu; ondoren, Lauaxeta Olerkari kaletik segi, Landetxo kalera heldu arte. Berehala ikusiko duzu Olentzeroren etxea. Aparkalekuari dagokionez, parkeak autoentzako 60 plaza ditu, doan. Autobusentzako parking-a ere badago.
Gastronomia
Non jan
Mungia aldean euskal sukaldaritza tradizionaleko jatetxe erakargarriak topatuko dituzu. Gainera, kontuan hartu hainbat txakolin-upeltegiak dituzula inguruetan, esperientzia gastronomiko guztiz gomendagarria eskainiko dizkizutenak.
Bilbo aldean, berriz, pintxo-ibilbide gozagarria jarraitu dezakezu familian, edota betiko taberna batean eguneko menua hartu. Gastronomia garaikidea ere dastatu dezakezu gure karta oparoan, sukaldaritza minimalista, Michelin izarduna nahiz berritzailea eskaintzen duten jatetxe ugari baititugu, batez ere Zabalgunean.
Ostatua
Non lo egin
Mungiako herrigunean pare bat hotel gomendagarri dituzu. Halaber, azpimarratzekoak dira inguruko landetxeak; beraz, euskal bizimodu tradizionala %100ean ezagutu gura baduzu, baserri batean ostatu hartzea iradokitzen dizugu. Jauregi batean lo egiteko apeta baduzu, bestalde, kontuan hartu Mungian Urgoiti Jauregi entzutetsua dagoela. Historia eta ospe handiko eraikin hau XVII. mendekoa da, eta bere golf azpiegiturengatik ere nahiko ezaguna da.
Betiere, Bilbo oso gertu daukazu, beraz, hiriguneko ostatu-eskaintza zabala ere aintzat har dezakezu. Izardun hotel modernoetatik aterpetxe xumeetara, familia osoarentzako aproposak diren ostatuak aukeran dituzu urte osoan zehar.
-
Bisita guztiak gidatuak direnez gero, egun eta ordu zehatz bat daukate. Bisitaren iraupena bi ordu ingurukoa da. Jarraian dituzu informazio gehiagorako nahiz erreserbak egiteko kontaktua eta bestelako argibideak:
Olentzeroren Baserria
Landetxo Goikoa. 48100 Mungia, Bizkaia
Telefonoa: 94 674 00 61 (informazio nahiz erreserbetarako)
Emaila: olentzero@izenaduba.com-
Ordutegia
9:00etatik 18:00ra
-
Prezioa
3 urte baino gutxiagoko umeak: Doan
3-14 urte bitartean: 8 €
Helduak: 9,80 €
Taldeak: 8 € / pertsona (20 pertsona gutxienez, 3 urte baino gutxiagokoak zenbatu gabe).
* Tarifa bereziak: 8 € (Jubilatuak, familia ugariak, ezinduak). -
Kokapena
Mungia
-
-
Izenaduba Parkera bisitak egunpasa ederra merezi du. Baserria ezagutzeaz gain, basoan barrena ibiliko zara, bertan familia osoarentzako jarduerak zain dituzula. Hortaz, gomendagarria da arropa eta oinetako erosoak janztea, eroso ibiltzearren.
Bestetik, haurren energia agortezina dirudienez, haiek jolasean dauden bitartean, gurasoek kafetxo bat har dezakete Izenaduba Parkeko kafetegian. Berebat, kafe-etxe honetan askari handiak eta urtebetetze festak antolatu daitezke.
-
BIME Bizkaia International Music Experience
- urriaren 25(a) · urriaren 28(a)
- Barakaldo / Bilbao
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Bilbao Night Marathon 2023
- urriaren 21(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
Udazkeneko planak
- irailaren 23(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.