Iraganeko ahotsen kondairak
Euskal mitologia Euskal Herriko iraganaren alde garrantzitsua dugu. Bizkaian, gure jainko eta jainkosen leku magiko ugari topatuko dituzu
Armañoneko Pozalaguako lurpeko altxorretik hasita Urkiolako parke naturalera arte, Bizkaia magiaz, usadioz eta kondairaz betetako lurralde zoragarria duzu. Jentilak, Lamiak, Sorginak…
Mitologia eta kondaira guztien artean Mungialdeko Olentzeroren Landetxo Goikoa etxea topatuko duzu, Urdaibaiko Santimamiñeko kobazuloak Jentilak bizi ohi ziren, Nabarnizko Maruelezan magia topatuko duzu San Juan gauan, Urkiolako Baltzolako kobazuloa Jentil eta Lamien bizilekua izan ohi zen, eta Anbotoko kobazuloetan gure mitologiako Mari jainkosa bizi da. Mari jainkosa, lamiak, sorginak... emakumearen figura honek gure sustraietara hurbilduko zaitu.
Gure usadioak bakarrak dira mundu osoan. San Juan gaueko suak magia sor dezake, mendialdeko kobazuloetan sorginek akelarreak egiten dituzte eta etxeko atean eguzkilorea eskegitzen baduzu izpiritu txarrak aldenduko dituzu. Gure sinesmenetako gutxi batzuk baino ez dituzu honako hauek.
![](https://www.visitbiscay.eus/documents/1369190/1483040/mapa_R_basq_mitologia.png/a9d68136-bded-3e65-57dd-2e591d1e9f2d?t=1523360085423)
Basque, erro eta harro
Paregabeak gara mundu osoan, antzinako hizkuntza eta ohituradunak
Urkiolako Anbotoko gailurretik, Mari jainkosak gure lurraldea begiztatu eta zaintzen du. Lamiak, sorginak, jentilak... gure paisaietako leku askotan euskal mitologiako izaki ugari bizi dira, kondaira eta istorio harrigarrien protagonistak.
Euskal Herriko mendi garrantzitsuenen artean, Marik, naturako jainkosak Anboto aukeratu zuen egoitza nagusia. Bertako gailurretik (1.331 metro itsasoaren mailaren gainetik) gure lurraldeak eskainiko dizun ikuspegiak hitzik gabe utziko zaitu. Horrez gain, gure kultura eta mitologiaren mendia duzu Anboto, belardi, harkaitz eta misterioz inguraturik.
Kondairak dioen arabera, gailurretik hurbileko kobazulo batean bizi da Anbotoko Mari, gure mitologiaren izaki erakusgarriena. Horma harritsu batean bizi da naturako jainkosa, eta bertara eskalatzaile adituak baino ezin daitezke heldu. Esaten da egun eguzkitsuetan kobazuloko sarreran ikus daitekela gure jainkosa, ile hori luzea urrezko orrazi batez orrazten. Gau oskarbietan mendi gaineko zeruan ikus daiteke, suzko bolaren itxurarekin, Euskal Herriko beste lekuetara begira.
Urkiolatik Gorbeiako parke naturalera salto eginez Mariren beste leku bat bisitatu ahalko duzu: Supelegorko haitzuloa. Itxinan kokatutakoa, sorginen lurraldea duzu honako hau, misterioz eta magiaz jositako lekua, akelarreen paradisua. Mariz gain, bestelako sorginak bizi izan ziren 40 metro karratuko kobazulo honetan. Ekaitz eta trumoiez beteriko gau beldurgarrietan kobazuloaren sarreran elkartu ohi ziren Bizkaiko sorginak, eta artzain askok beldur itzela zioten.
Usadioak eta sinesmenak
Aipagarriak dira ere Nabarnizko Marueleza (Maru Eleiza). Bertan, antzinako gotorleku baten arrastoak ikus ditzakezu. Kondairaren arabera, San Juan gauan, eguzkiaren lehen izpiekin galdara misteriotsua agertzen da, altxor batekin lurperatuta dagoena. Baltzolako kareharrizko Jentilzubia Jentilek eraikitako arkua duzu, kristauei aurre egiteko sortua. Kortezubin, Santimamiñeko kobazuloetan Jentilak bizi ziren ere eta Goi Paleolitikoko eta Madeleinaldiko pinturak eta maskortegiak gordetzen dituzte barnealdean.
Usadio eta sinesmenetan aberatsak gara. Baserri eta etxe askotako ateetan eguzkiloreak ikusiko dituzu. Gure sinismenen arabera, antzina, izakia izpirituen beldur bizi zen. Horrexegatik, ama-lurrari gaitz hauek aldentzeko izakia sortzea eskatu zion eta ilargia sortu zen. Antza, ilargia ez zen nahikoa izan izpirituetatik salbu bizitzeko, eta horrexegatik eguzkilorea sortu zen, eta gaur egun kardu hauek gure etxe askotako atettan zintzilik ikus daitezke.
Ibilbideak
Supelegor dugu zonalde honetako kobazulo esanguratsuenetarikoa. Natura basatiz inguratuta, kobazuloa Atxulaur Begiaren mendiguneko sarreran kokatuta dago eta konplexu karstikoaren formazio harrigarrienetarikoa da.
Gure mitologiako erreginak ditugu sorginak eta lamiak. Gorbeialdean akelarreak antolatu ohi zituzten
Bertara joateko biderik azkarrena Pagomakurretik hasten da. Atsedenlekuan bertan baso pare bat zeharkatzen dituen bidea jarraituko dugu, Itxina inguratzen duten belardi batzuetara heldu arte.
Bertatik, bide bihurgunetsu batek mendigune karstikoko sarrerara eramango zaitu. Atxulaur Begia igaro ostean artzainek eta ikazkinek antzina jarraitzen zuten harkaitzez osatutiko bide bera jarraitzen egongo zara, mendiarte batera heldu arte.
Eskumaldetik igaro ostean eta bihurgune batera jaitsiko zara, maldan behera. Bidegurutze hartan ezkerretara jo beharko zenuke Itxina zeharkatzen duen bidetik. Lexardi korta atzean utzita, Kargalekura helduko zara. Behera joz Supelegorrerantz jarraituko duzu. Garrantzitsuena mugarriak begibistatik ez galtzea da. Horrela, karstetik jarraituko duzu, txabola eta ikaztegietatik igaroko zara eta bidean hainbat zulo ikusi ahal izango dituzu.
Azkenik Supelegorrera helduko zara. Bere edertasunak itsutuko zaitu eta gure mitologiaren kobazulo esanguratsuenetarikoa dela ulertuko duzu orduan. Kondairaren arabera, sorginak eta lamiak sua pizten zuten kobazulo sarreran, gau ekaitzuetan. Gaur egun, kobazuloan penintsulako 25 espezietako 16 bizi dira bertan, anfitrioi nagusiak saguzarrak izanik. Ordubete baino gehiagoko bidea egin duzu bertara heltzeko, sartuko zara?
Nola heldu
-
Gure mitologia Bizkaiko bazter guztietan hedatuta dago, parke naturaletan bereziki. Oso garrantzitsua da bertatik ibilbideak egin nahi izatekotan parke naturalen turismo bulegoak eta interpretazio-zentroak bisitatzea, zonaldeko ibilbide guztien inguruko nondik norako guztiak ezagutu ahal izateko.
Gorbeiako interpretazio-zentroa (Areatza)
Gudarien Plaza 1, Areatza. Bizkaia.
Telefonoa: 946 739 279 / E-postaToki Alai, Urkiolako interpretazio-zentroa
Urkiola auzoa, 8. 48211 Abadiño, Bizkaia.
Telefonoa: 946 814 155 / E-postaArmañon eta Ordunte mendietako interpretazio-zentroa
Ranero auzoa (Pozalaguako alboan), Karrantza, Bizkaia.
Telefonoa: 946 560 079 / E-posta-
Ordutegia
Gorbeiako interpretazio zentroa (Areatza)
10.00etatik 14.00ak arte eta 16.00etatik 18.00ak arteToki Alai, Urkiolako interpretazio-zentroa
Azarotik martxora arteko ordutegia: 10:30etik - 14:30ra eta 15:30etik - 17:30ra
Apirilatik urrira: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik - 18:00ak arteArmañon eta Ordunte mendietako interpretazio-zentroa
Ordutegia: asteartetik igandera, 10.00etatik 14.00ak arte eta 16.00etatik 18.00ak arte -
Kokapena
Anboto
Olentzeroren etxea
Baltzola
Supelegor
-
-
Mendiko botak, ur botila eta bazkaria eramatea berebizikoa da. Horrez gain, bertara heltzean haitzuloa gertutik ikusi nahi baduzu, oso ideia egokia da linterna eramatea, kobazuloko xehetasun guztiak ikusi ahal izateko.
-
San Blas Azoka 2025
- otsailaren 3(a) · otsailaren 3(a)
- Abadiño
-
ESNE BELTZA
- otsailaren 1(a) · otsailaren 1(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
-
Bilbao Surf Film Festival
- otsailaren 20(a) · otsailaren 20(a)
- Bilbao
-
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
- otsailaren 25(a) · martxoaren 1(a)
- Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
-
Priscilla, reina del desierto
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
Godspell
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Campos Elíseos Antzokia
-
San Antontxu azoka
- urtarrilaren 18(a) · urtarrilaren 18(a)
- Mungia
-
Solstizium. Family Experience Room
- abenduaren 17(a) · urtarrilaren 19(a)
- Sala BBK
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.