Lurpeko altxor ezkutuak
Bizkaiko erraiek askotariko sekretuak gordetzen dituzte bere baitan: labirinto-haitzuloak, gure arbasoek margotutako aztarnak nahiz mito arrastoak
Pozalaguako haitzuloaren aurkikuntza zor diogu gertuko harrobi batean lanean zebilen talde bati. 125 metroko berezko husgune honek munduko estalaktita eszentrikoen kopuru handiena du barne. Naturaren fenomeno miresgarri hau Karrantzako haranean bisitatu dezakezu.
Interes handiko beste haitzulo bat Kortezubin topatuko duzu: Santimamiñe. Bertako haitzulo-margolanengatik ospetsua da; hartz arrea, bisontea edota oreina maisuki irudikatuta ageri direla. Bere aberastasun geologikoagatik ere ezaguna da, estalaktitaz nahiz estalagmitaz osatutako zutabe ederrei esker.
Bestalde, Urkiolako Parke Naturalean, Baltzola haitzuloa kondairez beteko agertoki magikoa dugu. Bere zuloetan barrena ibiltzera gonbidatzen zaitugu: ongi etorri lamien eta jentilen etxera, euskal mitologiako beste pertsonaien artean.

XX. mende hasieran, Santimamiñeko haitzuloetan aurkitu ziren arte paleolitikoaren arrastoak. Ondoren, Pozalaguako lurpeko ondarea gehitu zitzaion, Armañon Parke Naturalean kokatuta, Enkarterri eskualdean, hain zuzen.
Santimamiñe Bizkaiko ikono kultural gorena da, historiaurreko aztarnategi nagusia izaki. Kortezubin lekutzen den haitzulo honetan, labar-arte arrasto esanguratsuak aurkitu dira, Goi Paleolitoko Madeleine aldiari dagozkionak (K.a. 13.000). 2008an, UNESCO-k Gizateriaren Munduko Ondarea izendatu zuen. Ehuneko erdi bat irudi barne hartzen ditu, harrikatzaz margotuak. Zehazki, 32 bisonte, 7 ahuntz, 6 zaldi, orein eta hartz bana irudikatuta ditu.
2006tik hona, itxita dago publiko orokorrari, ordu eta erdiko bisita gidatuak eskaintzen badira ere. San Mames baselizan, interpretazio-zentroa bilakatu dena, 3D-tako ibilbide birtuala egiteko parada duzu haitzuloetan barrena, margolanak eta guzti ikus daitezkeela.
Pozalaguako haitzuloa, bestetik, 1991tik bisitatu daiteke, Raneroko harkaitzetan (Karrantza). Repsol Gidak “Espainiako Bazterrik Hoberena” izendatu zuen 2013an. Kasualitate hutsaz aurkitu zen, 1957an. Gertuko harrobi baten eztandak aurkikuntza miresgarri hau ahalbidetu zuen, milaka urtez erabat ezkutuan egon ostean. Koladak, estalagmitak eta estalaktitak elkartzen dira bere baitan, edertasun bitxiko formak sortuz. Izan ere, munduko estalaktita eszentrikoen kopururik handiena biltzen du, grabitatea erabat desafiatuz.
Ibilbideak 50 bat minutuko iraupena du, pasagune bat zeharkatzen duela, zutabe eta koladen artean. Lehortutako aintzira batetik igaro ondoren, Versalles gelarekin topo egingo duzu, non estalaktita eszentrikoen bilduma oparoa zain daukazun. Bisitak begiratoki batean du amaiera, haitzuloa eratzen duen gela handia bere osotasunean begietsi dezakezula.
Irisgarritasunari buruzko informazioa: Pozalagua
Ibilbideak
Familia osoak atsegin egingo duen bi orduko ibilbidea proposatu nahi dizugu, Baltzolako Haitzuloa eta Jentilzubi ezagutzeko asmoz. Diman daude, Arratiako haranaren bihotzean, Urkiolako Parke Naturalaren baitan, hain justu. Diman bertan utz dezakezu autoa, Baltzolako auzoan den aparkaleku txiki batean, haitzuloetatik gertu. Behin ailegatuta, euskal pertsonaia mitologikoen xarmak sorginduko zaitu.
Bi orduko ibilaldi atseginaz disfrutatu ahala, Baltzolako Haitzuloa eta Jentilzubi ere ezagutu ditzakezu
Kobek gordetzen duten sekretu guztiak argitzearren, komeni da linterna bat eramatea. Espeleologoek nahiz eskalatzaileek izugarri estimatzen dute haitzulo hau. Kondairari jarraiki, leize-zulo hauetan lamiak bizi ei ziren.
Euskal mitologiako pertsonaia honek emakumezko gorputza eta ahate-oinak. arrain-buztana nahiz atzaparrak zituen. Suge forma har zezakeen Sugoik, hots, Mari jainkosaren senarrak, bertan omen zuen bizilekua ere bai, hala nola bikote mitologiko honek semeak, Mikelatzek.
Bidean, Jentilzubi izeneko zubi naturala ikusteko parada izango duzu. Mitoak dioenez, aparteko indarraz baliatuta, jentilek eraiki zuten arku hau, mendiz mendi ezkutuan ibiltzeko, kristauengandik ihesean. Jentilzubin zaudela, Axlor Bizkaiko aztarnategirik zaharrena ikus dezakezu, zeina Joxe Migel Barandiaranek aurkitu zuen. Burdin hesi batek babesten du gune hau, Erdi-Paleolitoaren lekuko dena (K.a. 150.000-40.000).
Nola heldu
Baltzolako kobak Diman daude, Bilbotik ordu erdi eskaseko auto-bidaiaz eskuragarri. Baltzola auzoan bertan dagoen aparleku txikian utz dezakezu autoa. Indusi auzunean uztea beste aukera da, haitzuloetara heldu arte paseotxo atsegina daukazula.-
Autobusa
Garraio publikoa hartzea nahiago baduzu, Bizkaibusek A-3925 Bilbo-Otxandio autobus-linea dauka, Indusi auzoan geltokia duena.
-
Autoa
Bilbotik N-240 errepidea hartzea aholkatzen dizugu, Igorrerako bidean. Ondoren, BI-2543-tik jarraitu ezazu Otxandio norabidean; ostean Olabarri-Indusi bide-aldatzeari heltzeko.
Non jan
Hiru haitzuloetako inguruetan picnic nahiz hamaiketakoa hartzeko eremu paregabeak dituzu, egundoko bistekin, gainera. Pozalagua ondoan, esaterako, askaldegi polit bat aurkituko duzu. Berebat, Santimamiñeko sarbidean beste askaldegi bat daukazu, baita jatetxe bat ere, bertan bazkaria edo mokadu bat hartzea nahi izatekotan. Kondairaz zipriztindutako Baltzola aldean, bestetik, naturaz gozatzeko atseden-gune ederrak ere badituzu, bazkaltzeko oso aproposak.
Bero bazkaldu gura baduzu, gertu diren Baltzola, Dima edota Otxandiora hurbiltzea aholkatzen dizugu. Diman, esaterako, babarrunak sakramentuekin dasta ditzakezu; eta Otxandion, aldiz, txuleta mardul batek Gernikako piperrekin ondo baino hobeto asetuko zaitu.
Non lo egin
Bizkaiko barnealdeko landa-bizitza ezagutzeko aukera paregabea duzu haitzulo hauek bisitatzera bazatoz, tradizioari hertsiki lotutako bizimoduak darrai eta. Esperientzia guztiz benetakoa eta %100ean euskalduna bizitzearren, Dima, Otxandio, Kortezubi edota Karrantzako landetxe edo baserri batean ostatu hartzea gomendatzen dizugu.
Hiriko giroa nahiago baduzu, gogoan izan Bilbo oso gertu duzula herri hauetatik, beraz, egun pasa egin dezakezu haitzulo inguruetan eta gero hirira bueltatu gaua igarotzera. Zure esku: apeta eta interes guztietarako aukerak daude eta.
-
Lurpeko Bizkaia zain duzu, bere haitzuloak mendeetan ondutako artelan naturalak bilakatu direla. Halaber, gure arbasoek margotutako aztarnak ezagutu ditzakezu Urkiola nahiz Armañon Parke Natural ederretara hurbilduz gero. Hemen duzu Bizkaiko haitzuloei buruzko informazio aipagarriena.
Pozalaguako Haitzuloa
Ranero Harkaitzak (Ranero auzotik 2 km-tara)
48891 Karrantza, Bizkaia
Telefonoa: 649 811 673 (Haitzuloak) / 946 806 928 (Karrantzako Turismo Bulegoa)
E-maila: info@karrantza.comSantimamiñe Koba
Basondo auzoa, z/g. 48315 Kortezubi, Bizkaia.
Telefonoa: 944 651 657
E-maila: santimamine@bizkaia.eus
Santimamiñe koba bisita itzazu.-
Ordutegia
Pozalaguako kobazuloak
Apirilaren 1etik urriaren 15era arte: 11:00-20:00 (azken harrera 19:00etan)
Urriaren 16tik martxoaren 31 arte: 11:00-18:00 (azken harrera 17:00etan)
Koba astelehenetan itxita egongo da (jaiegunak salbu), hala nola urtarrilaren 1 eta 6an, irailaren 18an eta abenduaren 24, 25 eta 31.Santimamiñeko kobazuloen ordutegiak
Bisita gidatuak apirilaren 15etik urriaren 14ra arte
Astelehenetik igandera: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 15:30, 17:00, 17:30Bisita gidatuak urriaren 16tik apirilaren 14ra arte
Asteartetik igandera: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi inguru.
-
Prezioa
Pozalaguako haitzuloak
16 urte gorakoak: 7 €
Adingabekoak (8 eta 16 urte bitartekoak, biak barne): 4 €
Jubilatuak/Pentsiodunak: 4 €
Ikasleak (txartelarekin): 4 €
Helduen taldeak: 4 €
Eskola taldeak: 3 €
Espeleologo federatuak: doanSantimamiñeko kobazuloak
Orokorra: 5 €
Taldeak: 3 € (10 pertsona gutxienez, 20 gehienez)
Tarifa murriztua: 2 €
6 urte baino gutxiagoko haurrak: doan -
Kokapena
Pozalagua (Karrantza harana).
Santimamiñeko kobazuloak (Kortezubi).
Baltzolako Haitzuloa (Dima).
-
-
Oinetako erosoak jantzi itzazu eta eta ez zaitze ahaztu berokia eramateaz. Kontuan hartu koba barruan tenperaturak nabarmen jaitsi egiten duela. Esaterako, Pozalaguako barne-tenperatura 13 gradu ingurukoa da urte osoan zehar. Gogoan hartu haitzuloan ezin dela argazkirik atera, ezta estalaktitak ikutu ere, babes zioengatik.
-
Mundakako Aratusteak
- martxoaren 1(a) · martxoaren 4(a)
- Mundaka
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
-
Bilbao Surf Film Festival
- otsailaren 20(a) · otsailaren 20(a)
- Bilbao
-
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
- otsailaren 25(a) · martxoaren 1(a)
- Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
-
Eusko Label Winter Series 2024-2025
- urriaren 28(a) · otsailaren 16(a)
- Gernika-Lumo
-
Leticia Paschetta. LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea.
- abenduaren 17(a) · martxoaren 2(a)
- Azkuna Zentroa
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.