Nabarmentzekoa da Bilbao Bizkaiak hainbat urpekaritza-zentro espezializatu dituela, prestakuntza, materialen alokairua eta irteera gidatuak eskaintzen dituztenak. Ezin errazagoa izan!

Bilbao Bizkaian urpean murgiltzeko tokirik onenak: itsas bizitza, geologia eta historia

Bilbao Bizkaiako urek habitat ugari dituzte, hondo harritsu eta hareatzetatik hasi eta itsaspeko labar eta kobazulo izugarrietaraino. Dibertsitate horrek ingurune ezin hobea sortzen du itsas espezie sorta zabal batentzat, urpekaritza-esperientzia interesgarriak eta zirraragarriak eskainiz bai hasiberrientzat, baita esperientzia handiko urpekarientzat ere.

Hauek dira Bilbao Bizkaiako kostaldeko gune interesgarrienetako batzuk:

  • Muskiz: inguru horretan hondoratutako itsasontziak daude, denboraren poderioz arrezife artifizial bihurtu direnak eta itsas espezie askori babesa eta janaria eskaintzen dietenak.
  • Sopela: Sopelako itsaspeko mendikate eta tximinietan itsas-aingirak eta abakandoak bizi dira, aberastasun biologikoa eta edertasun naturala uztartzen dituzten paisaiak eskainiz.
  • Gorliz: bere ur gardenen azpian, Gorlizen, urpekariek esplora ditzaketen hainbat urperatutako itsasontzi daude, oso baldintza onetan.
  • Armintza: leku hau otarrain eta txangurru ugariengatik da ezaguna, eta, ondorioz, leku ezin hobea da espezie horiek beren habitat naturalean interferentziarik gabe behatzeko.
  • Bermeo: arrantza tradizioko herri honen ondoan dauden itsaspeko labarrak eta leizeak ere itsas espezie ugariengatik nabarmentzen dira. Hemen aurki daitezke, adibidez, ilargi-arrain eta muxumartin ugari.
  • Matxitxako: hemen daude Mina Mari itsasontziaren hondarrak, urpeko esplorazioan eta itsas historian interesa duten urpekariak erakarri ohi dituen hondoratutako ontzia.

Oro har, Bilbao Bizkaiako kostaldean itsaspeko formazio partikular ugari daude, bereziki interesgarriak itsas geologia gustuko duten urpekarientzat. Adibidez, lehen aipatutako sumendi-tximinia fosilduak Sopelan eta dike magmatikoak Zierbenan.

Noiz etorri urpekaritzan Bilbao Bizkaiara?

Bilbao Bizkaian urpekaritza praktikatzeko garairik onena maiatza eta iraila bitartean izaten da, itsasoaren baldintzak hobeak direnean. Eguraldi egokiarekin, egun bareetan, urpean erraz ikus daiteke 15 metrotik haratago.

Garrantzitsua da aipatzea Bilbao Bizkaiako urak freskoak izaten direla urte osoan: uraren tenperatura 12°C-koa izaten da neguan eta 22°C-koa udan. Beraz, neoprenozko urpekaritza-jantziak erabiltzea gomendatzen da urperatze gehienetarako.

Laburbilduz, Bilbao Bizkaiako kostaldea ezkutuko altxor txiki bat da urpekaritza gustuko dutenentzat, biodibertsitate aberatsa, formazio geologiko ikaragarriak eta esperientzia maila guztiak betetzen dituzten murgiltze puntu ugari konbinatzen dituena.

Ontzi-hondar historikoak esploratuz, itsaspeko mendikateetan barrena nabigatuz edo itsas bizitza ikusgarria deskubrituz, Bilbao Bizkaiak urpeko abentura ahaztezinak eskaintzen ditu.