Txakoliaren jatorria gure baserrietan topa dezakezu, antzina kontsumo propiorako sortzen baitzuten baserritarrek. Txakolia, Etxeko Gain hitzetik dator (etxerako edaria). XX. menderako, edari zoragarri hau gure kulturaren parte garrantzitsu izatera igaro zen, mundu osora hedatuz.

Bilbok azken urteetan jasan duen eraldaketak eragina izan du kulturan, diseinuan, arkitekturan, eta gastronomian. Ardoak ere hainbat aldaketa izan ditu, bai sormen, bai kontsumoan. 1994an Bizkaiko Txakolinaren Jatorri-Deitura sortu zen eta harrezgeroztik hazi baino ez da egin gure ardo famatuena.

Ardo hau primerakoa da bakailaoa bezalako arrainekin zein Idiazabal zein Karrantzako ardien gaztekin dastatzeko. Bere zaporea bakarra da mundu osoan, eta askotariko erabilera eman diezaiokezu: poteoan, ardandegietako dastaketa-saioetan eta baita etxea ere, pintxoekin lagunduta.

Izaera berezia dauka gure ardo honek: gainontzekoek ez bezala, txakolinak sortzen duten mahatsen mahastiak kostaldean egon ohi dira, espalderetan jarrita, altuera jakin batean ezarrita, eguzkiaren izpiei ahalik eta modu egokienean etekina ateraz eta itsasoak eskaintzen duen hezetasuna eta epeltasuna barneratuz. Berau sortzeko teknikak ere garatu dira, sistema tradizionalek teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailei bidea emanez.

Upategi ugari topatuko dituzu gure lurralde osoan zehar, Enkarterrietatik Durangoaldera arte, Uribe, Urdaibai (Busturialdea), Arratia Nerbioiko zonaldea eta Lea-Artibaitik igaroz. Ardandegi guztiek txakoli mota hau dastatzeko aukera emango dizute, eta baita etxera eramateko aukera ere.

  • Txakoliaren inguruko informazio guztia Bakioko Txakoli Museoa bisitatzea gomendatzen dizugu, Txakolingunea bezala ezaguna. Edari gazte frutadun honen erreferentzia gunea duzu Bakio. Bertan, ikusentzunezko medioen bidez, txakoli kulturaren munduan murgilduko zaitugu, ardo berezi honen berezitasun guztiak ezagutuz.

    Txakolingunea, Txakoliaren Museoa
    Basigoko bide nagusia, 3. Bakio, Bizkaia
    Telefonoa: 946 028 513
    E-posta: txakolingunea@bizkaia.eus

    • Ordutegia

      Azarotik apirilera:Asteartetik igandera: 10:00-14:00

      Maiatza, ekaina, iraila eta urria:

      Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00

      Igandetan: 10:00-15:00

      Uztaila, abuztua eta Aste Santua:

      Astelehenetik igandera: 10:00-15:00 / 16:00-19:00

    • Prezioa

      Orokorra: 3,50 € (Bisita gidatua + txakolin bat).

      Murriztuta: 2 €. (Bisita gidatua + txakolin bat). 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak eta 10 lagunetik gorako taldeak. Beste baldintzetan, galdetu.

      Doako sarrera: 12 urte artekoak. Beste baldintzetan, galdetu.

      Eskoletako taldeak: 1 € ikasle bakoitzeko.

      BISITA MOTAK

      1. AUKERA: Bisita gidatua + 2 txakolin edo txakolin bat + pintxo.

      · Bakarkoa: 5 €

      · Taldeak (10 lagunetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak): 3,50€

      2. AUKERABisita gidatua + 2 txakolin+ 2 pintxo (Gilda eta Idiazabal gazta).

      · Bakarkoa: 8 €

      · Taldeak (10 lagunetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak): 6 €

      Neurrira egindako bisitak, galdetu

  • Txakolia berez edozein urtarotan erosi dezakezula Bizkaiko edozein ardandegitan.

  • Topa itzazu Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura duten tokian tokiko upategiak: Enkarterri-Ezkerraldea, Uribe, Urdaibai, Lea-Artibai, Nerbioi eta Durangaldea.