Kantauri itsasoan (lehorretik) murgilduz
Bizkaiko kostaldean itsaslabar ikaragarriak, historia handiko itsasargi enigmatikoak eta hondartza itzelak zain dituzu. Jalgi hadi Kantauri itsasora!
Getxotik Armintzara, Uribe Kostako itsaslabarrek Bizkaia inguratzen dute bere aberastasun geologiko eta paisajistikoa ezaugarri dutela. Ingurumen-balio handiko labar hauek 80 metroko altuera izatera hel daitezke.
Orobat, gure kostaldean lau itsasargi miretsi ditzakezu: Galeakoa, Getxon; Santa Catalinakoa, Lekeition -Euskadin bisitatu daitekeen bakarra-: Matxitxako argidorrea, itsasargizain eskolaren egoitza ohia; eta azkenik, Gorlizekoa, Kantauri itsasoko itsasargirik altuena.
Ingurune paregabe honetan barrena, hondartza eder eta bakartiak aurkituko dituzu, Barrikan dagoen Meñakoz hareatza, kasu, non laba arrastoak ere topa ditzakezun. Jakina, eszenatoki zirraragarri hau helmuga bikaina da surf, piraguismo edota parapente zaleentzat.

Natura bete-betean
Kobazuloak, mendiak eta magiaz beteriko haranak
Bizkaiko itsasoa liluragarria da. Kantauriko oldarrak itsasertzearen aurka bide eman dio kostalde-paisaia ikaragarriari, aho bete hortz utziko zaituzten itsaslabarrekin, Galean ikus ditzakezunak; edota oso balio handiko geologia-eraketekin, Getxoko kostaldean den flysch txundigarria, kasu.
Antzina-antzinatik, bizkaitarrok itsasoari hertsiki lotuta gaude. Arrantzaleak itsasoan barrena murgildu ohi ziren arrain bila, beren familiak elikatzeko asmoz. Testuinguru honetan, itsasargien garrantzia ezinbestekoa zen, marinelek etxerako bidea aurkitu zezaten. Gaur egun, Bizkaian lau argidorre ikus ditzakegu, eta benetan merezi du, edertasun paregabeko paisaiaren baitan lekutzen dira eta.
Lekeitioko Santa Catalina itsasargia, esaterako, gure kostaldeak duen garrantzitsuenetakoa da. Berezko funtzioaz ezezik, Euskadi osoan publiko orokorrari irekita dagoen bakarra baita. Bere Interpretazio-Zentroan, itsasargiei buruzko historia interesgarria ezagutzearekin batera, nabigazio tekniken garrantziaz jabetuko zara. Gainera, itsasontzi-bidaia birtuala ere egin dezakezu, Lekeitiotik Elantxobera arte.
Getxon, aldiz, Galeako itsaslabarretik miretsi dezakezu argidorre izenkidea. Antzinean, kokapen berean, sutzarrak piztu ohi ziren, Bilboko portura sarbidea erraztearren. Gainera, baleak begiztatu ahal ziren. Gorlizera hurbiltzen bazara, bestetik, gure historiaren pasarte bat ezagutu dezakezu, bertan topatuko dituzun Guda Zibileko bunkerra eta bateriak ikusgai daudela. Jakina, Gorlizko itsasargitik ikus daitekeen paisaia ikaragarria da. Itsas mailaren altitudetik 165 metrotara dagoela, Kantauriko farorik altuena da.
Gure kostaldeko azken itsasargia Bermeon kokatuta dago, Matxitxako lurmuturrean, hain zuzen. Berez, bi daude. Zaharrena, itsasargizainen eskola izandakoa (1854-1863 bitartean) eta egun bere dorrea bakarrik mantentzen duena. Bertan erretiroa hartu zuen Bizkaiko azken farozainak. 110 metrotara, egungo Matxitxako Itsasargia aurkitzen da. Bere barrualdea ezin da bisitatu, jardunean da eta. Hala ere, gure kostaldeko kokaleku estrategiko honen ikuspegi zabala har dezakezu bertatik.
Ibilbideak
Bizkaiko itsasaldeak hainbat ibilbide ditu, zeintzuek bere bista ederrekin konkistatuko zaituzten. Oinez, bizikletaz nahiz autoz egin dezakezu itsaslabarren bidea, Getxon hasita Armintzara heldu arte. Edozein dela zure aukera, gure gomendioa da pixkanaka joatea, tartean topatuko dituzun hondartza, itsasargi eta herriak (Getxo, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorliz) patxadaz ikusteko asmoz.
Bi ibilaldi nagusi proposatzen dizkizugu: Getxotik Armintzara arte doana, itsaslabarretatik; hala nola Bizkaiko itsasargietatik zehar doana. Biak ala biak liluratuko zaituzte ziur
Ezohiko hondartza bakartiak gustuko badituzu, Barrikan geldialdia egitea aholkatzen dizugu, bertako Meñakoz hareatza bisitatzearren. Geologia-fenomeno bitxiaz ohartuko zara bertan: pillow laba delakoa, hots, laba jatorrizko arrasto multzoa. Ikusgarria da benetan. 400 metroko luzera duen nudismo-hondartza hau itsasoari bereziki irekita dago.
Mundu mailan ezaguna den olatu erraldoi bat hartzeko ospea du, surflari trebeentzako soilik.
Azkenik, Bizkaiko itsasargiak zeharkatzen duen ibilbidea iradokitzen dizugu. Gaur egun, lau dira, kostaldea ekialdetik mendebaldera argitzen dutena, hain zuzen. Getxo, Gorliz, Bermeo eta Lekeitio herrietan kokatuta daude. Itsasargi bakoitzean geldiune bat egitera animatzen zaitugu, inguruak ikusmiratzearren, itsaslabar ikaragarriez inguratuta baitaude. Itsasoko zerumuga ere zoragarria da.
Nola heldu
Gastronomia
Non jan
Kostaldean zaudela, Kantauri itsasoko gutiziak dastatzera animatzen zaitugu. Marinel herri hauetan itsas zaporedun errezeta tradizionalak jateko aukera izango duzu, adibidez bakailaoa pil-pilean, marmitakoa, txipiroiak bere tintan edo tipula-nahaskian, sardinak, etab.
Matxitxako Itsasargia bisitatzen baduzu, Bermeo arrantza-herrira gerturatu zaitez, bertan kontserbako hegaluzea nahiz antxoa ontziak erosi ahal dituzula. Bizkaiko oroigarri gozoa eramango duzu etxera bueltan, ezbairik gabe. Herri honek kontserba-tradizio handia du, eta ospe handiko hainbat enpresek bertan dituzte fabrikak.
Ostatua
Non lo egin
Bizkaiko distantziak erraz eskuragarriak dira, beraz, dela Bilbon dela kostaldeko herriren batean har dezakezu ostatu. Lasaitasuna lehenesten baduzu, landetxe bat aukeratu dezakezu Sopelan, Barrikan edo Gorlizen, adibidez. Gau-giroa gustuko baduzu, aldiz, Bilbo edo Getxo gomendatzen dizugu, non hotel eta ostatu eskaintza zabala zain daukazun.
Gogoan izan, baina, gure kostaldea Bizkaiko turismo-gune nagusienetako bat dela; hortaz, saia zaitez aldez aurretik egiten zure erreserba. Kostaldean ostatu hartzeko eskaera bereziki altua da Aste Santuan eta udaldian.
-
Gure arbasoek Kantauri itsasoan barrena jauzi egin ohi zuten, beren familientzako elikagaiak lortzeko asmoz. Itsas-ibilbideak luzeak izan ohi ziren, muturreko baldintzetan. Hortaz, itsasargien eginkizuna hil edo bizikoa zen. Ondorengo lerroetan, gaur egun Bizkaian mantentzen diren argidorreen informazioa daukazu. Interesik izatekotan, Lekeitioko Santa Catalina Itsasargia bisitatu daiteke.
Santa Catalina Itsasargia
Santa Katalina etorbidea, 65. 48280 Lekeitio, Bizkaia
Telefonoa: 946 844 017
E-posta: turismo@lekeitio.comMatxitxako Itsasargia
Matxitxako Lurmuturra, 48370 Bermeo
Telefonoa: 946 179 154 (Bermeoko Turismo Bulegoa)
E-posta: turismoa@bermeo.eusGorlizko Itsasargia
Fano Bidea, 13A. 48630 Gorliz, Bizkaia
Telefonoa: 946 774 348
E-posta: turismo@gorliz.netGalea Itsasargia
Galea errepidea, 56. 48993 Getxo, Bizkaia
Telefonoa: 944 910 800
E-posta: turismo@getxo.eus-
Ordutegia
Behe-denboraldia
Larunbat eta igandeetan (igande arratsaldean itxita)
Goizez 11:30 - 13:00
Arratsaldez 16:30 - 18:00
Lanegunetan, taldeentzako bisitak, aldez aurretik erreserbatuta. 20 pertsona gutxienez.Goi-denboraldia (uztaila, abuztua, Aste Santua)
Asteazkenetik igandera irekita, goizez. Igande arratsaldean itxita.
Goizez 11:30 - 13:00
Arratsaldez 16:30 - 18:00 -
Prezioa
Helduak 6 €
3-12 urte bitarteko haurrak eta jubilatuak 4,5 € -
Kokapena
Bizkaiko kostaldea.
-
-
Arropa eta oinetako erosoak jantzi itzazu, itsasoari begira dauden ibilbide hauetan barrena aise mugitzearren. Negu partean bazatoz, ez zaitez ahaztu berokia ekartzeaz, Kantauri itsasoko haizea hotza da eta. Uda sasoian, aldiz, eguzkitako betaurrekoak eta krema ekarri beharko dituzu. Ur-kirolen bat egiteko asmoa baduzu baina ekipamendurik ez badaukazu, ez zaitez kezkatu, aipatu herrietan erraz erosi edota alokatu dezakezu eta.
-
BIME Bizkaia International Music Experience
- urriaren 25(a) · urriaren 28(a)
- Barakaldo / Bilbao
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Bilbao Night Marathon 2023
- urriaren 21(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
Udazkeneko planak
- irailaren 23(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.