Bilbao Bizkaiko barnealdetik barrena: Parke Naturalak
Itsasoaren eta barnealdearen bat egitea da Bilbao Bizkaiaren esentzia nagusia, kobazuloetan aurki daitezkeen altxorrak ahaztu gabe.
Parke naturalak bisitatzean paisaia basatiaz inguratzeko aukera izango duzu. Paisaia horiek margotutako koadroak dirudite, eta ezagutzea merezi duten naturaguneak erakusten dituzte.
Bilbao Bizkaiko parke naturalak bisitatzea benetako pribilegioa da. Edonork goza ditzake, betiere zentzumenak fintzeko eta liluratzen uzteko prest badago.
Ibilbidean zehar, bertako jendearengana eta bizimoduarengana hurbilduko zaituzten herriak aurkituko dituzu. Esperientzia paregabea.
- Urkiolako parke naturala
Urkiolako parke naturala Euskadiko altxor naturaletako bat da. Urki-basoen eta kareharrizko tontorren arteko kontrasteak interes geografiko handiko leku ederra bihurtzen du. Aramozko mendilerro paregabean Anboto dago, gailurrik garaiena, 1.330 metrorekin.
Bere kobazuloetan kondairak mito bihurtu dira. Nabarmentzekoa da Mari, guztien artean ezagunena, eta haitzaren horma bertikalean bizi dena. Toki Alai parkeko Interpretazio zentroan, bertako naturaz gozatzeko aukera ugarien berri izango duzu.
Parkeak harrizko tontor garaiak, haranak eta amildegiak biltzen ditu. Mendizaleak eta eskalada maite dutenak maiz etortzen dira hona, eta haiei Astxiki eta Untzillatxeko pareta malkartsuak gomendatzen dizkiegu.
Bisita amaitzeko, gainean Urkiolako Santutegia aurkituko duzu, animalien zaindari den San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren omenez eraikia. XIX. mende amaierako estilo neoerromantikoko obra amaitu gabea da. Haren parean, aurreko elizaren 1870eko dorrea dago oraindik.
- Armañongo parke naturala
854 metroko mendigune hau Enkarterriko bitxi naturaletako bat da, eta Kantabriarekiko muga markatzen du, Karrantza eta Turtzioz udalerrien artean. Paisaia karstikoak, harrizko mendiguneak, artadiak eta pagadiak nabarmentzen dira.
Inguruan 200 kobazulo eta leize baino gehiago daude, eta horien artean Pozalaguako haitzuloa nabarmentzen da (Repsol gidak 2013ko Espainiako Txokorik Onena izendatu zuen), munduko estalaktita eszentriko gehien biltzen dituena.
- Gorbeiako parke naturala
Bizkaia eta Araba artean dago, Gorbeia mendiaren (1482 metro) inguruan. Pagadiz, hariztiz eta pinudiz estalita dago gehienbat, baita harri malkartsuz eta barrunbe ugariz ere.
Inguruneko artzaintza-tradizioaren isla gisa, landa-arkitektura tipikoa duten burdinolak edo baserriak aurkituko dituzu. Nabarmentzekoak dira Mairulegorretako haitzuloa (12 km baino gehiago) eta Itzinako karsta, azken hori Itzinako Biotopo Babestuaren barruan.
Gorbeia mendiaren gailurrean bere gurutze ospetsua aurkituko duzu, XIX. mendearen amaieraren eta XX. mendeko hasieraren omenez eraiki zena.
-
Arrantzale eguna
- abuztuaren 17(a) · abuztuaren 17(a)
- Ondarroa
-
Getxoko Zirkuitua 2025 "Otxoa anaien memoriala"
- abuztuaren 3(a) · abuztuaren 3(a)
- Getxo
-
Pozalaguako Jaialdia
- abuztuaren 8(a) · abuztuaren 9(a)
- Karrantza
-
in situ: Refik Anadol
- martxoaren 7(a) · urriaren 19(a)
- Guggenheim Bilbao Museoa
-
Bilbao Blues Festival 2025
- uztailaren 25(a) · uztailaren 27(a)
- Bilbao
-
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia 2025
- uztailaren 21(a) · uztailaren 27(a)
- Portugalete
-
Athletic Club vs. Sevilla FC (LALIGA EA SPORTS)
- abuztuaren 17(a) · abuztuaren 17(a)
- San Mamés
-
Aste Nagusia
- abuztuaren 16(a) · abuztuaren 24(a)
- Bilbao
-
Mamma Mia!
- abuztuaren 14(a) · irailaren 21(a)
- Teatro Arriaga Antzokia