Tradizioak XXI. mendean

Gizarte bat zehazten duten ezaugarrien artean, folklorea dago, eta, hor barruan, dantza. Lurralde hau aberatsa da dantzetan, eta festetan eta ospakizun erlijiosoetan dantzatu ohi da. Aurreskua da dantzetako bat, omenaldia egiteko balio duen ohorezko dantza; gaur egun, ezkontzetan, biltzarretan eta abarretan dantzatu ohi da. Halaber, ezpata-dantza nabarmentzen da, oroimenari edo ohore-emateari lotua. Arratiako bailaran bereziki, erromerietan ezin daitezke falta ez jota, ez arin-arina.

Nortasun-soinua

Euskadiren nortasunaren zati diren antzinako zenbait musika-tresna daude. Tradizioz, erromerietan eta jai landatarretan jotzen dira, eta batzuk musika kultuaren parte dira. Ezagunen artean daude lau zulodun txistua (txirula mota bat) edo txirula; haize-instrumentuk dira, baita ere, trikitixa (akordeoi mota bat), dultzaina, gaita eta alboka (txahalaren adarrekin egindakoa). Txalaparta perkusio-tresna bat da, eta baliteke jatorrian komunikatzeko bitartekoa edo sagardoa ekoizteko tresna izatea, Txistulariak makilen mugimendu bertikala dela-eta.

Benetako pasioz

Bizkaian, debozio-erakustaldi herrikoi ugari izaten dira; horien artean, ordea, bereziki nabarmentzen dira Balmasedakoa eta Durangokoa.

Dirudienez, XIX. mendearen azken hamarkadan hasi ziren Balmasedan Jesukristoren pasioa antzezten, eta 1963an eszenaratu zuten “Gurutziltzaketa”. Balmasedako Gurutze-bide Biziduna deiturikoan, bertako herritarrek hartzen dute parte, 500 lagunek baino gehiagok: ohiturak, promesak eta bestelako arrazoiak tarteko, herritarrak bihurtzen dira urteroko ospakizun paregabe horren protagonista, eta sekulako sinesgarritasunez antzezten dituzte Jesusen bizitzako unerik dramatikoenak.

Durangoko Pasio Biziduna beste batzuetatik bereizten da, hiru egun irauten dituelako eta eszenatoki bakarrean egiten delako. XVII. mendean izan zituen hastapenak, eta 150 lagun inguruk hartzen dute parte. www.viacrucisbalmaseda.com

DURANGOKO AZOKA Euskal kultura azokan

Udalerri bizkaitar horretan, urtero egiten da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, abenduko lehenengo astean beti, Konstituzioaren zubian. Euskal kulturaren erakusleihorik garrantzitsuentzat jotzen da, toki ezin hobea delako Euskadiko argitaletxe eta diskoetxeen lanak ezagutzeko. Historian, liburueta disko-azoka baino askoz ere gehiago izan da ekitaldi hau, euskaldunen eta euskal kulturan interesa dutenen topalekua baita.

Azokak irauten dituen egunetan, milaka lagun irteten dira kalera jai-giro onenaz gozatzeko prest. Zalantzarik gabe, zuzeneko ikuskizunak ikusteko, euskal dantzak ikasteko eta herriko kaleak betetzeko modurik onena da.

Gureaz HARRO

Bilbao Basque Fest

Bilbon, kulturarekin, kirolarekin eta gastronomiarekin uztartzen dira Aste Santuko prozesioak. Bilbao Basque Fest jaialdiari esker da hori horrela, egitasmoak tradizioa eta modernotasuna batzen dituelako, bost ardatz hauetan oinarrituta: kultura, musika, market, sport eta gourmet, euskal kulturaren ikur nagusia den lauburuak lotuta. Arte-erakusketak, dantza eta kaleko antzerkia, haurrentzako animazioa, artisautza-azokak, kontzertuak, euskal diseinuaren erakusketak eta herri-kirolen erakustaldiak dira jardueretako batzuk.