Burdinaren aztarnak
Bizkaiaren gaurko paisaia azken bi mendeetako burdingintzak baldintzatu du gehienbat. Industriaren zantzua Nerbioi Itsasadarraren inguruetan sumatu dezakegu oraindik ere.
Burdingintzak Trianoko Mendietan topatu zuen lehengai nagusia. Meatzaldean kokatuta, hau da, Abanto-Zierbena, Muskiz, Galdames, Trapaga eta Ortuella herriak zeharkatzen dituen mendikatea Bizkaiko industria bultzatzeko ezinbestekoa izan zen, burdin kantitate eta kalitate oparoa zuen eta. 1865 urtetik aurrera, Bizkaiak burdinaren ustiaketa masiboari ekin zion.
Era berean, mineral baliotsu honen liberalizazioak atzerriko meatze-konpainiak erakarri zituen, “all iron” (dana burdina) garai oparo bati bide emanez. Hots, meatzariek esaldi zoriontsu honekin bermatu ohi zuten delako meatokiaren mea-aberastasuna. XIX. mende amaieran, Carmen, La Vizcaya eta La Iberia burdin fabriken bat egiteak Europa hegoaldeko siderurgiaren adierazlerik nabarmenena ahalbidetu zuen: Bizkaiko Labe Garaiak. Sestaon eta Barakaldon ezarrita, benetako industria-iraultza bultzatu zuen.
Burdinaren arrastoa oraindik atzeman dezakegu Nerbioi Itsasdarreko ertzeetan zutik dirauen eraikinetan, baita hainbat museoetan ere.

Basque, erro eta harro
Paregabeak gara mundu osoan, antzinako hizkuntza eta ohituradunak
Burdinaren inguruan Bizkaiak hazkunde sozioekonomiko nabaria bizi du, gure lurraldea eta bizimodua erabat aldatu zuena. Siderurgia eta ontzigintza konpainia hala nola banku eta aseguru-etxe ugarik gurean ezarri zuten egoitza, horietako askok atzerrikoak zirela.
Miguel de Unamuno ‘La Casa Torre de Los Zurbarán’
Industria-iraultzarekin batera, Bizkaiak loraldi ekonomikoa bizi zuen; burdinaren ustiaketak eta lanketa industrialak meatzaritza eta ontzigintza konpainiak, siderurgia-enpresak nahiz bankuak erakarri baitzituen.
Langile-ezkerraldea eta eskuinalde burgesa lotu ohi zituen Bizkaia Zubiak, zeinak oparotasun horren “garaipen-arku” gisa hartu zen bere sorreratik, 1893an. Gizateriaren Ondare den lekuko honek oraindik dirau indarrean, Portugalete eta Getxo lotzen dituela, Nerbioi Itsasadarra tartean.
Portugaleteko ertzean, esaterako, Rialia Industria Museoa daukagu, burdinak landutako historiaren jagole dugula. Bere bildumak Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) eta Babcock & Wilcox enpresen piezak ditu ardatz, industria-estetikan oinarritutako artelanak ere ikusgai daudela. Besteak beste, Agustin Ibarrola, Luis Badosa edota Ignacio Ipiña artisten lanak miretsi ditzakegu.
Goren aro hori ahalbidetu zuen abiapuntua ezagutu nahi baduzu, Meatzaldera jo behar duzu nahitaez. Muskiz udalerrian, adibidez, El Pobal Burdinola dago. Artisau-tailer honetan burdina metala bilakatzen zen, era askotako objektuak eraikitzearren. Bere sorrera XVI. mende hasieran datza, osperik handiena XVII. mende amaieran erdietsi zuela, azpiegitura hidraulikoa berreraikitzearen ondorioz. Burdinola museoa bilakatu da egun. Barbadun ibaiaren ingurune zoragarriaz gozatu ezezik, makina hidrauliko bi abian ikusteko aukera izango duzu.
‘Beste industrializazioa’
Siderurgiaz gain, irin-sektoreak garrantzi nabarmena izan zuen Bizkaian. Horrez gain, kostaldean arrain-kontserben industria gailentzen da, Bermeoko Ormaza fabrika horren paradigma dugula.
Burdina ezezik, irinak ere zeresan handia izan du Bizkaiaren garapen ekonomikoan. Guztira, 13 irin-fabrika zeuden, gehienak Bilbo-Orduña eta Bilbo-Balmaseda trenbide-ardatzen inguruan. Irin-fabrikaren sorrera XVIII. mendean datza, Bilboko Ponton okindegi eta errotarekin. Bertan ere bildu ziren hainbat fabrika aitzindari; Mesedeetako kaian La Ceres izenekoa, kasu (1900); baita Harino Panadera ere (Irala auzoan ezarritakoa lehendabizi, 1904an). Era berean, haren hezurdurak bakarrik zutik jarraitzen badu ere, miresteko modukoa da Grandes Molinos Vascos irin-lantegia, Zorrotzako Untziola kaian.
Gertu, Deustuibarran, Artiach gaileta-fabrikaren eraikina daukagu. Bere garaian, bi egoitza zituen: bata, Uribitarten -egun CC.OO Euskadiko langile komisioen egoitza dena-; bigarrena eta nagusia, aipatu Zorrotzaurre aldean. Orain, tailerrak eta artisautza nahiz bigarren eskuko produktuen azoka hartzen ditu barne.
Bestalde, kostaldera jotzen badugu, Bermeoko Ormaza Kontserbak enpresa nabarmentzekoa da. Hilario Ormazak 1923an sortu zuen arrain-kontserben fabrika entzutetsua, hasiera batean Portuko eraikin batean ezarri zuela egoitza. Ormaza lantegia Bermeoko ekonomia- eta ekoizpen-bizitzan erreferente bilakatu zen ezinbestez. 1941ean, Pedro Ispizua arkitektoak eraikin berria egin zuen portutik kanpo, Askatasun Bidean.
Ibilbideak
Lehengai nagusitik has genezake gure industria-iraganerako ibilbidea. Trianoko Mendietan, Madalena kobak ermita xume bat barne hartzen du, antzineko ustiapenen aztarnak erakusgarri dituena. Muskiz aldean, El Pobal burdinola-museoa derrigorrezko bisita dugu. Burdinaren ustiaketak ekonomian eta oro har gure bizimoduan izandako eraginaz ohartuko gara.
Industria-iraultza abiatu zuen meatzaritzaren arrastoak jarraitu Larreineta funikularra hartuta
Meatzaldean jarraitzen dugula, Larreinetako funikularra har dezakegu, Euskotrenek daramatzala zerbitzua. Garraiobide hau 1926an inauguratu zen, Jaime Orue Olavarriaren ekimenez.
Helburu nagusia Zugaztieta auzoko meatze-mendietarako bidea irekitzea zen, merkantzia garraiatzeko asmoz. Egun, bertoko auzotarrentzako garraiobidea izateaz gain, turistikoki erakargarria da oso. Ia 2.000 metroko ibilbidean, paisaia berde ikaragarriaz inguratzeko aukera duzu, meatze jarduerako aztarnak, Abrako badia hala nola Bilbo Handiko panoramika ederra ere zain dituzula. Zugaztietatik hurbil, Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentroa ere bisitatu dezakezu.
Bestalde, Nerbioi Itsasadarrean zehar (egun badira hainbat enpresa itsasontziz egiteko ibilbidea), Ezkerraldeko Sestaon, Bizkaiko Labe Garaien lehen labeak zutik dirau. Bilbora bidean, Zorrotzan Grandes Molinos Vascos irin-fabrikaren eraikin erraldoia ikus dezakezu. Zorrotzaurren ere topatuko dituzu industriaren hainbat testigantza. Abandoibarran, hots, Euskalduna Jauregia dagoen tokian, Astilleros Euskalduna ontzitegi ospetsua kokatzen zen. XX. mende hasieran sortu eta 1985ean eten zuen jarduera. Europar Batasunean sartzeko baldintzen artean, ontzi-sektorearen eraldaketa zegoen; gatazka sozial esanguratsua ondorio izan zuena.
Hiriburutik kostaldera bidean, Bermeo marinel-herri ederra duzu, kontserba industriaren paradigma ere badena. Beraz, ez zara damutuko bertako arrain freskoa dastatzearekin batera, bisigu- eta hegaluze-eskabetxe kontserbak etxera bueltan badaramatzazu.
Nola heldu
-
Gure industria-ondarea oparoa da eta burdinaren testigantza gabe ez dago ulertzerik gaur egungo Bizkaia. Burdingintzaren aztarnak oraindik aurkitu ditzakezu gure eraberritutako paisaian. Horrez gain, badira historiaren zaindari prestuak diren hainbat museo. Hemen dituzu gune gomendagarri batzuen informazioa.
El Pobal Burdinola
El Pobal auzoa. Muskiz-Sopuerta errepidea. 48550 Muskiz
Telefonoa: 629 27 15 16 / E-postaBizkaia Zubia
Barria kalea, 3 - Behea
48930 Areeta (Getxo) - Bizkaia
Telefonoa: 94 480 10 12 / E-postaRIALIA Industria Museoa
Canilla ibilbidea, z/g; 48920 Portugalete (Bizkaia)
Telefonoa: 944 72 43 84 / E-posta-
Ordutegia
El Pobal BurdinolaApirilaren 15etik urriaren 15era
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00
Astelehenetan itxitaUrriaren 16tik apirilaren 14ra arte
Asteartetik igandera eta jaiegunak: 10:00-14:00
Astelehenetan itxita
Itxita urtarrilaren 1ean eta 6an, eta abenduaren 25ean
Erakustaldia: larunbatero, 12:00etanRIALIA Industria MuseoaUrritik martxora
Astearte eta asteazkenetan: 9:30 - 13:30
Ostegun eta ostiraletan: 9:30 - 13:30 eta 15:00 - 17:00
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00 - 15:00Apiriletik iraileraAstearte, asteazken eta ostegunetan: 10:00 - 14:30
Ostiral eta larunbatetan: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00
Igande eta jaiegunetan: 10:30 - 15:00
Itxita: Astelehenetan, urtarrilaren 1ean eta 6an eta abenduaren 25ean. Abenduak 24 eta 31: 10:00 - 14:00 -
Prezioa
El Pobal Burdinola
Orokorra: 3,50 € (bisita gidatua) / 5,50 € (bisita gidatua + erakustaldia).
Murriztua: 2,25 € (bisita gidatua) / 3,25 € (bisita gidatua + erakustaldia), 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ezinduak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak.
Doakoa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Nagusi Txartela, ICOM (Museon Nazioarteko Kontseilua) txartela.
Eskola- eta aisialdi taldeak: 1€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua) / 2€ ikasle bakoitzeko (bisita gidatua + tailer didaktikoa).RIALIA Industria MuseoaOrokorra: 2€.
Erretiratuak( + 65) eta umeak 14 urte arte: DOAN.
Eskola-Taldeak: DOAN – Besteak: 1€. Ikasleak 14 urtetik 26 urtera: 1€.
Elbarriak: 1 €.Oharra: Leihatila museoa itxi baino 30 minutu lehenago itxiko da. -
Kokapena
Pobal
Portugalete (Bizkaia Zubia)
Zorrotza (Grandes Molinos Vascos irin-fabrika ohia)
Bermeo (Portua)
-
-
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.