Art District, Bilboko arteria alternatiboa
Bilboren eraldaketan arteak badu zeresan handia; museoez eta galeriez gain, badira herritarren partaidetza bultzatzen duten diziplina anitzeko ekimen ugari
Artea herritarren topagune bihurtzeko xedez, Bilbao Art District ekimen publiko-pribatua martxan jarri zuten 2013an Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Rekalde Aretoa, Itsas Museoa eta Zabalguneko arte-galeriekin batera, beste kultura-eragileen artean.
Era askotako arte-adierazpenak sustatzea, hala nola ohiko eredu eta eraikinetik haratago joatea helburu ditu Bilbao Art District-ek. Urtean zehar garatzen den egitasmo zabala eta dinamikoa dugu hau, maiatzean hiri bereziki artistikoa bilakatzen bada ere, Arteen Asteburua dela bide. Aipatzekoa da ere udazkenean egiten den denboraldiaren hasiera-ekitaldia, jai giro gogoangarrian.
Hiriari artea dario, nonahi. Zorrotzaurretik hasita Abando-Ibarra bidean, Zabalgunean barrena nahiz Bilbao La Viejan zokomiran ibiltzera gonbidatzen zaitugu. Eta ez hori bakarrik: baita zure ahalmen sortzailea lantzera ere!
Bilbo efektua
Geure hiriak kosmopolitak dira, abangoardiaren, diseinuaren eta ohituren erakusgarri
Arteen Asteburuak agenda oparoa du. Hainbat artistek esku-hartze deigarriak gauzatzen dituzte Bilboko plazetan nahiz eraikin ezagunen inguruetan. Era berean, sortzaile edota kultura-eragileen eskutik, ezohiko bisita gidatuak antolatzen dira, dela museo eta galerietan, dela hirian barna, bereizgarri dituen elementu artistiko edo arkitektoniko anitzak ezagutzeko asmoz.
Bilbo hiriaren interes artistikoa eta kulturala bultzatuko duen kalitatezko programa egituratzeko asmoz, abian jarri zen Bilbao Art District. Hasiera batean Zabalguneko “nortasun artistikoan” oinarritu bazen ere, gaur egun ia hiri osoa besarkatzen dute diziplina anitzeko adierazpenek, ikusmira piztuz baita nazioarte-mailan ere.
Artea ez dagokie soilik museo ospetsuei, ezta artista nahiz adituei ere. Sormena den heinean, pertsona orori datxekio. Filosofia parte-hartzaile eta eraikitzaile honetatik abiatuz, Bilbao Art District-ek kultura alternatibo baten mapa ehundu du. Nabarmentzekoa da maiatzean antolatzen den Arteen Asteburua, non hiriko kaleak eta plazak arte-galeria bizi-biziak bihurtzen diren. Edozein lekutan topa dezakezu eszenatoki bat, mihise bat. Alegia, inspirazioa.
Arteen Asteburuak agenda oparoa du. Hainbat artistek esku-hartze deigarriak gauzatzen dituzte Bilboko plazetan nahiz eraikin ezagunen inguruetan. Era berean, sortzaile edota kultura-eragileen eskutik, ezohiko bisita gidatuak antolatzen dira, dela museo eta galerietan, dela hirian barna, bereizgarri dituen elementu artistiko edo arkitektoniko anitzak ezagutzeko asmoz.
Horrez gain, hainbat areto, galeria eta tabernetan, zuzeneko ikuskizunak, kontzertuak, tailerrak nahiz hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatzen dira, artea bere osotasunean zabalduz. Bakarka, bikoteka nahiz familian, kultura-egarria duen edonorentzat irekita dago Bilbao Art District-en eskaintza zabala.
Ibilbideak
Bilboko Itsasadarra bide-erakusletzat hartuta, Zorrotzaurre aldera jo dezakezu lehenengo eta behin. Handik gertu, gaileta fabrika izandako eraikin ospetsuan, Espacio Open elkarteak aparteko azoka txikia antolatzen du igandero.
Zorrotzaurreko Art Working Progress (ZAWP) era anitzetarako espazio kulturala ezagutzea benetan merezi du
Edozeinek parte hartu dezake bere obrak aurkeztuz, bigarren eskuko arropa eta produktuak salduz, edota besterik gabe kafe bat hartuz. Gainera, tailerrak eta formatu txikiko kontzertuak ere egin ohi dira.
Horren ostean, Abando-Ibarratik paseatu zaitezke. Guggenheim hotsandiko inguruetan, arte-erakusketa hiritar erakargarriarekin egingo duzu topo: Dali, Chillida, Koons, Kapoor, Burgeois eta beste artista garaikideen eskulturetatik; Pelli, Isozaki, Ferrater, Soriano, Moneo, Siza, Gehry edota Calatrava arkitektoen obretara, beste sorpresa atseginak beste.
Zabalgunea - Bilbao La Vieja
Hiriko Zabalgunea galerien bilgune izan da tradizioz, azken urteetan espazio berriak agertu badira ere. Rekalde Aretoaren inguruan, espazio txiki eta ertainek bere proposamen bitxiekin liluratuko zaituzte, hiri-giro guztiz kosmopolitan. Bilboren bihotzerako bidean, hots, Alde Zaharrerantz, Bilbao La Vieja -’Bilbi’ ezizenez ere ezagutzen dena- bisitatzea merezi du.
Batzuentzat hipster samarra, beste batzuentzat agian bohemioa, bertako tabernen kutsu kultural alternatiboak erakarriko zaitu, baita inguruko kale-bizitza espontaneoa ere. Maiatzaren 2ko azoka txikia ere nabarmentzekoa da, auzoko dendek eta saltokiek kalera ateratzen direla, giro atsegin eta bizigarrian. Gertu, BilbaoArte Fundazioan, beti aurkituko duzu proposamen kultural iradokigarriren bat.
Nola heldu
Hirigunetik mugitzeko, metroa edo tranbia garraiobide egokiak dira, auzo eta gune kultural aipagarrienak erraz eta maiztasun handiz lotzen dituzte eta. Edonola ere, eguraldiak baimentzen badu, Bilboko ‘kultura-barrutia’ oinez egitea da aproposena, edozein zirrikituetan topa baitezakezu artea.
-
Metroa
Bilbao La Vieja-ra heltzearren, Abando nahiz Alde Zaharra geltokietan jaitsi zaitezke, eta paseotxo bat eman auzora heldu arte. Zabalguneko alde artistikoa edota Abandoibarraren kasuan, Moyua da zure geltokia.
-
Tranbia
Erribera edo Atxuri geltokietan jaitsita, Erriberako nahiz San Anton zubiak zeharkatu eta berehala helduko zara.
-
Autobusa
Bilbobusek hainbat ibilbide ditu, zeintzuek Bilbao La Vieja, Zabalgunea eta Abandoibarran geltokiak dituzten. Kontsulta itzazu maiztasunak eta ordutegiak Bilbobuseko webgunean.
Gastronomia
Non jan
Bilbo hirigunean, nonahi topatuko duzu taberna nahiz jatetxe gomendagarriren bat, batik bat Zabalgune aldean, galerietan artea ‘dastatu’ ondoren. Halaber, Bilbao La Viejan barrena, auzoa biziberritu duten hainbat jatetxek ireki dute beren ateak azkenaldian, Euskal Herriko sukaldaritza munduko plater exotikoekin uztartzen dutela.
-
Bilbao Art District
Ekimen honen webgune nagusiak Bilbo osoko “mapa kulturala” eskaintzen du. Berebat, agenda eguneratua hala nola azken proiektu eta nobedadeen berri jaso dezakezu.ZAWP
Zorrotzaurre Art Work in Progress (ZAWP) proiektua abian jarri zuen hACERIA elkarteak, 2008an. Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera aldeko hirigintza prozesuan parte hartu, eta oro har bertako bizitza sozio-kulturala berpiztea xedetzat ditu.BilbaoArte
Bilboko Udalak sustatutako ekoizpen artistikorako espazioak sortzaile gazteen profesionalizazioa du helburu. Zine ziklo eta erakusketa iradokigarriak ere antolatu ohi ditu.Sarean
Espazio Plaza elkarteak kudeatuta, San Francisko auzoaren partaidetza sustatzea du xede, programa kultural ezin interesgarriagoa zabalduz.-
Kokapena
Rekalde Aretoa (Zabalgunea)
ZAWP (Zorrotzaurre)
Bilbao Arte (Bilbao La Vieja)
-
-
Bilbao Art District-ek sustatzen duen espiritu sortzaileaz 'kutsatu' zaitez eta parte hartu ezazu bere tailer, hitzaldi, ikuskizun eta bestelako ekimen kitzikagarrietan. Askatu ezazu zure baitan daramazun artista-sena!
-
San Blas Azoka 2025
- otsailaren 3(a) · otsailaren 3(a)
- Abadiño
-
ESNE BELTZA
- otsailaren 1(a) · otsailaren 1(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
-
Bilbao Surf Film Festival
- otsailaren 20(a) · otsailaren 20(a)
- Bilbao
-
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
- otsailaren 25(a) · martxoaren 1(a)
- Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
-
Priscilla, reina del desierto
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
Godspell
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Campos Elíseos Antzokia
-
San Antontxu azoka
- urtarrilaren 18(a) · urtarrilaren 18(a)
- Mungia
-
Solstizium. Family Experience Room
- abenduaren 17(a) · urtarrilaren 19(a)
- Sala BBK
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.