Gure historiaren lekuko
Bizkaiak ondasun historikoen altxor oparoa dauka. Nonahi topatuko dituzu antzineko aztarnak, horietako askok sekulako balioa dutela, Gizateriaren Ondare diren heinean.
Bilboko Alde Zaharra historiaren testigantza nabarmena dugu. ‘Botxoaren’ muinean daukazu Done Jakue Katedrala, eliza gotikorik monumentalena eta Bilboko elizbarrutiaren egoitza, hain zuzen. Mallonako bidarrian gora, Begoñako basilika dago.
Hurbil, aipagarriak dira Bidebarrieta Liburutegia, Erribera Merkatua eta Yohn Jauregia, Burtsa Eraikina izenaz ere ezaguna eta egun kultur etxe gisa erabiltzen dena.
Hiriburuaz bestalde, merezi du kostaldeko herriak nahiz barnealdekoak bisitatzea. Ezinbesteko ondare batzuk aipatzearren: Bermeori dagokion Gaztelugatxe, Gernikako Batzar Nagusien egoitza, Ziortzako Monastegia nahiz Gatikako Butroi Gaztelua.
Ondare historikoaz gain, Bizkaian badira hiru gune UNESCO-k Gizateriaren Ondare gisa izendatu dituena, hots: Santimamiñe koba, Portugaleteko Bizkaia Zubia eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba.

Kulturaz eta aisiaz blai
Gure eskaintza kultural zabalak aho bete hortz utziko zaitu!
Dela hirigunean, dela kostaldean, iraganeko aztarna bilduma aberatsak dirau gure lurraldean oraindik ere. Burdingintza arrastoetatik burgesiaren ‘loraldia’ erakusten duten jauregietara, tenplu erlijiosoak, nekropoliak eta gaztelu handientsuak tartean.
Deustu aldean, orrokan den tigre erraldoi batek ‘zaintzen’ du Bilboko Itsasadarra. Dirudienez, Miguel Mendizabal enpresaria liskarrean omen zen klase burgesarekin, eta horregatik eskatu zion Lucarini eskultoreari halako obra ‘erronkaria’ egitea, 1943an. Gure historiaren parte da hormigoizko animalia hau, baita handik gertu den Deustuko Unibertsitatea ere. Alde Zaharrerako bidean, beste eraikin entzutetsu batekin egingo dugu topo: Udaletxea. Bereziki aipagarria da barne hartzen duen Arabiar Aretoa, Granadako Alhambraren moduan eraikitako neomudejar gela.
Bilboko Concordia geltokian (1902an eraikia), gure industria-iraganera doan trena har dezakegu. Sestaon, Bizkaiko Labe Garaien azken aztarnak ditugu, eta handik gertu, Portugaleten, Bizkaia Zubiak Ezkerraldea eta Eskuinaldea lotzen ditu XIX. mendetik hona. Eiffel Dorrearen estiloari jarraiki, Alberto de Palacio arkitektoak diseinatu zuen. UNESCO-k Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an.
Ezinbesteko bisiten alorrean, jakina, Gaztelugatxeko ermita daukagu. Eskalinata luze batek Kantauri gainean den altxor historiko honetara darama. Halaber, balio historiko eta kultural izugarria daukate Gernikako Batzar Nagusien egoitzak -Gernikako Zuhaitza euskal identitatearen ikonoa jagole duela-; Durangoko Kurutziaga gurutzeak, Ziortzako Monastegiak, Balmasedako Zubi Zaharrak, Elorrioko Argiñeta nekropoliak edota Arteagako gazteluak, beste askoren artean.
Ibilbideak
Estilo gotikoaren adierazgarri den Done Jakue Katedrala ibilbide historiko honen abiaburu aproposa izan daiteke. Bilbok hiri gutuna jaso baino lehen, bertan bazegoen apostolu honi eskainitako tenplu txiki bat, nekropoliak inguratuta. Hirigunea 1300. urtean sortu zen, eta inguruko nekazarien etorreraren ondorioz, eliza txiki geratu zen; gaur egun miretsi daitekeen katedralari bide emanez.
Garai bakoitzaren adierazgarri nabarmenak ditugu; Alde Zaharreko estilo gotikotik hasita, Zabalgune modernistarekin jarraituz
Alde Zaharretik at, Arriaga Antzokia daukagu Areatza plazan, eta Itsasadarra zeharkatuz, Concordia tren geltoki ikusgarria dugu, estilo modernistakoa. Izena zor dio leku berean aurretik kokatzen ziren biltegiei, non batzar ugari egin ohi ziren, akordioan bukatu ei zirenak.
Zabalgunean barrena, estilo klasikoak, neoklasikoak zein abangoardistak bat egiten dute Kale Nagusiko eta inguruetako hamaika eraikin eta jauregietan. Esaterako, Bizkaiko Aldundiaren Jauregia eklektizismoaren adibide ederra da. Goraipatzeko modukoa da ere Lezama-Leguizamon Etxea (1922). Ricardo Bastida eta Jose Maria Basterraren lana da, azkenak familia berarentzat jauregi bat egina zuena Getxon, 1902an. Moyua plazan, bestetik, Chavarri jauregia Gobernu Zibilaren egoitza da egun.
Ibilbidea 2. Eskerraldea-Eskuinaldea
Herri-mailan Zubi Esekitzat ezagutzen bada ere, Bizkaia Zubia du izen ofizialtzat eta Portugalete (Ezkerraldean) eta Getxo (Eskuinaldean) lotzen ditu. Altzairuzko zubi enblematiko hau 1893an eraiki zen eta UNESCO-k Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an. Itsasadarraren muga fisikoa gainditzeaz ezezik, industrialdeko langileria eta burgesia diruduna elkartzen ditu, sinbolikoki ez bada ere.
Ezkerraldean, beraz, burdingintza-garaiko aztarnak ikusgarri ditugu, Sestaoko Labe Garaia, kasu, Nerbioi ibaiaren ezkerreko bazterrean kokatzen dena. Zutik dirauen lehen Labe Garaiak 1959an altxatu ziren, eta 1995ean eten zuten jarduera behin betikoz. Kultura-ondare izendapena jaso zuen 2005ean, monumentu kategoriarekin. Portugalete ondoan ere, Santurtziko portua daukagu, non bertako sardina-erreak dastatzea ezinbesteko ‘ondasun kulturala’ ere baden.
Itsasadarraz bestalde, Getxoko Areeta, Neguri eta Algorta egoitzalde auzoak ditugu. Miresteko modukoak diren jauretxe ugari daude, Lezama-Leguizamon jauregi aintzatsua, kasu. Halaber, Algortako Portu Zaharreko kale estuetatik ikusmiran ibiltzea aholkatzen dizugu, kale giroa bizi-bizia da eta. Gainera, bertako tabernetan pintxo eta ardotxoren bat hartzea ere guztiz gomendagarria da.
Ibilbidea 3. Itsasora begira dauden gotorlekuak
Bakio, Bermeo nahiz Mundaka kostaldeko herriak bisitatzeko asmoa baduzu, ezinbesteko geltokia duzu Gaztelugatxe, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean lekutzen dena. Bermeo arrantza-herrian, Kantaurin barrena den irlatxo enblematikoa dugu, bertako ermita euskal historiaren lekuko ukaezina dela. Herriak dioenez, San Joan Bataiatzaileak hiru urrats erraldoi egin eta baselizara heldu zen, Bermeoko portuan lehorreratu ondoren. Gotorleku modura ere erabili zen, Alfontso XI.aren sarrerari aurre egiteko, baita Sir Francis Drake itsaslapurraren arpilatzeari ere. Oraindik ere, erromesen gune garrantzitsua izaten jarraitzen du.
Kostaldean jarraituz, Lekeitioko Santa Mariako aldarea (XVI. mende hasierakoa), Estatuko hirugarren oparri gotiko handiena da. XIV. mendeko Andra Mariren bizitzaren pasarte bat irudikatzen du. Ondarroan, bestetik, Zubi Zaharra eta Santa Maria eliza nabarmentzekoak dira; baita Itsas Aurre Zubia ere, Santiago Calatrava arkitektoaren lehenengo obra dena Euskadin (1994koa).
Nola heldu
-
Nekez bil dezakegu Bizkaiko ondare historiko osoa lerro hauetan, hain oparoa baita. Bazterrik susmagaitzenean topa dezakezu gure iraganeko harribitxiren bat edo beste. Proposatutako ibilbideez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko webgunean lurraldeko ondasun historikoen zerrenda daukazu, herriz herri, informazio eta datu guztiekin (bisitatu daitezkeen tokietan, egutegia, ordutegiak, eta abarrekin).
-
"Bilbao basque FEST" euskal kulturaren hitzordu handia itzuliko da
- apirilaren 5(a) · apirilaren 9(a)
- Bilbao
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Industria-ondarea gori-gori jarriko da berriro 1000 gradutan
- maiatzaren 5(a) · maiatzaren 7(a)
- Enkarterri
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.