Kresalaren inguruko bizitza
Bizkaiak 150 kilometroko kostaldea dauka eta hondartza edo itsaslabarrez gain, Kantauri itsasoko urak eta kresalak bizitza ematen diete gure herri arrantzalei.
Arrantzaleek istorio ugari bizi izan dituzte itsasoan, eta hori euren begiradan nabaritzen da. Herritar isilak dira, eta itsasoari begiratzen dioten bezala begiratzen diote bisitariari. Adi.
Bizkaiko kostaldeko herri arrantzaleak ezagutu nahi baldin badugu, ekialdeko Ondarroa, Lekeitio, Ea eta Elantxobe zein mendebaldeko Mundaka, Bermeo, Armintza eta Algorta bisitatzea derrigorrezkoa izan beharko litzateke. Bizkaira hurbiltzen den edonork ezagutu beharko lituzke, bai bertako edertasunagatik, kresalaren usainagatik, bertako gastronomia paregabeagatik eta baita bertan bizi diren pertsonen izaeragatik.
Arrantzaleak eta euren senideak itsasoari eskaini diote bizitza osoa, eta herri hauek xarma berezia dute harreman horrexegatik. Gure kostaldeko bizimoduak ez dauka zerikusirik barnealdekoarekin. Horrexegatik da hain garrantzitsua Bizkaira etortzean denbora tarte bat itsasoari eskaintzea.
Bizkaiko kostaldea
150 kilometroko kostaldea dugu askotariko planak antolatzeko.
Denbora izanez gero, Bizkaiko kostaldeko arrantza herri guztiak bisitatzea esperientzia bakarra da. Itsaso berberak euren kaiak berdin-berdin busti arren, horietako bakoitzak bere ohiturak, kondairak, izaera eta nortasuna dauka. Guztiak ezagutu ahal izateko denbora da behar duzu osagarria, hauexek baitira inoiz ahaztuko ez dituzun toki horiek.
Ondarroa gure kostaldeko ekialdean kokatutako herri ederra da. Kontrastez beteriko herria da, non mendiak eta itsasoak bat egiten dute. Artibai ibaiak hiria besarkatzen du eta bisitariari interesgarria iruditu ahal zaizkion zenbait zubi dauzka:
Alde zaharreko kaletxoetatik barrena Likona dorrea eta Andra Mari elizarekin topatuko zara, XV. mendekoak biak. Interes turistiko eta historikoaz gain, Ondarroako jendearen izaera irekia, jatorra eta berauen euskara azpimarratu beharrekoa da: itxia bezain zoragarria. Itsasoak aztarna hunkigarriak utzi dizkio herriari: Saturraran haitzak, esaterako, herriko maitale biren arteko kondaira dakarkigu.
Lekeition edo Lekitton (bertako euskaldun zaharrek esaten dioten bezala) bakea eta portuko usainak arnastu daitezke. Bertako antzinako arrantzaleek baleak arrantzatzen zituzten, baina XVII eta XVII. mendeetan desagertzen hasi ziren. Kolorez beteriko portuak eta inguruko taberna eta jatetxeen mugarik gabeko eskaintzak arreta erakarriko digu. Alde zaharreko kale txikien xarmak poteatzera gonbidatuko gaitu. Denboraz ondo bagabiltza, Isuntza eta Karraspio hondartzetatik paseotxoa ematea gomendatzen dizugu, San Nikolas isla ikusi ahal izateko. Marea behea egonez gero, bertara oinez joan daiteke problemarik gabe.
Ea naturako parentesia da. Errepideko seinaleengatik ez balitz, inork ez luke herria topatuko. Busturialdean kokatuta, Ibarrangeluren ekialdean eta Ispasterren ipar-hegoaldean, euskaldun zaharrek Ie deitzen diote XVI. mendetik arrantzaz bizi izan den honi. Erdigunea berez, 15 minututan bisitatu daiteke. Bertan topa daitezke Jesusen Santa Maria parrokia eta Natxitua. Hondartza txikia erdigunean ikusi daiteke, eta herriko portua haratago dago. Oso gomendagarria da Talako Ama baseliza bisitatzea, Belletxe eraikinaren paretik dauden eskailera batzuk jarraituz. Itsasoaren ikuspegi ederraz gozatu daiteke bertatik.
Elantxobe bisitatu beharreko beste herri arrantzale bat da. Ogoño mendiaren magalean eta itsaslabar biren artean eraikitako herria da. Bertara heltzean, autoa portura edo herriaren goiko aldera eramateko aukera dauka bisitariak. Herriaren ikuspegiaz gozatu nahi baduzu, autoa goiko aldean utzi beharko zenuke, alde modernoan. Hain estuak dira bertako kaleak ezen autobusek plataforma berezia dute 180ºko bira automatikoa eman ahal izateko. Portua bisitatzeko aldapan behera egingo dugu, harrizko kale maldatsuetatik. Portuan, marea bizietako igerilekuak ikusiko ditugu.
Ekialdeko kostaldeko gastronomiak ez gaitu ezaxola utziko; herri arrantzaleetan, erregea Marmitakoa da, hegaluzea eta patatekin egindako gisatua. Jatorri xumeko platera da, antzina arrantzaleek sukaldean zeukaten horrekin prestatzen zuten janaria baitzen. Gaur egun, ostera, gure gastronomiaren erreferente bihurtutako plater entzutetsua da. Marmitakoarekin batera, ezin ditugu alde batera utzi txipiroiak beren tintan, bisigu errekia, almejak saltsa berdean… bezalako itsasoko bestelako altxorrak.
Mendebalderantz
Mendebaldeko kostaldean Mundaka edo eskoziarrek hizkuntza latinoan deitzen zuten bezala, Munda Aqua dago (Ur gardena). Ia 2.000 biztanleko herri arrantzale honetan denetarik topa dezake bisitariak: alde zaharreko bazter guztiak arakatzen badituzu, laster edo berandu Santa Maria Elizarekin edota Kasinoarekin topo egingo duzu. Ipar mendebaldean, Izaro uharteari begira, Santa Katalina baseliza topatuko duzu. Gotiko eta errenazimenduko trantsizioko eraikuntza 1879an eraiki zuten eta askotariko erabilerak izan ditu, baina batez ere Urdaibaiko estuarioaren sarrerak eta irteerak kontrolpean izan ditu lurmutur estrategikotik.
Bermeon itsasoko haizeak eta jatetxeetako keek topo egiten dute alde zaharreko kaleetan zehar. Oso atsegina da portuko inguruetatik paseotxoa ematea eta kaira heltzean buelta erdia ematea: portuaren eta herriaren argazki ederra ikus daiteke. Bermeon bale-arrantza asko praktikatu zen iraganean. Aukerarik izatekotan, Arrantzalearen museoa bisitatzea gomendatzen dizugu.
Ikuskizun polita da itsasontziak Armintzako portura heltzen ikustea, arrainez beteta. Herriaren. Arrantzan oinarritutako herria da, eta bertara heltzean horretaz jabetzen da bisitaria lehen momentutik. Bertako tabernetako barretan itsaskien pintxoak nagusi dira. Herrian lasaitasuna nagusi da, eta kofradiako arrantzale zaharren arteko istorioak eta kaioen hotsak entzun arren. Kai muturraren bestaldean itsasoaren orroak entzun ohi dira.
Algortako Portu Zaharrean giroa bestelakoa da. Itsaslabar baten gainean eraikita dago, eta bertatik ibiltzean beste garai batean gaudela ematen du: kaleak oso estuak dira, baina hala ere espazio nahikoa dago tabernatxoak eta plaza txikientzat, antzinako etxeez inguraturik. Bertako jendea duela mende erdiko bera dirudi: janzkerak, izaera irekia... Portutik etxetxoetara doazen eskaileretan arrantzale biren eskultura dago itsasoari begira, bertako arrantzaleen omenean.
Ibilbideak
Ekialdeko Kostaldeko herrixken ibilbidea Ondarroan hasiko dugu. Bertara joateko, Bilbotik irten eta Txorierriko autobia hartuko dugu (N-637), Durangora norabidean. Durangora heldu bezain pronto N-633 errepidetik Markina-Xemeinerantz joko dugu, Ondarroara heldu arte. Ordubeteko ibilbidea da.
Bilbo Handiko inguruetan ostatu hartu baduzu, ibilbidea Bizkaiko ipar-ekialdetik mendebaldera egitea gomendatzen dizugu, lehenik eta behin urrunen dagoen lekua ikusteko, eta astiro astiro bueltatzeko
Ondarroa edertasunez inguratutako herria da. Alde zaharrean Likona dorrea eta Andra Mari eliza ikus daitezke, XV. mendekoak biak. Interes turistiko eta historikoaz gain, Ondarroako jendearen izaera irekia eta berauen euskara azpimarratu beharrekoa da: itxia bezain zoragarria. Herritik bueltatxoa eman ostean Lekeitio edo bertakoek dioten bezala, Lekittora abiatuko gara BI-3438 herri-errepidetik.
Lekeition bakea arnastu daiteke. Bertako antzinako arrantzaleek baleak arrantzatzen zituzten, baina XVII eta XVII. mendeetan desagertzen hasi ziren. Kolorez beteriko portuak eta inguruko taberna eta jatetxeen mugarik gabeko eskaintzak arreta erakarriko digu. Alde zaharreko kale txikien xarmak poteatzera gonbidatuko gaitu. Denboraz ondo bagabiltza, Isuntza eta Karraspio hondartzetatik paseotxoa ematea gomendatzen dizugu, San Nikolas isla ikusi ahal izateko. Marea behea egonez gero, bertara oinez joan daiteke problemarik gabe.
Autora bueltatuko gara, BI-3238tik Eara joateko. Euskaldun zaharrek Ie deitzen diote ezkutaturik dagoen herri txiki honi. Berez, 15 minututan bisitatu daiteke erdigunea. Bertan topa daitezke Jesusen Santa Maria parrokia eta Natxitua. Hondartza txikia erdigunean ikusi daiteke, eta herriko portua haratago dago. Oso gomendagarria da Talako Ama baseliza bisitatzea, Belletxe eraikinaren paretik dauden eskailera batzuk jarraituz. Itsasoaren ikuspegi ederraz gozatu daiteke bertatik. Neguan jende gutxi dagoen arren, udan ez dago ia aparkatzeko tokirik, eta gazte gehienak portuaren inguruan daude eguzkitan, ur gardenaren alboan.
Eatik Elantxobera 15 minutu baino ez daude BI-3238 errepidea jarraituz. Elantxobe itsaslabar biren artean eraikitako herria da, malda batean ezarrita. Bertara heltzean, autoa portura edo herriaren goiko aldera eramateko aukera dauka bisitariak. Herriaren ikuspegiaz gozatu nahi baduzu, autoa goiko aldean utzi beharko zenuke. Hain estuak dira bertako kaleak ezen autobusek plataforma berezia dute 180ºko bira eman ahal izateko. Portua bisitatzeko aldapan behera egingo dugu, harrizko kale maldatsuetatik. Portuan, marea bizietako igerilekuak ikusiko ditugu. Portua eta inguruak bisitatzea benetan merezi du.
Elantxobe ekialdeko kostaldeko azken herri arrantzalea da. Urtaroaren arabera argi gehiago edo gutxiago izango dugu inguruko tokiak bisitatzeko, etxera itzuli arren. Kostaldearekin jarraitu nahi baduzu, Laga bisitatu zenezake, hondartzatik Ogoño mendiaren ikuspegi zoragarriaz goza dezakezu-eta.
Mendebaldeko Kostaldeko herrixken ibilbidea
Bilbotik gertuen dagoen kostaldea da mendebaldekoa. Hiritik 20 minutura heldu zaitezke itsasaldera. Bertako herri arrantzale bakoitzak ezaugarri azpimarragarri batzuk dauzka zuretzat: Algortako Portu Zaharrak, tradizioa eta gaztetasuna uztartzen ditu bere kale estuetan. Armintzako arrantzaleek bizirik mantentzen dute arrantza tradizionala.
Bilbotik Getxora joango gara autoz, BI-637 errepidetik, Algortarantz. Ereaga hondartza atzean utzi ostean Portu Zaharrera helduko gara. Autoa aparkatzean, eskailerak igo eta auzoa bisitatzea gomendatzen dizugu, Portuaren inguruko panelak daude-eta.
Bukatzean, etorri garen bide beretik atzera egingo dugu eta BI-634a errepidetik Berango, Sopela, eta Barrika atzean utzi ostean, Plentziara helduko gara BI-2122 errepidetik. Plentziatik Lemoizera joko dugu orduan BI-3151tik lehenengo eta BI-3154tik gero. Errepideak Armintzako portura eramango gaitu.
Armintzak xarma berezia dauka. Edozein herritik urrun dago eta isiltasuna nagusi da bertan. Egunean zehar arrantzaleak ikus daitezke ontziak prestatzen, portutik irteten edo portura heltzen. Tabernetan bizitzen den giroa oso herrikoia da eta barretan nekorak, txangurruak eta itsa-barrazkiloak ikus daitezke, letxuga artean.
Armintzatik BI-2120a hartu eta Bermeorantz joko dugu. Autoko ezkerraldeko lehiatilak paisaia zoragarriaren erakusleihoan bihurtu dira. Bertatik ikusiko ditugu Bakio eta Gaztelugatxe. Errepide berria BI-3151a izango da eta Bermeora mendebaldetik helduko gara.
Bermeoko alde zaharran maldak nagusi dira, eta bertako jatetxeetan Marmitakoa dastatzeko aukera paregabea izango duzu. Jateko ordua pasa bazaizu, bertako dendetan askotariko kontserbak saltzen dituzte: hegaluzea, hegalaburra, antxoak… itsasotik kontserbetara, zuzenean. Ez dago alderik bestelako hirietan topa daitezken kontserbekin. Alde zaharreko gune altuenetean portuaren eta itsasoaren ikuspegi ederraz goza dezakezu.
Mundaka Bermeotik 15 minutura dago BI-2235 errepidea jarraituz. Portua Bermeokoa baino txikiagoa da, baina bertako uraren gardentasunak ez dauka parekorik. Eskoziarren latineraz Munda Aqua esaten zioten, uraren garbitasuna dela eta. Kale estuetako xarma eta familia giroak zonaldeko topagunea bihurtu du. Bertan, arrantzaz gain, mundu mailako surf txapelketa eta Mundaka Festival - The Basque Festival & Cook jaialdia antolatzen dute urtero.
Nola heldu
Herri hauetara heltzeko ez dago inolako zailtasunik. Bizkaibuseko zenbait linea erabili daitezke ekialde zein mendebaldeko ibilbideak egiteko, eta ordutegia kontsultatzea oso garrantzitsua da, udan eta neguan aldaketak baitaude. Herri asko direnez eta den-denak bisitatzeko ordu asko eman beharko dituzunez, autoa alokatzea gomendatzen dizugu.
-
Trena
Euskotreneko E4 lineak Bilbo-Bermeo ibilbidea egiten du, Mundaka eta Bermeo herrietatik igaroz.
-
Autobusa
Ekialdeko ibilbidea egiteko lineak honakoak dira: A3512 (Bilbo-Lekeitio, autopistatik), A3523 (Bilbo, Galdakaoko ospitalea, Gernika, Aulesti, Bermeo), A3915 (Bilbo, Durango Ondarroa, autopistatik), A3916 (Bilbo, Ermua, Ondarroa, autopistatik). Mendebaldeko ibilbideko herrixketarako lineak, ordea, hauexek dira: A3411 (Bilbo, Getxo, Azkorri), A3414 (Bilbo-Getxo, Artxandako tuneletik), A3515 (Bilbo, Amorebieta, Gernika, Bermeo).
-
Autoa
Herri hauek goitik behera disfrutatzeko garraiobiderik gomendagarriena autoa da. Denbora zure nahien arabera antolatuko duzu, inolako presarik gabe. Kontutan izan beharko duzun gauza bakarra Bizkaiko kostaldeko errepide-sarea da. Ekialdeko ibilbidea egiteko, Txorierri autobia eta N-637, N-633, BI-3438 eta BI-3238 errepideak erabili beharko zenituzke. Mendebaldeko errepide sareari dagokionez, Bilbotik Getxora jo beharko zenuke hasteko eta honako errepideak jarraitu beharko zenituzke: Bi- 637, Bi-634, Bi-2122, Bi-3151, Bi-3154 eta Bi-2235.
Gastronomia
Non jan
Edozein herritan gustura jateko aukera izango duzu. Arrantzaleen herriak izanik aukera anitz izango dituzu janari mota aukeratzeko orduan. Ohikoena izaten da bazkaldu baino lehen edozein herrietako tabernenatik zehar poteatzea eta ostean, gose izatekotan, jatetxe batera joatea. Janari motari dagokionez, herri hauen espezializazioa itsasoko produktu freskoak direla, batez ere marmitakoa, txipiroiak, almejak saltsan, antxoak, bisigua… zaila izango duzu hemen baino arrain freskoagoak topatzea.
Ostatua
Non lo egin
Herri bakoitzak ostatu propioak eskaintzen ditu. Hala ere, herri txikiak dira eta eskaintza gehienak hostal eta pentsioen inguruan izango dira, salbuespenak salbuespen. Bermeo bezalako herrietan hotelak topa ditzakezu, erdigunetik kilometro batzuetara.
-
Ekialdeko zein mendebaldeko kostaldeko herri arrantzaleen ibilbideak egin nahi badituzu, egun osoa emango duzu ostatutik kanpo. Horrexegatik egun osoko denbora-antolaketa egitea oso garrantzitsua da. Kontutan izan herri bakoitzean zer ikusi nahi duzun, denborari etekin handiena ateratzeko.
-
Ordutegia
Kontutan hartu beharreko ordutegi bakarrak museoenak dira. Beraz, ostatutik irten baino lehen bisitatu nahi dituzun museoen webguneak kontsultatu edo telefonoz deitu.
-
Prezioa
Museo bakoitzaren prezioa dagokion webgunean topatuko duzu.
-
-
Ordu asko emango dituzu bidaiatzen. Beraz, atseden hartu aurreko egunean. Horrez gain, ur botila eta oinetako erosoak janztea gomendatzen dizugu.
Ideia nagusia herriak bisitatzea bada, kilometroak egingo dituzu aurrera eta atzera.Horrez gainean, diru-zorroan eskuko dirua eramatea ez legoke batere gaizki, poteatzearen plana edo jatetxeetan bazkaltzea gustuko baduzu, behintzat.
-
Herri arrantzaletako jai ospetsuena Lekeitioko Antzar-Eguna da, ezbairik gabe. Urtero milaka pertsona hurbiltzen dira San Antolinetan, irailaren 5ean, Lekeitiora. Jai hauek 350 urte baino gehiago dauzkate, eta helburua, eskuz egindako ontzi batean kai erdira joan, eta soka malgu batetik eskegita dagoen antzar bati heltzea da. Kaian sokari heltzen dion neska-mutil talde bat dago, eta tentsioaren bitartez sokari tira eginez uretan dagoen neska edo mutila airetik jaurtiko dute, jokalariak antzarraren burua eskuratu arte. Gaur egun portuan egiten den joko tradizionala bada ere, 1722. urtera arte herriko plazan antolatzen zen.
Madalenak herri arrantzaletako beste jai ospetsuak dira. Ohitura da jai hauetan, itsasontziz Izaro irlaren aurreraino joan eta Bermeoko alkate edo alkatesak teila bat jaurtitzea uretara., Bermeoko muga norainokoa den erakusteko. Ondoren, itsasontzia Elantxobera joan ohi da, bertako portuan Ohorezko Aurreskua dantzatzeko Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko ordezkarien aurrean.
-
Lore eta landareen azoka
- urtarrilaren 21(a) · abenduaren 31(a)
- Bilbao
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi -eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki). Hemen klik (Leiho modala ireki: Cookieak konfiguratzea) eginez konfigura dezakezu haien erabilera.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
MUID | Analisi-cookiea | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Analisi-cookiea | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Analisi-cookiea | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Analisi-cookiea | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Analisi-cookiea | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Analisi-cookiea | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Analisi-cookiea | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailea bereiztea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailea bereiztea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Adierazi noiz freskatu MUID
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.