Historia eta natura, eskutik helduta Urdaibain
Urdaibain, itsasoak, haizeak eta ibaiek sortutako paisaia ikusgarriak, basa-bizitzaz beterik daudenak, gizakiaren bizitokia izan dira milaka urtetan zehar.
Urdaibain aurkitzen diren paisaien aniztasuna mugagabea da. Oka ibaiak Kantauri itsasoko bokalean osatzen duen estuarioaren ingurunea osatzen dute bertako espeziez osatutako basoz betetako mendi txikiak; bere migrazioetan kontinente osoko hegazti-espezieei babesa ematen dieten padurak;
txakolina egiteko mahatsondoak hazten diren mendi-hegalak; azienda bazkatzen den zelaiak eta basa-bizitza loratzen duten errekastoak eta errekak; olatuei aurre egiten dieten uharteak eta itsaslabarrak; hainbat zetazeo-espezie bizi diren itsasoa, eta eguzkiaz gozatzeko harea fineko hondartza lasaiak. UNESCOk 1984an Biosferaren Erreserba izendatu zuen paradisu naturala.
Natura maite duten pertsonentzat ezinbestekoak diren bisita bi daude Urdaibain: Busturian, Ekoetxea Urdaibai, Biosferaren Erreserba guztia ikusten den eta erakusketa eta jarduera entretenigarrienen bidez biodibertsitateari balioa ematen dion dibulgazio-zentroa, alde batetik; eta, Gautegiz Arteagan, naturaren museo bizia eta migrazioak ezagutzeko behatoki pribilegiatua den Urdaibai Bird Center, bestetik.
Gizakiaren presentziak aztarna ezabaezina utzi du Urdaibain, hala nola Kortezubiko Santimamiñe koban. Aztarnategi arkeologiko horretan 14.000 urte baino gehiago dituzten giza presentziaren aztarnak aurkitu dira, harkaitzezko hormetako labar-pinturak ikusgarriak barne.
Halaber, Bizkaiko historiaren ezinbesteko parte da euskal askatasunen sinbolo handienetako bat, Gernikako Batzar-etxea eta Arbola. Gaur egungo haritza oroimena daukagun lehenaren ondorengo zuzena da, eta antzina-antzinatik biltzen ziren haren azpian, gaur egun egiten duten bezala, Bizkaiko herriko ordezkariek.
Urdaibaiko beste ikono bat Gaztelugatxe da, biotopo babestu aitortutako ingurune bakar batean dagoen uhartetxo bat, kondairak paisaia berezi batekin nahasten dituena. Irla lurrarekin lotzen duten 241 eskailera-mailak Bizkaiko kostaldeko ikuspegi ikusgarrien bateranzko erromesaldia dira eta, esaten dutenez, azken mailan San Joan Bataiatzaileak berak bere oinaren arrastoa utzi zuen.
Arrantzaleei itsasoaren onena harrapatzeko zeharbide luzeen ondoren babesa eskaintzen dieten portuak ere Urdaibaiko esentziaren parte dira. Ea dotorea, bere etxe tradizionalekin; Mundaka animatua, mundu osoko surflarientzako meka bere ezkerreko olatu famatuagatik, Europako onena; Elantxobe bertikala, itsasorantz doan mendi-hegal batean eraikia; edo Erdi Aroko Bermeo, arrantzaleen etxeak eta nobleziaren jauregi eta dorreoiak txandakatzen dituena, bere portuetan itsas arima arretaz mantentzen jarraitzen duten herriak. Azken horretan, ibilaldi bat egin daiteke herriko leku preziatuenetako batzuetan barrena, beti itsasoari lotuta egon den bere historia eta kultura islatzen duten horma-irudiak ikusteko.
Matxitxako eskualde osoko marinel-izaera islatzen duen beste tokietako bat da. Kantauri itsasoko ertzeko punturik iparraldekoenean, leku ezin hobea da inguruan bizi diren hegaztiak eta zetazeoak ikusteko. Garai batean, portu seguru baten bila zebiltzan marinelen erreferentzia-lekua izan zen ere eta, horregatik, itsasargi bat jarri zen bertan 1852an, eta modernoago bigarren bat eraiki zen 1909an, oraindik ere inguruko arrantzaleei bidea argitzen jarraitzen duena.
Eta kostaldeari jarraituz, Urdaibain Bizkaiko hondartzarik onenetako batzuk aurki daitezke, familiarekin eta kuadrillarekin lasai-lasai gozatzeko edo uretako kirolak eta jarduerak egiteko. Itsasora irekita daude Aritzatxuko kala txikia, Bermeoko itsaslabar baten azpian ezkutatua; Ibarrangelun daude Antzorako hondartza nudista, Izaro uhartearen ikuspegi ederrak eskaintzen dituena, eta Lagakoa, basatia eta Ogoño lurmuturraren azpian dagoena, surfean aritzeko gogokoenetako bat da; Eako hondartza herriko herrigune historikoaren ondoan dago, eta Lapatzako kala naturala, itsasoaz gozatzeko leku lasai baten bila dabiltzanentzat aproposa, Eako Natxitua auzoan.
Oka ibaiak ibaiertzetan utzitako hareak ere hondartza ikusgarriak sortu ditu, hala nola Laidako duna-hondartza Ibarrangelun edo Kanalape hondartza Gautegiz Arteagan, Biosferaren Erreserbaren gaineko ikuspegi pribilegiatuak dituen hareatza atsegina; Sukarrietan, berriz, belar-hondartza batek inguratzen du Txatxarramendi uhartea, eta Toñako hareatza, berriz, familia askok erabiltzen dute; Sandindere uharteak Busturiako San Antonio hondartza babesten du; Mundakan, mareak gora egiten duenean ia desagertu egiten den Ondartzape oso preziatua dute urpean igeri egiten dutenek, eta Laidatxuko hondartza lasaia ezin hobea da hondartza-egun erlaxagarri batez gozatzeko.
Barrualderantz abiatuz, Urdaibai osatzen duten herrietan erraza da mendeetan zehar inguruan garatu den landa-giroa eta bizimodua sentitzea, eta gure arbasoek utzitako ondarea aurkitzea: Ajangiz eta bere Jaunaren Igokundearen eliza monumentala; Arratzu eta Artzubiko Erdi Aroko zubia Mendatarekin muga eginez, Zenarruza eta Gernikaren arteko Donejakue bidearen Kostaldeko Bidearen zati bat; eta Ereño, non I. mendean erromatarrek marmola ateratzen zuten eta estuarioaren gaineko behatoki pribilegiatua duena.
Errigoiti herri landatarra da, Idibaltzagako Santa Maria parrokia, guruztoki bat eta inguruko etxeek osatzen duten monumentu-multzo interesgarria duena. Foruan Kantauri Ekialdeko erromatarren presentziaren aztarna urrietariko bat dago, baita Tourseko San Martin eliza ere, Bizkaiko zaharrenetako bat. Gautegiz Arteagan Napoleon III.ak Eugenia de Montijorentzat bertan eraiki zuen gaztelua nabarmentzen da, zeruertzean gailentzen den Erdi Aroko itxurako jauregia, eta Mendata, berriz, ingurua oinez edo bizikletaz ibiltzeko leku ezin hobea da, hala nola Idatze Etxean, Baserriaren eta bere Ingurunearen Interpretazio Zentroan, gure baserrien garai bateko bizitza ezagutzeko. Done Jakue Bideko eta Zin-bideko igarobide nagusia den Morgako Erdi Aroko sustraiak bere oinetxeetan ikus daitezke, baita San Martin elizan ere: bere jatorria X. mendekoak dira eta, kondairak dioenez, Bizkaiko zortzigarren jauna bizirik lurperatu zuten hemen. Muruetan, deigarriak dira bere gune historiko tipikoa, baita Maiukitzako itsas-errota ere, paduraren ertzean bertan dagoena, eta Muxikan, Unda auzoko Erdi Aroko baserriak, Muxikako dorretxea eta San Roman ermita erromanikoa. Nabarnizen ermitak dira protagonistak, auzo bakoitzak berea du: Ikazurietako San Kristobal ermita bitxia; Uribarriko San Migel ermita; Merikakoa, San Gregoriokoa; Lekerika auzoko Santiagokoa; eta Elexalde auzoa Gorostizako Santa Maria elizaren inguruan antolatu zen.
Urdaibain murgiltzeko ibilbideak
Urdaibain zehar doazen bidexken artean Bizkaiko jaun zaharrek Gernikako Arbolaren azpian Lurraldeko foruak zin egiteko egin zuten Zin-bidea nabarmentzen da. Ibilbidea itsasoaren ondoan hasten da, Bermeo marinelean. Handik, kostaldetik, Mundakarantz eta haren talaiara doa, paisaia paregabeaz gozatzeko. Hurrengo geldialdia Sukarrietan izango da, Portuondoko ainguraleku erromatarra ezagutzeko edo Txatxarramendi uharteko parke botanikoan atseden hartzeko. Gero, Muruetako paduran eta Busturiko Errege Galtzadan bideratuko da. Erromatar herrixka eta Foruko Tourseko San Martin eliza bisitatu ondoren, bidea Gernika eta Batzar Etxerantz doa, jaunek Bizkaiko legeak bete eta errespetatuko zituztela zin egin behar zuten zuhaitzaren gerizperaino.
Urdaibaiko eskuinaldeko herrietan barneratzeko, Artadiaren Domeinuen Ibilbidea jarraitu behar da, Kortezubin hasten dena, Santimamiñeko kobazulotik eta faunarentzako babeslekua den Basondotik pasatuz. Gautegiz Arteagatik igarotzen da, bere ametsetako gaztelua begiratuz gozatzeko eta Urdaibai Bird Centerretik paduran habia egiten duten hegaztiak ikusteko. Ondoren, ibilbidea Ibarrangelutik eta artadiz inguratutako Laga eta Laidatik haren hondartzetatik igarotzen da, baita Atxerreko San Pedro begiratokitik ere, Biosferaren Erreserbako estuarioaren ikuspegi onenetako bat. Elantxobe eta Eako itsas herri xarmagarriek, itsasora iraulita, barnealde berde eta landatarra eta Ogellako senadira eramaten dute.
Golako Ibaiaren Ibilbidea ezin hobea da Urdaibaiko barnealdeko eta landa-izaerako herrietan barneratzeko, Ajangizko begiratokitik hasi eta Mendatara eta oinplano pentagonala du bere Montalbango dorretxe bitxira joateko. Mendeetan zehar Done Jakue bideko Kostaldeko Bidea igarotzen zen lekutik, Artzubiko zubi erromaniko gogorarazlea zeharkatuz, bideak Arratzun sartzen da, Olazarrako burdinola eta errota, beste garai bateko industriaren aztarnak, eta Arrolako Oppiduma, Burdin Aroko herri zaharrean bukatzeko.
Eskualdeko udalerri zabalenak, Muxikak, bere ondare aberatsa ezagutzeko ibilbidea du, Erdi Aroko Ibilbide bat, Muxikako dorretxean, eta San Roman ermitan, biak San Roman auzoan, hasten dena, Ibarruri auzotik jarraituz, Etxezarreta jauregia, Olabarriko errota eta San Pedro eta San Pablo ermita gotikoa, Ormaza jauregi barrokoa eta Perretako Zaldikoa. Unda herrixkan baserriak nabarmentzen dira, Erdi Aroaren amaieran inguru horretan ohikoa zen landa-arkitekturaren adibide ederrak. Magunas landa-auzoko San Lorentzo ermitatik igaro ondoren, Bizkaiko balkoian amaitzen da ibilbidea, Mendatan, Urdaibaiko barnealdearen ikuspegiez gozatzeko.
Urdaibaiko landa-izaera Baserriak eta Estelak Ibilbideari esker goza daiteke. Ibilbidea Muxikako San Bizente elizatik abiatzen da, eta hurrengo geldialdia Gerekiz gaina da, Morgan, non jatorri prerromanikoa duen San Esteban ermita eta erromatarren garaiko bi hilarri dauden. Andra Marin, Zorroza Jauregia inguruko baserrietako askoren eredua da; Mekaurren, berriz, San Martin eliza errenazentistaren portada manierista harrigarria da. Ibilbidea Metxikas eta Zallobante auzoetaraino eta Errigoitiko San Lorenzo elizaraino abiatzen da, eta Elexalde auzorantz jarraitzen du. Bertan, Idibaltzagako Santa Maria ikusgarria eta San Antonio guruztokia ikus daitezke, Bizkaigane mendian amaitzeko.
Urdaibaiko Historiaurreko Haranetatik Urdaibaiko Gailurretaraino Ibilbidea Kortezubiko Santimamiñeko aztarnategiaren eta Omako haran ederraren, baserriak eta Bolunzulo eta Olakoerrota errotak biltzen dituen itsaso berdearen ondoan hasten den historian eta naturan zehar ibilaldia da. Gero, ibilbidea Nabarnizera eta bere Gorritiz-Gorostizagako Santa Maria elizara doa, eta handik Iluntzar gailurrera, Urdaibai eta Lea-Artibaiko ikuspegi paregabeaz gozatzeko. Ikazuriaga baserria, Ikazurieta auzoan, eta Aldekoa baserria, Lekerikan, Urdaibaiko arkitektura tradizionalaren adibide ederrak dira; Arrola mendian, Arrolagune interpretazio-zentroak, Arratzun, K.a. IV. eta K.o. I. mendeen artean han izan zen herri zaharraren historia kontatzen du. Ibilaldiaren hurrengo etapak Ereñora eta Ereñozarko San Migel ermitara garamatza, itsasotik eta Mundakako itsasadarretik Urkiolako eta Gorbeiako mendietaraino hedatzen den bista ezin hobeaz gozatzeko.
-
Lore eta landareen azoka
- urtarrilaren 21(a) · abenduaren 31(a)
- Bilbao
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi -eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki). Hemen klik (Leiho modala ireki: Cookieak konfiguratzea) eginez konfigura dezakezu haien erabilera.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
MUID | Analisi-cookiea | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Analisi-cookiea | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Analisi-cookiea | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Analisi-cookiea | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Analisi-cookiea | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Analisi-cookiea | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Analisi-cookiea | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailea bereiztea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailea bereiztea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Adierazi noiz freskatu MUID
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.