Itsasoko menuko protagonistak
Mundu mailan ezaguna da gure gastronomia. Itsasoa gure espezialitatea da, eta Kantauriko produktuak platerera daramatzagu, fresko-fresko
Arrantza gure bizimodua da, eta bertatik eskuratutako produktuak zuzenean platerera eramatea gustatzen zaigu, jatea artea baita Bizkaian. Bertan, ohikoa da kostaldeko herrietako jatetxetara joan eta itsasoaren aurrean egonda eguneko arrainak txingarretan erreta jatea.
Itsasoak menu zabala eskaintzen dio bisitariari, eta arazorik handiena zein plater aukeratzean datza: sardinak, bisiguak, rapeak… arraina kostaldeko protagonista izan arren, barnealdeko hamaika lekutara eramaten da, eskari izugarria dauka-eta.
Muskiztik Ondarroara, mendebaldetik ekialdera, erretegi ugari daude kostaldean. Bertan itsasoko produktu ugari dastatzeko aukera izango duzu. Erretegiko usainak berak listua jariatuko dizu, eta produktuaren freskotasunak betirako oroitzapena utziko dizu.
Bizkaiko kostaldeko edozein herritan bizi ahal izango duzu esperientzia bakar hau.

Bizkaiko kostaldea
150 kilometroko kostaldea dugu askotariko planak antolatzeko.
Gure historia itsasoaren historia da. Elkarrekin bizi izan gara betidanik, bertara joan baikara janari bila. Bizkaian bale-arrantza mendeetan zehar praktikatu izan da eta arrantzale askori kala berrien bila joatera behartu zien. Bilaketa-lan hauetan bakailaoa topatu zen.
Bakailaoa arrain erregea da Bizkaian. Ia koiperik ez izatean, sikatu eta gazitu egiten da, arraina egoera onenean kontserbatuz. Baleekin ez zen gauza bera gertatzen, ordea. Antzina, bakailaoa maila baxuko pertsonentzako arraina zen. Gaur, ordea, ikuspegiz aldatu dugu: kalitate nutritibo altuko janaria da, koiperik gabekoa, testura finekoa eta merkea gainera. Horregatik ikus daiteke bai betidaniko jatetxeetan, bai gaur egungo jatetxe ospetsuetan.
Kontserbek balio erantsia dute gure kostaldeko herrietan. Hegaluzea, atuna eta antxoak gure gastronomiaren opari ederra izan daitezke etxera gure Kantauriko oroigarri ahaztezina eraman nahi baduzu. Bizkaiko kostaldeko herri guztien artean aukeraketa egin beharko balitz, Bermeo gomendatuko genizuke, bertako hegaluze, atun eta antxoa kontserbak apartak direlako. Ondarroan ere kontserbak egiten dituzte, lata eta potoetan bereziki. Kontserba hauek eskuz egiten dira. Produktuaren lehen mailako kalitateak, kontserbak eskuz egitea eta errespetuzko antzinako arrantza teknikak gure kontserbak mundu mailako ospea izatera eraman dute.
Itsasoko plater tipikoak
Bakailaoa pil-pilean. Bizkaiko arrainen erreferente nagusia dastatu nahi baduzu, lehen aukera honako hau litzateke. Pil-pila koipe zukuek egiten duten soinuaren onomatopeia da. Sukaldatzean, zuku horiek mamitzen dira. Plater tipiko honen saltsak koipea, berakatza eta pipermina darama. Horrez gain, platerraren berezitasun aipagarriena hurrengoa da: tradizioaren arabera, buztinezko kazola batean egin ohi da, astiro-astiro mugitu behar dena, etengabe.
Bakailaoa Bizkaitar erara. Plater honen berezitasun azpimarragarriena beronen saltsan datza. Bertan txorizo-piperrak nagusi dira. Horiek lirateke betiko errezetaren osagarriak. Gaur egun badira errezeta horri gehigarriak jarri dizkiotenak, eta batzuetan tomatea bezalako osagarriak jartzen dira. Platerak arrakasta izan dadin, berebizikoa da bakailaoa kalitate onekoa izatea. Bizkaian saltseroak gara oso, eta menuari ogia gehitzea platerrari puntuak ematea da.
Bakailaoz beteriko piperrak. Errezeta hau oso tipikoa da tabernako barretan eta baita jatetxeetan ere. Gabonetan etxe askotako mahaietan ikus daitezke. Lan asko eta aldi berean primerako emaitzak ematen dituen platera da, eta badago errezeta honi ganbak edo porruak gehitzen dizkionik.
Marmitakoa. Arrantzale bizkaitarron betiko plater xumea da. Itsasoan egonik, marmita batean sartzen zuten bertan zituzten arrainak. Marmita tamaina handikoa izan ohi zen, eta bi asa izan ohi zituen, tapa hani batekin. Errezeta tradizionalak hegaluzea eta patatak ditu, baina gaur egun kipula, piperrak eta bestelakoak izan ohi ditu, pikante ukitu batekin beti ere.
Txipiroiak. Txipiroiak edo txipiak era askotan sukaldatu daitezke: kipularekin, bere tintan, plantxan… hiru mota horietan dastatzeko aukera izanez gero, ez esan ezetz!
Antxoak. Arrain urdinak dira. Oso gomendagarriak kolesterola duten pertsona horientzat. Txipiroiekin gertatzen den antzera, era askotan sukaldatu daitezke: frijituta, arrautzaztatuak, kazolan koipea eta piperminarekin edo Papillote eran. ia edozein erretegitan dastatzeko aukera izango duzu.
Sardina erreak. Osasuntsuak bezain gozoak. Sardina ona bada, sua baino ez dugu behar. Gatz lodia gehituko diogu arrainari eta prest. Koiperik gabeko errezeta hau simplea bezain zoragarria da.
Legatza Ondarru erara. Behin batean, Paquita Salazar, Ondarroako Penalty jatetxeko sukaldaria, ikatzik gabe geratu zen eta legatza sukaldatzeko alternatiba bat asmatu zuen. Inolako apaindurarik gabeko arraina da, koipe apur batekin sukaldatzen dena. Garrantzitsuena: arrain takoa kalitatezkoa izan behar da.
Arrantza-herrietako festa gastronomikoak
Kostaldeko herrietan jaiak direnean, gastronomia ez aipatzea sekulako akatsa da; jai eta gastronomia kontzeptuak eskuetatik helduta doaz. Urteroko hitzorduak dira, eta jai hauetan inoiz ez dira falta txapelketa gastronomikoak, non bertako biztanle zahar eta gazteen trebezia erakusten den.
Arrantza-herrietako festa gastronomikoak aukera paregabea dira itsasoko deliziak dastatzeko
Uztailean Aixerrotako Paellak ospatzen dira. Egun osoan zehar jendetza batzen da Getxoko itsaslabarrean. Betiko Paellen txapelketa aitzakia baino ez da egunean zehar ospatzen den parranda erraldoirako.
Santurtzin, Karmeneko jaietan (marinelen patroia) Sardinaren eguna ospatzen da, eta ospakizunen bitartean sardinak banatzen zaizkie bertara hurbiltzen direnei. Ondarroan, ostera, Antxoa Eguna ospatu ohi da, eta Lekeition, Txipiroien inguruko jardunaldiak antolatzen dira, herria itsasoa eta itsasoko bizitza omendu nahian.
Bestalde, Bizkaira maiatzaren amaieran bazatoz, ezin duzu Bermeoko Arrain Eguna galdu. Bermeoko kaleak arrain eta kontserben usainez betetzen dira eta giro bakarra sortzen da herrian. Euskal Herriko arrain eta kontserben lehen azoka bezala jaio zen eta arro egoteko modukoa da bertakoentzat. Egun horretan, lantegi batzuek ateak zabaltzen dituzte publikoari kontserbak zelan egiten diren erakusteko. Esperientzia oso aberasgarria.
-
Urtaro bakoitzak berezitasun propioak dauzka, bai klima aldetik, bai gastronomia esparruan. Itsasoak menu propioa prestatuko dizu zatozen sasoian. Jaki hauek jatetxeetan zein tabernetako barretan topatu ahal izango dituzu, plater edo pintxo formatuan, zeure gustura beti ere.
-
Ehunka pintxo topa ditzakezu gure lurraldean. Horrexegatik, aholku modura, bisitatuko duzun zonaldea erabaki eta horren haritik jakingo duzu zein motatako pintxo edo platera dastatu beharko duzun. Kezkatuta bazabiltza, zaude lasai, ondo edozein lekutan jan dezakezu-eta.
Pintxoak: pintxoak gure gastronomiaren eskalako aurkezpenak dira. Kalitatea ia edozein jatetxe entzutetsuan topa daitezken plateren antzekoa da, baina poltsiko-edizioan. Erronka garrantzitsua da sukaldari batentzat bere kreazioa espazio hain txikian plasmatzea. Herri batzuek Pintxo-Ibilbide propioa daukate: Sopela, Gernika, Portugalete, Santurtzi eta Bilbo, besteak beste.
Bizkaiko Txakolina: arrainarekin hoberen doan ardo zuria da honako hau. Bertako izpiritua dauka: gaztea, frutaduna. Mahastiak itsasotik gertu daude eta horrek bakarra egiten duen ukitu berezia ematen dio gure produktu honi. Bizkaiko ardandegi gehienetan dasta daiteke.
-
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.