Artibai ibaiaren bokalean badia txiki zabaltzen da, eta, haren ondoan, Kantauri itsasoko arrantza-porturik garrantzitsuena. Gaur egun, oraindik ere ikus daiteke nola itsasontziek itsasoak eskaintzen dien harrapakin preziatua lehorreratzen duten, Ondarroan mendeetan izan den eta bere izaeraren parte den jarduera.

Portuko kaietatik begira, tamaina eta mota guztietako arrantza-ontziak portura hurbiltzen ikus daitezke, Bizkaiko kostaldeko paisaia harrigarriaren artean. Portura iritsitakoan, arrantzaleek harrapakinak, bai ur handitako arrantzakoak bai itsasbazterrekoak, lonjara eramaten dituzte eta han sailkatu, pisatu eta erakusten dituzte. Bertan, oraindik ere zuzenean ikus daiteke, eta baita ere, deskargatutako itsasbazterreko arrantzaren eguneroko enkantean parte har daiteke. Enkantea beherantz egiten da, erloju tenporizadore baten bidez. Piezarik onenak inguruko jatetxeetako menuetako protagonistak izaten dira.

Ondarroako alde historikoa ere bertako biztanleek itsasoarekin duten harremanaren isla da. Jatorrian, portua Artibairen ezkerraldean zegoen, eta haren inguruan garatu zen gaur egun disfrutatu dezakegun hiri-multzoa. Kofradia Zaharra eta merkatua ziren barnealdeko Lea Artibaiko baserrietako produktuek itsasoko produktuekin topo egiten zuten; kale estuetan, berriz, garai bateko marinel-giroa sumatzen da, eta Pietatearen Baselizan itsasora joan aurretik arrantzaleen otoitzetako oihartzunak daude oraindik.

Alde zaharraren etxeen artean Likona dorrearen profila nabarmentzen da. Likona familiaren zen kareharrizko eraikuntza sendoa zen, Erdi Aroko familiarik boteretsuenetakoa. Hiriko dorretxe boteretsu horretatik igaro zen, esaterako, Loiolako San Inazioren ama, familia horretakoa baitzen.

Baina Ondarroan beste guztien gainetik nabarmentzen den monumenturik baldin badago, Andra Mari eliza da, 1462an harkaitz handi baten gainean eraikia, hiriaren alde zaharrean, Artibaiko bihurgune baten ondoan. Gotiko flamigeroari dagokion kanpoko apaindura ikusgarriaren parte dira ‘kortxeleko mamuak’ izenekoak, Erdi Aroko gortea irudikatzen duten tamaina handiko irudiak. “Leokadi” ere ikus daiteke bertan, bere bekatuek zirela eta harri bihurtu zen emakume baten irudia, diotenez.

Muino baten gainean, garai batean Ondarroatik aldiria zenean, Antiguako Amaren baseliza dago, herriko itsas jendeak oso gurtzen duena. Egungo parrokia XV. mendean eraiki zela aurreko eraikin baten gainean, eta barruan birjinaren taila bat badu.

Ondarroaz gozatzeko, zubien artean ere paseatu behar da, Artibairen bi ertzak lotzen dituzten garai desberdinetako eraikinak. Zubi Zaharra harriz eraiki zen 1795ean, eta 1327an herria sortu eta gutxira, 1330ean, bertan zegoen lehengo egurrezko zubi altxagarriaren ordez jarri zen.

Zubi enblematiko horren atzetik beste batzuk etorriko ziren, hala nola Zubi Birakaria, 1927an eraikitako pasabide birakaria. Kremailera zirkular bati esker, indar motorra aplikatzen zaion pinoi bat mugitzen da haren gainean, itsasontziei pasatzen utziz. Hondartzako zubia ere deitzen zaio, eta munduan mota horretako zubi bakanetako bat da. Zubi horrek hirigune historikoa Arrigorriko hondartzarekin lotzen du, Gipuzkoaren mugan, Artibai ibaiaren bokalean dagoen hareatza txiki batekin, egun batez hondartzaz gozatzeko aproposa.