Gure hondartzak, gustu guztietarako aproposak
Bilbo Bizkaian hogei hareatza baino gehiago izateko zortea dugu. Hondartza bakoitzak zerbait desberdina ematen digu. Batzuk olatu handiak eta ur-jarduerak dituztelako ezagunak badira ere, beste batzuk erlaxatzeko aproposak dira.
Kantauri itsasoak ausardiaz bustitzen du gure itsasertza, eta hondartza bakarrak sortzen ditu; horietako asko itsaslabar dotoreek mugatzen dituzte, bisitatzen gaituzten guztiak maitemintzen dituztenak.
Hondartza bakoitzak bere berezitasuna du. Horregatik, kostaldea eta bertako herri karismatikoak zeharkatzea, bertako gastronomia dastatzea eta hondartzan egun batez gozatzea gomendatzen dizuegu.

Hurrengo erreportajean, hondartzarik berezienetako batzuk erakutsiko dizkizuegu. Baina, dudarik gabe, hau iradokizun txiki bat besterik ez da.
1. Hiriburutik, Bilbotik, gertu
Gure hiriburuak, Bilbok, ez du hondartzarik, baina, egia esan, ez du behar, 30 minutu eskasetan Abrako Badia babesten eta ezkutatzen duten hondartzez gozatzeko aukera eskaintzen baitu. Gertuen dagoen hareatza Areetako hiri hondartza da (L1, Areeta geltokia). Bertatik, gainera, Bizkaiko Zubia ikus daiteke. Getxotik irten gabe, Algortako Portu Zaharretik oso gertu, Ereagako hondartza dago (L1, Neguri geltokia). Sarbide errazeko hareatza eta zerbitzu anitz gertu dituena. Halaber, bi hondartzak itsas-pasealeku atsegin batez daude lotuta.
2. Garraio publikoan azkar iristeko modukoak
Aurrez aipatutako hondartzez gain, garraio publikoan azkar iristeko modukoak dira Muskizko Arena hondartza (Bizkaibuseko A3321, A3338 A3339 edo A3335 lineak), Sopela, Arrietara, Atxabiribil eta Barinatxe hondartzak (L1, Larrabasterra geltokia) edo Plentzia eta Gorliz (L1, Plentzia geltokia).
3. Olatuak maite dituztenentzat
Arena, Arrietara edo Barinatxe toki nahiko irekietan daudenez, urte osoan zehar dituzte surflariak. Zerrenda horri, Bakioko hondartza gehitu behar diogu, benetako surf-giroa duena, Gaztelugatxeko San Joan ermitaren ikuspegi pribilegiatuarekin. Baina zalantzarik gabe, surfaren erdigunea Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, Mundakan hain zuzen ere. Hondartza bereziki handia ez bada ere, bere xarma olatu handiko egunetan agertzen da, surflariei ezker indartsuaz gozatzeko aukera ematen diena.
4. Lasaienak
Hondartza lasaiek kezkak ahazteko aukera ematen digute, eta ezin hobeak dira familian egun batez gozatzeko. Itsaso bareaz gozatzeko hondartzarik onenak Plentzia eta Gorlizko hondartzak dira. Badia beraren zati dira biak, eta zerbitzu guztiez hornitutako itsas-pasealeku handi batez lotuta daude. Euskal kostaldeko duna-ekosistema urrietako bat Mundakaren parean dagoen Laida hondartzak du. Bainu gune bat du itsasora irekita eta beste bat korronteetara, itsasadarraren bokalearen ondoan.
5. Txoko magikoak
Bizkaiko itsasertzeko hiribildu jatorrenetako bat Lekeitiokoa da, eta, ziur asko, bere txokorik magikoenetakoa Garraitz uhartea (edo San Nikolas). Leku berezia, ez bakarrik bere ikuspegiengatik eta itsasoaren urdinagatik, baizik eta sarbidea itsasoak eta naturak kontrolatzen dutelako. Itsasbehera dagoenean soilik joan daiteke uhartera!
6. Basatienak
Bilbao Bizkaian, hondartzarik basatienetako batzuk naturistak dira: Barinatxeko hondartza, La Salvaje izenez ezagunagoa, edo Muriolako hondartza, mendebaldeko zatian, eta Laga, Ogeia edo Lapatza hondartzak, ekialdeko kostaldean. Bestalde, Azkorri eta Meñakoz hondartzak, biak labarrez inguratuak, surflari askoren gurtza lekua dira, baita nudismoa praktikatzea bilatzen dutenena ere.
7. Txankletetan jatea edo freskatzea
Gure hondartza gehienek taberna edo jatetxeren bat dute inguruan, hondartzan eguna pasa ondoren zerbait jan dezazun eta freska zaitezen. Eskaintza handiena duten hondartzetako batzuk Ereaga, Sopela, La Arena, Plentzia eta Gorliz dira. Ez galdu ilunabarra itsasoaren aurrean!
8. Babesleku diren portuak
Bilbao Bizkaian edozein txoko da ona txonbo egiteko. Horregatik, kostaldeko herri batzuetako portuetan, Elantxoben eta Armintzan adibidez, ohikoa da itsasgora dagoenean bainatzea.
Hondartza eta kala ugariez gain, gure kostaldeak jarduera anitz eskaintzen ditu, hala nola surfa, parapentea eta itsasontzi bidaiak Bizkaiko badian zehar. Ez izan zalantzarik eta egin zuen bidaia benetako abentura! Ez zarete damutuko!

Babesleku diren portuak. Elantxobe
-
Bilbao Bizkaiako hondartza gehienek sorospen zerbitzua dute, eta baita garbiketa eta segurtasun zerbitzuak ere uda garaian, ekaina eta iraila bitartean. Gainera, gure hondartzetako zazpik bainu lagunduaren zerbitzua eskaintzen dute mugikortasun-arazoak dituzten erabiltzaile guztientzat.
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta elkartzeak Bilbao BBK Live 2021ean
- uztailaren 8(a) · uztailaren 10(a)
- Bilbao
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia