Ur eta ibai: Bizkaiko birika
Naturaren maitaleek derrigorrezko hitzordua daukate Urdaibain. Bisitariak hare fineko hondartzak, landaretzaz betetako padurak, askotariko hegaztiak eta ahozabalik utziko zaituzten lekuak topatuko dituzu bertan.
Oka ibaiaren bokalean sortzen den 230km karratuko azalerako eta 20 kilometroko luzeerako estuarioa da Urdaibai, ur eta ibai. UNESCOk biosferako erreserba izendatu zuen 1984an eta gaur egun Natura sareko kidea da. Naturaren eztanda da leku magiko hau, itsasoak, ibaiak eta mendiak bat egiten dutelako bertan, ezohiko paradisua eta bizitza sortzen.
Paisaia itsasoak, mendiek, areatzek eta padurek osatzen dute. Elkarbizitza honi eta bertako klimari esker, fauna eta flora oso aberatsa topa dezakegu.
Kortezubiko Urdaibai Bird Center museo bizian, migrazioak direla eta, gure zerutik igarotzen diren hegaztiak ikusi ahal izango dituzu atsedena hartzen: indioilar errealak, Eskandinaviako antzarrak, koartzak...
Arteak eta historiak ere bere leku propioa dute Urdaibain, eta xendazalea bazara, Santimamiñeko kobazuloak bisitatzea aholkatzen dizugu.
Bizkaiko kostaldea
150 kilometroko kostaldea dugu askotariko planak antolatzeko.
Urdaibaiko padurek Euskal Herri Atlantiarreko hezegune garrantzitsuena bihurtu dute, bai azaleragatik, bai bertako habitat ezberdinen egoera apartagatik. Leku oso egokia da bertatik igarotzen diren hegaztientzat, migrazio garaian.
Padurek rol berezia jokatzen dute Urdaibain eta ZEPA zonalde izendatu zituzten 1994an (Zona de Especial Protección para las Aves, "hegaztientzako babesgune berezia", gazteleraz). Aurrerago Natura 2000 Sarearen parte izatera pasa zen.
Gernikako padura lokaztuetatik Kantauri itsaso erraldoiaren ateetara heldu arte leku interesgarri ugari ikus daitezke gure biosferan. Den-dena ikusi ahal izateko denbora-antolaketa eraginkorra baino ez dugu beharko, jarduera mordoa dagoelako egiteko, nork bere modura paradisu honetaz gozatzeko.
Ekologia eta Orntitologiari arreta berezia eskaintzen zaio Urdaibain, eta horrez gain, oreka interesgarria mantentzen da izakiaren jarduera ekonomikoen eta naturaren artean. Hori dela eta, garapen jasangarrian oinarritutako garapen sozioekonomiko modeloa ezartzea ahalbidetu daiteke. Horrexegatik, 1984an UNESCOk Biosferako Erreserba izendatu zuen. Bertan, jarduera ugari egin daitezke: xendazaletasuna, itsas-bidaiak, mendi-bizikletako irteerak, kayak-a, birding-a…
Kostaldeko edertasunaz gain, barnealderago, Kortezubin mendiz inguraturiko paisaia basatian murgilduta, Santimamiñeko kobazuloak bisitatzeko aukera izango duzu. Bertan, artearen parte izatera izango zara Ibarrola artistaren XX. mendeko obrako elementuen artean ibilbidea eginez eta kristo aurreko 13.000. urtera atzera bueltatzeko aukera eskainiko dizute Santimamiñeko kobazuloetan ikusiko dituzun labar-pinturek, txiki eta nagusiei liluratuta uzteko menu eztabaidaezina.
Jarduerak
Txorien ikuspuntutik. Arrano arrantzaleak, enarak, euli-txori grisak, zikoinak… hegaztien maitalea bazara, gaur egun birding-a praktikatu beharko zenuke. Horretarako, Urdaibai Bird Center museo bizia bisitatzea berebizikoa da. Derrigorrezkoa izan beharko litzateken esperientzia honek biosferan bizi edo bertatik igarotzen diren 200 hegazti baino gehiagoren inguruko informazio guztia eskainiko dizu.
Gautegizen kokatuta, Urdaibaiko bihotzean, museoaren helburua txorien eta migrazioen inguruko informazioa eskaintzea da. Lekua berez padurako behatokia da eta Aranzadi Giza Zientziak Elkarteak antolatzen du, hegaztien eta euren migrazioak zein habitaten inguruko ikerketaz eta dibulgazioaz arduratzen dena. Museoa 2013an inauguratu zenean 5.379 bisitari jaso zituen, eta 2016ko datuen arabera, 34.280.
Paduretatik itsasora. Urdaibaiko ur ekosistema modu eraginkor eta osasuntsu batean ulertzeko, kanoa irteerak antolatzen dira Laidako kanpingeko inguruetan apirila eta urria bitartean. Ibilbidea patxadaz egiteko egun erdi bat eman beharko duzu, kanoa enpresako furgonetek Gernikako inguruetako paduretara eramango zaituzte-eta.
Zure helburua kanpingera arte bueltatzea da Oka ibaitik zehar. Ibilbidean, padurak, antzinako errotak, Urdaibaiko ontziolak eta hegazti ugari ikusteko aukera izango duzu. Ibilbidea berez adin guztietarako prestatuta dago eta 8,5 kilometroko luzeera du. Ibilbideak ez dauka inolako zailtasunik. Oso gomendagarria da lagun artean edo familiarekin egiteko.
Urdaibaiko xendak. Urdaibaiko sistema naturaletatik zehar doazen ibilbide lokal ugari daude eta zonalde berean askotariko paisaien lekuko izan gaitezke: Zurbeltzen basoak, Oka ibaia, Mundakako ibaia, hondartza zein itsaslabarrez osaturiko itsasbazterrak…
Bermeotik Ondarroara Arrainaren Ibilbideaz goza dezakegu (GR 38a). Ibilbidean zehar, kilometroz kilometro fisionomiaz eta kolorez aldatzen doazen paisaiak ikusi ahal izango dituzu.
Bizikletak eta BTTak. Zonaldea aztertzeko garraiobiderik jasangarriena eta arinena bizikleta da, ezbairik gabe. Oinez ere egin daiteke, baina kilometro gehiegi dira Urdaibai osoa aztertzeko. Bizikletaren esparruan, ibilbide ugari daude gurpil biren gainean egiteko, bai pistan zehar eta baita menditik zehar ere.
Zonaldearen ikuspegi orokorra izateko, gomendioa estuarioaren perimetro osotik paseoa egitea da, Mundakatik Gernikara eta Gernikatik Laidara doana. Mundakatik Gernikara bidegorria dago, eta Gernikatik Laidara doan errepide tramoa ez dauka trafiko gehiegirik eta zonalde lasaia da oso.
Santimamiñeko lurpeko altxorra. Goi-paleolitikoko, Magdalena-Azil garaiko kobazulo hauek, K.a 13.000. urtekoak, Basondon daude (Kortezubi), Ereñozar mendiaren magalean.
1961ean izan zen kobazuloko hormetako labar-pinturak nahigabe topatu zituztenean: bisonteak, ahuntzak, hartzak, zaldiak… aurkikuntza erraldoia izan zen. Kobazuloak berez, atariaz gain hainbat kilometroko luzeera du 2006. urtetik aurrera itxi egin ziren koba hauek eta harrezgeroztik, bisita gidatuak ezarri dira. Bisita hauek kobazuloaren sarrera (40 metrokoa) eta aztarnategia ikusteko aukera emango dizute. Ondoren, Santimami baselizako interpretazio zentrora igoko zara 3D ibilaldia ikusteko. Bisitak ordubeteko iraupena dauka.
Nola heldu
Urdaibai inguruko herriekin zein Bilborekin konexio ezinhobea du, bai errepidez, bai trenez. Garraio publikoaren kasuan, komeni da webgunea edo telefonoaren bidez ordutegiak kontsultatzea, garaiaren arabera aldaketak egon daitezke-eta.
-
Trena
Euskotren: Gernikatik Bilborako trena ez da Atxuritik ateratzen, "Zazpikaleaketik" baizik. Linea MATIKO BILBAO – Bermeo E4 da.
-
Autobusa
Autobusa erabiltzea nahiago baduzu, horra hor Bizkaibuseko lineak: A3514 Bilbo - Amorebieta - Gernika A3519 Gernika - Mungia A3515 Bilbo Amorebieta - Gernika - Bermeo A3513 Bilbo Galdakaoko ospitalea - Gernika - Lekeitio A3522 Gurutzeta - EHU - Mungia - Bermeo A3523 Bilbo Galdakaoko ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio A3525 Gernika - Amorebieta - EHU A3527 Bilbo - Mungia - Bermeo
-
Autoa
Bertara autoz heltzeko lau modu daude: lehena Amorebietako korridorea - Gernika - Bermeo ibilbidea egiten duen errepideak jarraituz (BI-635 eta BI-2235 errepideak); bigarrena Amorebietaklo korridorea, Gernika eta Lekeitioko BI-635 eta BI-2238 errepideak jarraituz; hirugarrena, Bilboko korridorea, Mungia eta Bermeoko BI-631 errepidea jarraituz; laugarrena, Getxoko korridorea, Mungia eta Gernikatik igarotzen diren BI-634 eta BI-2121 errepideak jarraituz.
Gastronomia
Non jan
Ez duzu inolako arazorik topatuko Urdaibain gosaldu, bazkaldu edo jateko. Bertako herrietako taberna eta jatetxeetan eskaintza ugari daude-eta. Zonaldeko herririk handiena Gernika da. Bertan, zonaldeko gastronomia dastatu ahal izango duzu, produktu izarrak Gernikako piperrak eta gazta izanik. Horrexegatik da hain garrantzitsua Pintxoaren Ibilbidea egitea.
Mundaka, Laida, Ajangiz, Forua, Ea, Ereño... inguruetako jatetxeek ere bertako gastronomiaren eskaintza zabala daukate, prezio onean. Nabarnizen, esaterako, oso famatuak dira bertako babarrunak.
Ostatua
Non lo egin
Bilbotik 30 kilometrotara egonda, Busturialdean topa daitezken ostatu gehienak nekazal-turismokoak, ostatuak, eta kanpingak dira. Inguruko herrietan hotelak topa daitezke ere, bisitari bakoitzaren beharrizanetara egokituta.
-
Gauza ugari egin daitezke Urdaibain. Horregatik, garrantzitsuena zure denbora behar bezala antolatzea da, ahalik eta gauza gehien patxadaz ikusteko. Txundituta utziko zaitu leku honek!
-
Ordutegia
Santimamiñeko kobazuloak
Apirilaren 15etik urriaren 14ra, astelehenetik igandera hurrengo orduetan:
10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 15:30ean, 17:00etan, eta 17:30ean.Urriaren 16tik otsailaren 14ra, asteartetik igandera hurrengo orduetan:
10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.Erreserbak:
+34 944 651 657 / 944 651 660
E-posta: santimamine@bizkaia.net
Webgunea: bizkaia.eus/santimamine -
Prezioa
Santimamiñeko kobazuloak:
2 - 5 €
-
Kokapena
Busturialdea.
-
-
Busturialdea behar bezala bisitatu nahi baduzu ibilaldiak egingo dituzu. Horrexegatik oinetako erosoak eta ura eramatea gomendatzen dizugu. Bestalde, udan batez ere jendeak kayak-a praktikatzea gogoko du. Horrexegatik, oinetako erosoez gain betaurrekoak, txanoa eta eguzkirako krema eramatea oso gomendagarria da, ordu asko emango baituzu uraren aldamenean.
-
Gernikako jai garrantzitsuena Urriko Azken Astelehena deritzona da. Egun horretan, goizeko lehen orduan bertako produktuen azoka antolatzen da: barazkiak, lekaleak, esnekiak, txakolina… denetarik topatuko duzu bertan, etxera eramateko landa aldeko produktu fresko eta zoragarriak. Azokaz gain, Euskal Herriko herri askotako gazteak hurbiltzen dira Gernikara, goizeko lehen ordutik azkenera arte parrandaz gozatzera.
-
Olentzero eta Mari Domingi
- abenduaren 23(a) · abenduaren 24(a)
- Bilbao
-
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2024
- abenduaren 6(a) · abenduaren 15(a)
- Bilbao
-
Santo Tomas azoka 2024
- abenduaren 21(a) · abenduaren 21(a)
- Bilbao
-
Ara Malikian
- abenduaren 14(a) · abenduaren 14(a)
- Euskalduna jauregia
-
CHICAGO
- abenduaren 5(a) · abenduaren 29(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
UGP | Umeen Gabonetako Parkea
- abenduaren 14(a) · urtarrilaren 5(a)
- BEC Barakaldo
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.