Urduña, irla bat Bizkaiko bihotzean
Egin bat Urduñako naturarekin bertako historia ezagutu ahala, hiri titulua duen Bizkaiko lurralde bakarrean
Urduña Bilbotik 40 minutu eskasera kokatzen da eta bilduma historiko-monumental anitza duen hiria da. Balmaseda bezala, Erdi Aroan aduana kokaleku eta merkataritza gune garrantzitsua izan zen, Gaztelatik Europako iparrerako bidea egiteko beharrezkoa baitzen bertatik pasatzea.
Bere ondarea aberatsa bezain handia da, eta monumentuen artetik nabarmentzekoa da antzinako Aduana, egun hotel bainuetxea dena. Tokiko eraikuntza enblematikoa da eta Foruen Plaza ederrean bisitatu daiteke, Euskadiko Erdi-Aroko plaza nagusian. Halaber, Urduñan ezin dira galdu Andra Maria eliza, eta bertatik gertu dagoen Antiguako santutegia.
Euskadi berde eta naturalaren erakusgarria da hiria. Uharte geografiko txundigarria, Arabako eta Gaztelako lurrez inguratuta. Dudarik gabe, berezia, berdingabea eta harrigarria den lurraldea.

Urduña ezaguna da bere gune historikoaz gain, gure lurraldeko helmuga naturalen artean ederrenetarikoak diren paisaiez inguratuta dagoelako: Gorobel mendilerroa eta Nerbioiko ur-jauzia. Bestalde, eskaintza zabala du. Bertako produktuetan oinarritutako gastronomia, abentura ekintzak, kirola, hotel bainuetxea… Ez ezazu galdu.
1229an eraiki zenetik, eta XIX. mendera arte, Urduña merkataritzarako eta babeserako eremu estrategiko garrantzitsua izan zen. Hiri titulua dauka XV. mendetik, azpimarragarria da, izan ere, Bizkaian titulu hori duen lurralde bakarra da. Historiaren maitaleentzat paregabea da bertako kaleetan murgiltzea, ondare zoragarriz gainezka baitaude hemengo bazterrak.
Ingurumenaz gozatzea eta aire freskoa sentitzea gustuko baduzu, geldialdi beharrezkoak dira zuretzat Gorobel mendilerro preziatua eta Nerbioiko begiratokia, zeinetatik Nerbioi ibaiaren jauzia ikusi dezakezun. Aldi berean, Orozko herriaren bitartez Gorbeiako Parke Naturalera heldu daiteke, Bizkaiko bihotz berdera.
Galdu ezin duzuna
Urduñako Gune Historiko-Monumentala. Aduana legez izandako iraganaren aztarnak oraindik ere nabari dira, eta horregatik, 1997an Alde Zaharra Gune Historiko-Monumental legez aitortua dago. Kale guztiak Foruen Plazan batzen dira, hiriko gune nagusian. Hau gainera, Euskadiko Erdi Aroko plazarik garrantzitsuena da, arkupeduna, eta ezaguna mendeetan zehar produktu ezberdinen merkataritzarako toki nabarmena izateagatik: bertatik, artilea, burdina, garaua, arraina, tapizak, triptikoak eta erretaulak garraiatzen ziren.
Antiguako Andre Mariaren Santutegia. Antiguako birjina hiriaren eta haranaren zaindaria da. Erdi Arotik, “Amatxuk” Urduñako biztanleak babesten ditu, eta horregatik, Otxomaio jaietan birjina omentzen da. Mitologia eta arbasoen kondairetan sinesten duen lurraldea da. Bertatik ibiltzen zen Herensugea - zazpi buru zituen dragoi antzekoa- eta inguruko erreketan, lamiek euren adats luzeak orrazten zituzten, Mari jainkosa Txarlazo (927m) tontor esanguratsuaren magalean hegan aritzen zen bitartean.
Larruazabalgo herrixkak - Urduñako haritza. Gorobel mendilerroaren magalean, Larruazabalgo herrixkak Lendoñogoitik, Lendoñobeitik, Mendeikak eta Belandiak osatzen dute. Inguru hauetako ondarea oparoa
1516 urtean, haritz baten itzalean, antzinatik zetorren usadioa jarraituz, Ruzabalgo Batza elkartu zen legeak idatzita uzteko. Ezaguna da Gernikan ere hala egin zutela, nahiz eta kasu honetan, historia hain ezaguna ez izan.
Nerbioiko ur-jauzia eta ingurumen jarduerak. Nerbioi ibaia 270 metro dituen sekulako ur-jauzi batekin hasten da, bereziki ikusgarria izaten dena euria egiten duenean, neguan eta udaberrian. Gainera, Urduñatik oso gertu dagoen behatoki batetik so egin dezakezu.
Txirrindularitzaz, xendazaletasunaz eta mendizaletasunaz gozatzeaz gain, parapentea eta hegal-delta bezalako abentura kirolak egiteko aukera izango duzu Gorobel mendilerroaren inguruetan.
Orduñako laino-opila. Izen horrekin ezagutzen dute bertakoek neguan agertzen den fenomeno atmosferikoa. Zerua oskarbi dagoenean, lainoa Losako Haranan (Burgos) metatzen da, eta hortik inguruko haranetara mugitzen da. Laino-opila sortzen dela esaten da mendietako behe-lainoa herrira jaisten denean. Denboraldi horretan Urduñan bazaude har ezazu kamera eta zortea baduzu argazki ederren bat atera ahalko duzu. Ikustekoa da.
Ibilbideak
Nerbioi ibaiaren ur jauzia ikustea ezinbestekoa da, baina horrez gain Sopeñatik auto bidezko ibilbidea proposatzen dizugu: Ruzabaletik Maroñora, Gorobil mendikatea atzealdean edukita. Gomendagarria da bidea egun argitsuetan eta zerua oskarbi dagoenetan egitea.
Nerbioi ibaiaren ur jauzia ikustea ezinbestekoa da, baina horrez gain Sopeñatik auto bidezko ibilbidea proposatzen dizugu, bertatik Gorobil mendikatea primeran ikus baitaiteke.
Ibilbidea Urduñan hasten da, bertatik Antiguako santutegira doan A3931 errepidea hartu behar da, eta bideak herrixka ezberdinetara eramango zaitu. Lendoñogoiti eta Mendeikara joan nahi izanez gero, saihesbidea hartu beharko duzu. Gomendatzeko modukoa da Lendoñobeitiko errota eta Pozako ermita bisitatzea, Poza Lizentziatuaren jaioterria.
Bidaia paseo txiki batekin borobildu nahi baduzu, Lendoñobeititik Lendoñogoitira oinez joan ahal zara, edo behin Mendeikara helduta Babioraino jarraitu, Ayalan dauden ikuspegiez gozatu ahalko duzun tokiraino.
Nola heldu
Ikuspegi turistikoari dagokionez, Urduñak oso kokaleku ona du, Bilbotik eta Gasteizetik 40 kilometro eskasera baitago. Bertara iristeko zenbait modu daude. Autoz joateko aukeraz gain, trenean joatea abagune ona da trafikorik ez daukalako eta hiri erdigunean duelako geltokia.
-
Trena
Abandotik Renfe Aldiriak sarearen hirugarren linearekin (C3) Urduñara 45 minututan heldu daiteke. Trenak ordu erdiro pasatzen dira eta ordutegia Interneten kontsultatu dezakezu.
-
Autobusa
Bizkaibusen lineak eta ordutegiak kontsultatzea gomendatzen dizugu. Behin Urduñara helduta, garraio pribatua hartu beharko duzu Nerbioi ur jauzira heltzeko.
-
Autoa
Bilbotik Urduñara 38 kilometro daude, hau da, 40 minutu inguru. Heltzeko A-8 errepidea hartu eta ondoren A-68 jarraitu Gasteizko norabidean. Gero, hirugarren irteera hartu beharko duzu Llodio-Urduña BI-4516 noranzkoan. Behin hortxe, Urduñarako (ekialde) bigarren sarrera hartu.
-
Bizikleta
Urduña laua bada ere, mendiz inguratuta dago. Txirrindulari askok egunero igotzen dute 902 metroko portua. Gainera, bai Urduñan bai gertuko herrietan bizikletaz egiteko ibilbide anitz daude urte osoan zehar.
Gastronomia
Non jan
“Calocybe Gambosa”, perretxikoa lurralde honen gastronomiaren jaki preziatuena da. Urduñan ohikoa da perretxiko nahasiak jatea. Horregatik, ez da ustekabea Urduñako perretxiko bezala ezaguna izatea. Otxomaio patroi jaien plater ezinbestekoa da. Beraz, Urduña bisitatzen baduzu ezin duzu gozamen hori galdu, batez ere maiatzean egiten baduzu. Bi eratara dastatu dezakezu: plater gisa ala pintxo gisa hiriko edozein jatetxe edota tabernatan.
Urduñan produkzio ekologikoa nagusi da. Ezagunak dira bertako arrautzak, haragia eta barazkiak, eta baita barraskilo platera. Horien inguruan are gehiago jakin edo dastatu gura baduzu, Urduñako Zaporeak etxeko produktuen merkatura joatea gomendatzen dizugu. Foruen Plazan egiten da hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean. Merkatuan, Urduñako berezko zaporeak dastatu ahal izango dituzu, produktoreak ezagutu bitartean.
Ostatua
Non lo egin
Esperientzia lasaigarriaren bila bazabiltza, aukerarik onena Urduñako hotel bainuetxean lo egitea da. Alde Zaharrean kokatuta dago, Foruen Plazan. Hotelaren eraikuntzak estilo neoklasikoa du eta balore historiko arkitektoniko handia du.
Hotel bainuetxeaz gain, lo egiteko hautabide gehiago ere badaude. Hirigunean egon nahi izanez gero, apartamentuak eta ostatuak dituzu eskuragarri; bestalde, familia edo lagunekin ingurumenean egotea nahiago izanez gero, Gorobil inguruan landetxeak daude.
-
Urduñako Turismo Bulegoan tokiko, eskualdeko eta erkidegoko informazio turistikoa, bisita gidatuak eta Birding (tokiko abereen behaketa) informazio espezializatua topatuko duzu. Halaber, Txoko Gourmetean tokiko produktu gastronomikoak erosi ahal izango dituzu, horien produkzio zentroak ezagutzeaz gain.
Turismo Bulegoa
Foru Plaza, 9 - Alhondiga.
48460 Urduña, Bizkaia.
Telefonoa: 945 38 43 84
E-posta: turismo@urduna.com --
Ordutegia
Behe-denboraldian (irailaren 16tik ekainaren 30era, Aste Santua kenduta)
Astelehenetan: itxita.
Asteartetik igandera: 10:00 - 14:00Goi-denboraldian (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, eta Aste Santua)
Astelehenetik igandera: 9:30 - 14:00 / 16:00 - 19:30 -
Kokapena
Urduña
-
-
Urduñan maiatzean egonez gero, ezin duzu galdu Otxomaioa, Bihotza protagonista legez duen jaia, alegia. Otxomaio astean zehar hiria lepo betetzen da. Inork ez ditu galdu nahi jai giroko nekazaritza eta abeltzaintza azokak. Bestalde, Urduña Aste Santu garaian bisitatzea ere gomendagarria da.
-
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.