Urkiola: Mari jainkosaren auzoa
Bizkaiko mendi eta sakanen gordintasuna Urkiolako Parke naturalean topa dezakezu, paisaiaren edertasunak eta mitologiak elkarbizi diren tokian.
Mendi, sakan, harkaitz eta haranez osatutako paradisua da Urkiolako parke naturala. 5.768 hektareako paradisu honek osagarri guztiak dauzka naturaz gozatzeko. Bertan, Aramotz-Eskubaratz mendizerrak, Durangaldeko mendiak eta Aragio mendizerrak topatuko dituzu, Araba eta Bizkaia artean. Naturaz gozatzeko leku aparta duzu, xendazaletasuna, eskalada eta alpinismoa praktikatzeko leku aparta.
Mendizaleen meka dugu Bizkaian. Argazkiak egitean 1.330 metroko altuera duen Anboto mendiaren perfila ikusi ahal izango dugu edozein tokitik, paradisu natural hau babesten. Haitz bertikal horietan bizi da gure mitologiako Mari, gure lurraldea zaintzen eta justizia ezartzen duen jainkosa.
Parkeko bihotzean Urkiolako Santutegia dago. Bertatik erromes ugari igarotzen dira urtean zehar, berau Antonio Abad eta Padua santuei eskainia. Urkiolan naturak, mitologiak eta kondairek bat egiten dute, egun osoko esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera eskainiz. Osagarriak bertan dituzu, ibiltzeko gogoa baino ez da falta!
Bizkaian barrena
Mendiarteko tradizioa, hiritik gertu
Naturak menu berezia prestatu du Urkiolan. Baso ugariko zonaldea da, eta gora egiten dugun heinean zuhaiztiak desagertzen dira, aberez beteriko larreei tokia eginez. Gorago, landaretzak zonaldeko mendien harkaitzei paso egiten die, geruzaz osaturiko kontrastedun paradisua eraikiz. Horixe da Urkiola.
Urkiola benetan berezi egiten duena bere kokapen geografikoa eta lekuko mendien fisiografia da. Mendiz, haranez eta haitzez inguraturik dago, harriz beteriko paradisu malkartsua sortuz. Bertan 137 animalia espezie bizi dira 3.200 hektareez osatutako basoetan, non 700 landare mota topatu daitezke.
Topagune nagusia Antonio Abad eta Padua Santuei eskainitako Santutegia da. Urtean zehar ehunka erromes igarotzen dira bertatik tenplu hau bisitatzera. Horrez gain, santutegiaren ondoan harkaitz erraldoia dago. kondairaren arabera, ezkongabe batek hiru bira ematen badizkio harriari, bikotekidea aurkituko du. Tenpluaren inguruan aparkalekua topa dezakezu.
Mendizaletsuna, xendazaletasuna eta eskalada parkean praktikatzen diren jarduera nagusiak dira. Adin guztietarako ibilbide ugari daude: portutik hasten direnak Saibigain eta Urkiolagirrekoak dira ospetsuenak. Atxarteko zonaldean, ostera, Atxarte-Asuntze, Atxarte-Txakurzulo-Atxartekoa, Astxiki eta Alluitzeko ibilbideak gomendatzen dizugu. Hala ere, askotariko ibilbideak topatuko dituzu paradisu natural honetan, ibilbide handiak (GR edo Gran Recorrido, gazteleraz), ibilbide txikiak (PR, Pequeño Recorrido) eta ibilbide lokalak (SL, Sendero Local) deritzotenak.
Eskaladaren esparruan, zaletasun izugarria dago Urkiolan. Atxatxiki, Urrestei eta Alluitzeko hormak eskalatzaileen gogokoenetarikoak dira. Mari jainkosaren kobazuloa haitz artean dago eta eskalatzaile askori gustatzen zaie bertara hurbiltzea. Kondairak dio Anboton hodeiak ageri direnean, bertatik dabilela Mari. Bolinkoba, Gentilkoba, Baltzola eta Gentilen Zubia bezalako bestelako kobazuloak daude.
Ibilbideak
Saibigain mendia Gerra Zibileko eszenatokia izan zen. Gailurrean harrizko gurutzea dago, plaka batekin. Plaka horretan, gudan zehar hil zituzten gudarien omenaldia. Gailurretik gertu, trintxeren arrastoak eta bonbek utzitako zenbait aztarna ikusi ahal izango dituzu.
Gailurrean harrizko gurutzea dago, plaka batekin. Plaka horretan, gudan zehar hil zituzten gudarien omenaldia
Ibilbidea Toki Alaitik hasten da. Bidea seinalez beteta dago, baina hala ere, ondo dago jakitea ibilbidea hasi bezain pronto 10 minutu inguruko igoera maldatsua izango duzula zipresez inguraturiko bidexka batetik.
Astiro-astiro, bidea zabaldu egingo da eta otez beteriko txilardi batetik igaroko zara. Zuhaitzak desagertzean, inguruko mendiak ikusteko aukera izango duzu, paisaia zoragarri bateko parte sentituz. Ezkerretik eskumara: Saibigain (gurutze bat dauka gailurrean), Eskuagatx, Mugarra eta Untzillatx. Eguraldi ona egiten duten egunetan Urdaibaiko Laida ikus daiteke ere.
Igotzeari utziko diozu eta bidea laua bihurtuko da, bidegurutze batera heldu arte. Bertan, eskumako bidea hartu beharko zenuke, pinudi batetik igaroz. Bukatzean, belardi batera helduko zara eta bertatik Gorbeia ikusi ahal izango duzu. Igoera bat baino ez da falta Saibigainera heltzeko (945 metro). Gailurrean egonda, Urkiolako mendien orientazio mahaia ikusiko duzu. Itzulera bide beretik egin beharko duzu.
Urkiolagirre
Urkiolako ibilbide tipikoena da honako hau. Ia hiru orduko ibilbide honetan ikuspegi zoragarrietaz gozatuko duzu bertako baso, belardi eta mendietan barrena.
Ibilaldia Santutegian bertan hasiko dugu. Bertan, gure ibilbidearen panela topatuko dugu. Hesi bat igaro ostean martxan jarriko gara. Urki batzuk igaro ostean maldan gora hasiko gara belardi batzuetatik zehar eta ordu erdi eskasean gailurrean izango gara. Belardi hauetatik Urkiola parkeko lehen panoramikak ikusi ahal izango dituzu, Alluitzen gandorra aurrez aurre, bereziki.
Gailurrean benetan merezi du geldialdia egin eta arnasa hartu ostean, inguratzen zaituen naturaz gozatzea. Ondoren jaitsiera hasiko dugu, gailurretik Asuntze mendi-leporaino. Asuntzeko mendi-lepoan bertan Larranoko Santa Barbara elizaraino doan bidea ikus dezakezu. Nahi izatekotan ordu laurdenean bertaraino gerturatu zaitezke. Baseliza honetan, belardiz inguraturik, Atxondo harana ikusi ahal izango duzu eta baita Alluitzera doan gandor arriskutsua.
Asuntzera bueltan Pol-Pol iturritik igaroko gara eta bertako ur hotzak dastatu ostean Urkiolara bueltatuko gara, Urkiolagirre hegoaldetik inguratzen duen pista jarraituz.
Nola heldu
Mendiz inguratuta dago Urkiolako parkea, eta bertara errepide lokaletatik helduko gara. Gure gomendioa autoa erabiltzea da, ordutegiez ahaztuko zarelako, batez ere egun osoa eman nahi baduzu Urkiolan.
-
Autobusa
Bilbotik Urkiolara joateko modurik azkarrena Durangora joatea gomendatzen dizugu A3923 (Bilbo-Durango-Elorrio) linea erabiliz. Durangon bertan Urkiolara doazen linea pribatuak topatuko dituzu. Gainontzeko autobusak alboko herrietatik irteten dira: Abadiñotik A3923, Bermeoko San Juan atetik A3515 A3514 eta A3136, Astrabuduatik A2322 eta A3144.
-
Autoa
Urkiolara heltzeko garraiobide gomendagarri eta erosoena da. Parkera heltzeko errepidea A-8 autopista da, Durangoko irteera jarraituz. Segituan BI-623 errepidea jarraitu beharko duzu parkera iritsi arte.
Gastronomia
Non jan
Santutegiaren aldamenean jatetxe bat topatuko duzu. Bertan pintxoak eta menuak dituzu. batzuetan jendez gainezka egon ohi da. Tokirik ez baduzu topatzen Durangora jaistea gomendatzen dizugu, bertan askotariko tabernak eta jatetxeak topatuko dituzu eskaintza ezinhobearekin.
Barnealdean, gastronomiak aldaketak jasan ohi ditu. Jatetxe gehienetan beti topatuko dituzu kostaldeko gastronomiako tipikoak diren produktuak, baina horiez gain bestelako aukerak izango dituzu: neguan oso tipikoak dira indabak sakramentuekin edota zonaldeko ortuetako barazkiekin prestatutako porrusalda: patata, porru, azenarioak, tipula… sabela berotzeko ez dago bestelakorik.
Ostatua
Non lo egin
Urkiolako parkean topatuko dituzun zerbitzuak taberna eta jatetxea da, Santutegitik gertu. Berez, parkean ez duzu lo egiteko lekurik topatuko. Ostatua bilatzeko orduan, gertuko herrietara jotzea gomendatzen dizugu: Durango eta Otxandion, esaterako, ostatuak, hotelak, hostalak eta B&B motako ostatuak topatu ahal izango dituzu. Zonalde geografiko honetan landetxe ugari daude.
Urkiolako inguruetan lo egitea erabaki baduzu, gogoratu ostatua aldez aurretik erreserbatzea, garaiaren arabera jende kopurua alda daitekeelako.
-
Urkiola leku oso desberdina da bisitatzen den urtaroaren arabera. Udaberrian edo udan bazatoz, arropa freskoaz gain, eguzkirako betaurrekoak eramatea gomendatzen dizugu. Gainera, urtaro epelak direnez, eguzki gehiago izango duzu egunean zehar, eta ibilbide luzeagoak egitea ahalbidetuko dizu horrek. Neguan bazoaz, ostera, gure gomendioa da ibilbide-orduak behar bezala neurtzea. 16:00etan argia jaisten hasiko da, eta autorantz bueltatzen hasi beharko zinateke.
Toki Alai interpretazio zentroa
Urkiola Mendatea, 8. 48211 Urkiola, Bizkaia.
Telefonoa: 946 814 155
E-posta: espacios.naturales.protegidos@bizkaia.net-
Ordutegia
Negua
Goizez 10:30-14:30
Arratsaldez 15:30-17:30Uda
Goizez 10:00-14:00
Arratsaldez 16:00-18:00 -
Kokapena
Urkiola Parke Naturala
-
-
Lur malkartsua topatuko duzu Urkiolan, eta pista zein bidexketatik mugituko zara. Horregatik, gutxienez trekking motako oinetakoak eramatea gomendatzen dizugu. Harkaitzez osatutako ibilaldiak egingo badituzu, kaña altuko botak erabiltzea duzu aukerarik onena, orkatila babesteko.
Bestalde, neguan etorriko bazara ez ahaztu berokia, eskularruak eta txanoa, portuan hotz izugarria egiten duelako.
-
Olentzero eta Mari Domingi
- abenduaren 23(a) · abenduaren 24(a)
- Bilbao
-
UGP | Umeen Gabonetako Parkea
- abenduaren 14(a) · urtarrilaren 5(a)
- BEC Barakaldo
-
CHICAGO
- abenduaren 5(a) · abenduaren 29(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2024
- abenduaren 6(a) · abenduaren 15(a)
- Bilbao
-
Santo Tomas azoka 2024
- abenduaren 21(a) · abenduaren 21(a)
- Bilbao
-
Ara Malikian
- abenduaren 14(a) · abenduaren 14(a)
- Euskalduna jauregia
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.