Gernika: atzo, gaur eta bihar
Gure esentziaren zeinu nabarmenak dira Gernikako Arbola eta Batzarraetxea; 1937ko bonbardaketari aurre egin zioten euskal nortasunaren, identitatearen eta askatasunaren ikurrak direnak.
Picassoren artelanak egin du Gernika nazioartean ezagun. Urdaibai Biosfera Erreserban kokatuta, mende luzeetan zehar Bizkaiko herrientzako batzar gunea izan da, Euskal Herriko leku esanguratsuenetako bat delarik. XIV. mendekoak dira arbolapean egiten ziren lehen bilerak eta bertan sortu ziren foruak, euskal herritarrei autonomia ematen zizkien legeak.
Egun ohiturak zutik dirau eta haritz enblematikoaren aurrean hartzen du agintea Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakariak. Artelan ospetsua baino askoz gehiago, Gernika-Lumo, euskaldunen iragana, oraina eta etorkizuna begiztatzeko zoko ezin hobea da.
Basque, erro eta harro
Paregabeak gara mundu osoan, antzinako hizkuntza eta ohituradunak
1937ko apirilaren 26a egun beltza da gure historian. Egun hartan erregimen frankista babestuz, alemaniarrek eta italiarrek hegazkinez eraso zuten herria, hiribildua erabat astinduz. Batzarretxea eta Gernikako Arbola izan ziren eraso hartatik salbu geratu ziren leku bakanetakoak; gertakari latz hura ezagututa ez da zaila ulertzen zein nolako garrantzia duen haritzak euskal jendartearentzat.
Erdi Aroan ohikoa zen, egun Europa gisa ezagutzen dugun herrietako liderrak zuhaitzpetan elkartzea legeak sortzeko eta akordioetara iristeko. Gernikako Batzarretxean izaten ziren Bizkaiko legediak lantzeko batzarrak. Garai hartan Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deia Deiadar-mendietako tontorretan sua piztuz edota soinu-seinalez egiten zuten. Bost tontor hauen kokapena estrategikoa zen, jaurerritik banatuta. Izan ere, Bizkaiko edozein txokotatik Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Oiz edota Sollube ikusten dira. Hauetako gailur bat igotzea aukera ederra da iraganera soa luzatzeko, deiadarrak sentitzeko edota sutzarrak lau haizetara nola pizten ziren imajinatzeko.
Bizkaiaren historian sakontzea gura baduzu, ezin zara Antonio de Etxebarriak 1833an diseinatutako Batzarretxea eta Gernikako Arbola ikusi gabe joan, gainera, Euskal Herri osoan partekatzen diren ohiturak, kultura eta hizkuntzaren nondik norakoak ere ezagutzeko parada daukazu bertan.
Batzar-aretoa da Juntetxearen erdigunea eta egun hemen egiten dira Bizkaiko Batzar Nagusien biltzarrak. Bizkaiko Jaun ezberdinen margolanak dira apaingarri aipagarrienetako batzuk, baita antzina inguru hartan kokatuta zegoen Santa Maria Antiguako baselizaren irudia ere.
Beirateen aretora sartu bezain laster beirazko estalpera joango zaizu begirada: sabaian Gernikako Arbola Bizkaiko udalerrien topagune gisa eta antzinako batzarrei erreferentzia ikusiko dituzu besteak beste.
Eraikina bisitatzeko ez da ordaindu behar eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez bisita gidatuak eskaintzen dira. Doako sarrera izan arren ez ahaztu hitzordua hartzea garrantzitsua dela, arestian aipatu lez, historiaren orrialdeak betetzen jarraitzen dihardute bertan.
Geure-geurea da haritza
Gernikako Arbola iragana, oraina eta etorkizuna da. Antzina egiten zen moduan, gaur egun Lehendakariak zuhaitzaren azpialdean hartzen du bere aginte makila eta Bizkaiko armarrian ere azaltzen da. Jose Maria Iparragirrek zortzikoak idatzi zizkion haritzari eta foruei XIX. mendean. Gaur egun jende askok euskal ereserkitzat dauka abestia.
Lehen Gernikako Arbola XIV. mendekoa da, “Aita Haritza” eta egun ikusgai dagoena 2015. urtekoa. Batzarretxearen inguruan topatuko dituzu aurreko haritzaren gorpuzkiak. Haritz “zahar” hau 1742an landatu zuten, “Aita Haritza” lehortu zenean.
Burujabetzaren eta identitatearen ikurra den Gernikako Arbolak mugak gainditu ditu. Azken urteotan, 60 kimu baino gehiago landatu dira euskal diasporan: Argentinan, Kolonbian, Mexikon, Amerikako Estatu Batuetan edo Australian. Kimu hauek ez dira edonola banatzen, Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatzen duten originaltasuna daukate eta erakunde zein instituzio sozial zein publiko esanguratsuei eskaintzen zaie.
Ibilbideak
Gernika-Lumora egiten duzun bisita borobiltzeko bi museo aholkatzen dizkizugu: Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa. Lehen honek modu interaktibo batean 1937ko apirilaren 26ra eramango zaitu. Argazki erakusketa ikusgarriaz gain, pasarte beltz hartatik bizirik atera zirenen testigantzak ikusi ahal izango dituzu.
Ez ahaztu Bakearen Museotik eta Euskal Herria Museotik pasatzea
Bestetik, jauregi barroko batean kokatuta dagoen Euskal Herria Museoan, euskal kultura, ohiturak, folklorea, herri-kirolak,e.a. modu interaktibo batean ezagutuko dituzu.
Ikustetik ekitera pasatzeko momentua dela iruditzen bazaizu, Jai Alai frontoia topatuko duzu gertu zesta puntaren historiaz jabetu edota partida bat jokatzeko. Hain da entzutetsua txoko hau, zesta punta nazioartean Jai Alai bezala ere ezagutzen dela.
Berehala konturatuko zara lurreko gezi horiak eta erromesak ikustean Donejakue bidea Gernika-Lumotik pasatzen dela. Iparraldeko ibilbideko pasabide, hemen hartzen dute atseden Ziortzatik iristen diren erromesek. Inguruko paisaia ederregatik da ezaguna gune hau eta bertan indarberritzen dira Bilbo jomuga duen ondorengo etapa hasi aurretik.
Nola heldu
Busturialdeko biosfera erreserban kokatuta, herri hau ezinhobeto konektatuta dago Bilbo eta orokorrean, Bizkaiarekin, garraiobide publiko zein pribatuz bazatoz.
-
Trena
Euskotrenek Atxuri-Gernika tren linea dauka. Geltokia San Anton eliza ondoko geltokian duzu. Gernikako geltokiak Geltoki Plaza izena du.
-
Autobusa
Bizkaibus linea ugari daude Bilbotik Gernikara (eta alderantziz). Ordutegiak eta frekuentzia guztiak Bizkaibuseko webgunean topatuko dituzu.
-
Autoa
Bilbotik Gernikara autobide nazionaleko 36 kilometro dituzu, ordu erdi luzeko bidaia guti gorabehera. Bilbotik irtetean A8 autopista jarraitu beharko duzu Amorebieta arte. Bertan, BI-635 errepidea jarraitu beharko duzu. Hemendik aurrera, errepidea maldartsuagoa eta kurbaz jositakoa izango duzu, eta Gernikako erdigunera eramango zaituen bide hau gero eta berdeagoa izango duzu Biosfera erreserban murgilgu ahala.
Gastronomia
Non jan
Zalantzak bazenituen geuk argituko dizkizugu: Gernikara joango zarenean bertako indabak dastatu beharko dituzu, bereziki neguan. Bertako piperrak beste aukera paregabea izango duzu, Gernikako piperren zaporeak ez daukalako zerikusirik Bizkaiko gainontzeko herrikoekin alderatuta. Piperrak berez gatz apur batekin probatzea zoragarria da, bestelako osagarririk gabe.
Azokako produktuez gain, txorizoa edo Idiazabal gazta aukera apartak dira.
Bestalde, Urdaibain egonda, kostaldean bertan, bertako mahastietako ardandegietara hurbiltzea Bizkaiko Txakolina dastatzeko. Gure nortasuna islatzen duen ardo honen zapore berezia dastatzeaz gain, pintxo ezberdinekin konbinatzera lagunduko dizute esparru honetako adituek.
Ostatua
Non lo egin
Gaua igarotzeko aukerak egon badaude Gernikan, baina eskaintza ez da Bilbokoa bezalakoa. Hortaz, herrian topatuko dituzun ostatuen ekuragarritasuna bilatu eta egonaldia aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dizugu, bereziki Gernikako Urriko Azken Astelehenean etortzeko asmoa baduzu.
-
Batzarretxea eta Gernikako Arbola
Allende Salazar kalea, 1.
48300 Gernika-Lumo
Telefonoa: 94 625 11 38
E-posta: batzar.etxea@bizkaia.netGernikako Bakearen Fundazioa Museoa
Foru plaza, 1.
48300 Gernika-Lumo
Telefonoa: 94 627 02 13
E-posta: museoa@gernika-lumo.netMuseo Euskal Herria
Allende Salazar kalea, 5.
48300 Gernika-Lumo
Telefonoa: 94 625 54 51
E-posta: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus-
Ordutegia
Turismo bulegoa
Denboraldi baxua (azarotik Aste Santura bitartean)
Astelehenetik ostiralera 10:00tik a 18:00etara.
Larunbatak eta igandeak: de 10:00tik a 14:00etara.Denboraldi altua (Aste Santutik urriko azken astelehenera artean)
Astelenetik larunbatera 10:00tik a 19:00etara.
Igandeak 10:00tik 14:00etara.Itxita:
Urtarrila: 1 eta 6
Abendua: 24, 25 eta 31Gernikako Bakearen Fundazioa Museoa
Urtarrila:
1etik 30era itxita mantentze lanak egiteko
Urtarrilak 31 - Apirilak 2
Astelehena: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00 - 16:00
Larunbata: 10:00 - 14:30 / 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:30
Apirilak 3 - Urriak 15
Astelehena: 10:00 - 14:30
Asteartetik larunbatera: 10:00 - 19:00
Igandea: 10:00 - 14:30
Urriak 16 - Abenduak 28
Astelehena: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00 - 16:00
Larunbata: 10:00 - 14:30 / 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:30
***Abenduak 6 - Abenduak 10
Astelehena: 10:00 - 14:30
Asteartetik larunbatera: 10:00 - 19:00
Igandea: 10:00 - 14:30Batzarretxea eta Gernikako Arbola
Egunero 10:00tik 14:00etara eta 16:00tik 18:00etara.
Ekainetik irailera bitartean: 19:00ak arte irekita.
Sarrera dohainikEuskal Herria Museoa
Asteartetik larunbatera: 10:00tik-14:00etara eta 16:00tik 19:00etara
Igandeak: 10:30tik-14:30etaraJaiegunak 10:30 – 14:30/16:00 – 19:30
Jaiegunak 10:30 – 14:30/16:00 – 19:30
Astelehenetan itxita, urriko azken astelehenean izan ezik
Igandetan eta uztaileko eta abuztuko astelehenetan 10:30 – 14:00 -
Prezioa
Txartel bakoitza Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa: Gernikako Turismo Bulegoan salgai, 6€ren truke.
-
Kokapena
Gernika-Lumo
-
-
Zure bidaian Gernikara hurbiltzeko asmoa baduzu, txartel bakarra erostea gomendatzen dizugu, Bakearen Museora eta Euskal Herria Museora txartel berarekin bisita egin ahal izateko. Batzar Etxeko sarrera doakoa da eta aldez aurretik erreserbatu behar da. Txartel honek 15 eguneko balioa du. Kontuan izan museoak astelehenetan ixten direla.
Turismo bulegoa
Artekalea, 8.
Telefonoa: 94 625 58 92
Web: https://gernikainfo.eus/eu/
E-mail: turismo@gernika-lumo.eus
-
Lore eta landareen azoka
- urtarrilaren 21(a) · abenduaren 31(a)
- Bilbao
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi -eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki). Hemen klik (Leiho modala ireki: Cookieak konfiguratzea) eginez konfigura dezakezu haien erabilera.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
MUID | Analisi-cookiea | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Analisi-cookiea | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Analisi-cookiea | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Analisi-cookiea | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Analisi-cookiea | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Analisi-cookiea | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Analisi-cookiea | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailea bereiztea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailea bereiztea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Adierazi noiz freskatu MUID
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Microsoft Clarity
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.