Lurretik platerrera
Gure soloetako produktuen kalitateak mundu mailara eraman du Bizkaiko gastronomia, eta hori gure plateretan ikus dezakezu.
“Apaizen lapikoa txikia baina gozoa” esaten du esaera zaharrak. Adibide paregabea da gure hortuko produktu gordinen kalitatea kalifikatzeko. Bizkaian baratze txikiak ditugu, baina bertako produktuak tentu handiz zaindu eta lantzen ditugu.
Gernikako piperrak, perretxikoak, Idiazabal gazta, Zallako tipula moreak, eztia, tomate eta letxugak… bertako zaporez beteriko produktu adierazgarriak dituzu, den-denak naturalak. Gure lurraldera hurbiltzen bazara, osasuntsu jatea oso erraza dela ikusiko duzu. Hauek topatzeko fruta-dendetara hurbildu behar zara, edo ahal izatekotan Bizkaian zehar antolatzen diren azoketara hurbiltzea. Bertan arnastuko dituzun usainak eta dastatuko dituzun zaporeak zeharo txundituko zaituzte, ezbairik gabe.

Gure zaporeak dasta itzazu
Culinary Nation-aren bihotza
Lurreko produktu hauek gure identitatearen isladak dira eta indabak sakramentuekin, barazki menestra, porrusalda edo pistoa bezalako plater adierazgarriak osatzeko erabili ohi dira. Hortzetan ura egingo duzu gure barazkieki, ziur.
Bizkaiaz hitz egiten dugunean, gastronomia aipatzea derrigorrezkoa da. Jatea maite dugu, gastronomia arte bihurtuz. Mundu mailan badakite gure sukaldeetan arte lanak egiten ditugula, eta gure ‘eskulturak’ plateretan zerbitzatzen ditugula. Sekretua? gure produktua sortzen denetik maitatzen dugula: baserritarrak produktua behar bezala zaintzen du, eta sukaldariaren eskuetara heltzen denean behar den bezala prestatzen dituela, primerako kalitateko platerak sortuz.
Eusko Labela gure primerako lurretan jaiotzen da, propietateak ezinhobeak direlako. Horren ondorioz eskuratzen ditugu Gernikako piperrak, tomateak, letxugak, lekak, zerbak, porruak, tipulak… sasoi bakoitzeko produktu tipikoenak ustiatuz.
Bertako animaliak ere Eusko Labelaren merezidunak dira. Horrela, Idiazabal gazta produzitzen duten ardi Latxek edota Karrantzako ardiek Jatorrizko-Deiturako animaliak ditugu. Gauza bera gertatzen da behi-okelarekin, esneko bildotsarekin, txerriarekin, oiloarekin, arrautzekin eta baserriko esnearekin.
Gainera, produktu hauek inguruetako herrietan landatu edo hazten dira, freskotasuna eta berehalakotasuna eskainiz. Herriko fruta-dendak zein harategiak bisitatzea gomendatzen dizugu, eta are gehiago lurraldeko azoka eta merkatuetan murgiltzea: herri giroa, bertako produktuen usaina, baserritarren produktuak zuzen-zuzenean eskuratzeko aukera topatuko duzu bertan; merkataritza zentro erraldoietan posible ez den fenomenoa.
Ibilbideak
Gernikako astelehenak oso bereziak dira, egun horietan Bizkaiko landako produktuak erosteko aukera emango dizulako. Hala ere, astelehenero azoka antolatzen dute herrian, eta gurera egun batzuk igarotzera bazatoz, azoka hau bisitatzea gomendatzen dizugu. Bizkaiko produktuak ikusi eta dastatzeko aukera zoragarria izango duzu: bertako landen eta abereen produktuak topatuko dituzu bertan eta 900 stand inguru ikusiko dituzu bertan urtero.
Gernikako astelehenak oso bereziak dira, egun horietan Bizkaiko landako produktuak erosteko aukera emango dizulako
Azokan bertan fruten, barazkien, loreen, gazten txakolinen eta eztien erakusketak eta txapelketak antolatzen dituzte. Produktu eskaintza izugarria bezain zoragarria da eta jai giroa arnasten da hiri historiko honetako kaleetan.
Ibilbide honek, merkatuaz gain herri historikoa ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dizu. Bakea eta askatasunaren sinboloa den Gernikak ateak irekiko dizkizu bertako bazter guztiak ezagutu ditzazun. Ibilbidea Foruen plazatik hasiko dugu, Gernikako bihotzean. Bertatik udaletxea eta auzitegi zaharraren erikina ikusi ahal izango duzu, gaur egun Bakearen Museoa dena. Museo honek Condor legio faxistak 1937an eragindako bonbardaketa dakarkigu memoriara, eta museoaren helburua bakearen kultura hedatzea da.
Plazatik herriko goiko-aldera doazen eskailerak jarraituko dugu, eta bidean Santa Maria eliza ezagutu ahal izango duzu. Paseoa Europako Herrietako parketik jarraituko dugu, zuhaitz eta arbusto artean. Eduardo Chillida eta Henry Mooren eskultura bereziak bidean zehar topatuko dituzu. Zonalde horretatik Gernikako Batzar Etxea ikusi ahal izango duzu, Gernikako Arbola, hiriaren sinbolo nagusia, aurrean duelarik. Haritz hau Euskal Herriko zuhaitz erakusgarriena dugu, gure ondarearen zuhaitz historikoa, alegia.
Nola heldu
Busturialdeko biosfera erreserban kokatuta, herri hau ezinhobeto konektatuta dago Bilbo eta orokorrean, Bizkaiarekin, garraiobide publiko zein pribatuz bazatoz.
-
Trena
Euskotrenek Atxuri-Gernika tren linea dauka. Geltokia San Anton eliza ondoko geltokian duzu. Gernikako geltokiak Geltoki Plaza izena du.
-
Autobusa
Bizkaibus linea ugari daude Bilbotik Gernikara (eta alderantziz). Ordutegiak eta frekuentzia guztiak Bizkaibuseko webgunean topatuko dituzu.
-
Autoa
ilbotik Gernikara autobide nazionaleko 36 kilometro dituzu, ordu erdi luzeko bidaia guti gorabehera. Bilbotik irtetean A8 autopista jarraitu beharko duzu Amorebieta arte. Bertan, BI-635 errepidea jarraitu beharko duzu. Hemendik aurrera, errepidea maldartsuagoa eta kurbaz jositakoa izango duzu, eta Gernikako erdigunera eramango zaituen bide hau gero eta berdeagoa izango duzu Biosfera erreserban murgilgu ahala.
Gastronomia
Non jan
Zalantzak bazenituen geuk argituko dizkizugu: Gernikara joango zarenean bertako indabak dastatu beharko dituzu, bereziki neguan. Bertako piperrak beste aukera paregabea izango duzu, Gernikako piperren zaporeak ez daukalako zerikusirik Bizkaiko gainontzeko herrikoekin alderatuta. Piperrak berez gatz apur batekin probatzea zoragarria da, bestelako osagarririk gabe.
Azokako produktuez gain, txorizoa edo Idiazabal gazta aukera apartak dira.
Bestalde, Urdaibain egonda, kostaldean bertan, bertako mahastietako ardandegietara hurbiltzea Bizkaiko Txakolina dastatzeko. Gure nortasuna islatzen duen ardo honen zapore berezia dastatzeaz gain, pintxo ezberdinekin konbinatzera lagunduko dizute esparru honetako adituek.
Ostatua
Non lo egin
Gaua igarotzeko aukerak egon badaude Gernikan, baina eskaintza ez da Bilbokoa bezalakoa. Hortaz, herrian topatuko dituzun ostatuen ekuragarritasuna bilatu eta egonaldia aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dizugu, bereziki Gernikako Urriko Azken Astelehenean etortzeko asmoa baduzu.
-
Gernikako Urriko Azken Astelehena Euskal Herriko nekazaritza-azoka garrantzitsuenetarikoa dugu, urtero milaka pertsona erakarriz. Baserritarrek 900 stand inguru antolatzen dituzte San Juan Ibarra, Artekale, Picasso eta Juan Calzada kaleetan euren produktuekin. Gure geografiako produktu onenak erosteko aukera izango duzu. Ez galdu bertara hurbiltzeko parada hau!
-
Kokapena
Gernika-Lumo
-
-
Poltsikoko dirua izatea ezinbestekoa da, bertako produktuak erosi ahal izateko. Salmenta-postu guztiek ez dute kobratzeko TPV zerbitzurik. Gogoratu zure produktu gustukoenak erosi eta etxera eramatea!
Eusko Labela
Jatorri-deiturako zigiludun produktuak ditugu. Hauen bitartez, produktua sortu denetik beronen kontsumora arteko prozesu osoko xehetasun guztiak tentu handiz zaindu direla ziurtatzen da.Produktu hauek zeintzuk diren jakin nahi baduzu Hazi Fundazioaren bidez egin dezakezu (www.hazi.es). Ez ahaztu badirela Euskal Baserri izeneko produktuak daudela, den-denak bertan sortutakoak.
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta elkartzeak Bilbao BBK Live 2021ean
- uztailaren 8(a) · uztailaren 10(a)
- Bilbao
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia