Oma baso margotua

Agustin Ibarrolak margotu zuen basoa, eta, hasieran, 47 irudi zeuden. Denborak eta basoaren prozesu naturalek aurrera egin dutenez, baina, beste kokapen bat behar izan da, eta galdutako multzo batzuk berreskuratu dira; hala nola, Kordobako mezkita, Haritzari egindako omenaldia, Mehatxu nuklearra eta Bi dimentsiotako diagonala.

Gaur egungo 34 multzo artistikoak 800 zuhaitz ingurutan daude jasota, eta Kortezubin beha daitezke, Urdaibaiko biosferaren erreserban kokatutako herri txiki landatarrean.


Urdaibai

Bide berdeak ziztu bizian

Dagoeneko erabiltzen ez diren trenbideak birmolda - tuta sortu dira bide hauek. Birmoldaketak ez du xede izan ekoturismoaz gozatze aldera trazadurak egokitzea bakarrik, ibilbideon balio kultural, historiko eta praktikoa berreskuratzea ere izan baita helburua.

Bizkaian, hainbat bide berde daude, oinez nahiz bizikletaz ibiltzekoak. Burdin Mendietako bide berdeak Artzentales eta Zierbena lotzen ditu, eta 42,5 km luze da; bada, Enkarterri eskualdeko hainbat bailara zeharkatzen ditu. Atxurikoak 3,8 km dauzka, eta Sondika eta Mungia lotzen ditu.

Arratzolako bide berdea Atxondoko bailaratik igarotzen da: 5 km dauzka, eta oinezkoentzat da egokiagoa. Itsaslurrekoak Pobeña eta Kobaron (Muskiz) auzoak lotzen ditu, eta kostaldearen ikuspegi izugarriak eskaintzen ditu bere 2,2 km-etan.

Balmasedaren eta Alonsotegiren arteko ibilbideak, Kadaguakoak, La Roblako trenbide zaharrari jarraitzen dio, eta aukera ematen du Kadagua ibaiaren ibilgutik (18 km) paseo bikaina emateko. Ortuellan, Orkonerako antzinako meatze-trenbidearen 3,7 km-ko tartea berreskuratu da.