Eraztun berdea Bilboko

Azken urteetan, kolorea aldatu du duela gutxi arte grisa zen Bilbok. Gaur, hiribildua atseginagoa da, eta berdeguneak lehengoratu edo sortu izana elementu giltzarria izan da hiriaren eraldaketan. Hiriparkeek eta baso-guneek osatzen dute eskaintza. Lehenengoek 200 hektarea betetzen dituzte, 21 parketan banatuta. Baso-guneek, berriz, 1.025 hektarea osatzen dituzte, bost arlotan zatituta (Artxanda, Iturritxualde mendia, Arnotegi, Pagasarri eta Arraitz), aisialdirako 21 gunerekin. Toki horietan, haurrentzako jolasguneak, mahaiak, barbakoak, bankuak, informazio-kartelak eta kartel panoramikoak daude.


 

Horri, hirigunea inguratzen duen Ibilbide Handia gaineratu behar zaio: 99,30 km-ko ibilbidea da, eta baso-parkeak zeharkatzen ditu, Eraztun Berdea osatuz. Ibilbideen eta toki interesgarrien erreferentziekin eta informazio orokorrarekin seinaleztatutako bidexkez, bidez eta kalez osatutako azalera itxia da. Bilboko hainbat tokitatik irits zaitezke bertara, ardatz nagusira daramaten hamaika trazaduren bidez.