Bilbo egun batean: ezinbestekoak
Arte, gastronomia eta abangoardiarekiko maitasuna, benetakotasunez blai. Horrelakoa da Bilbo, adi egon!
Guggenheim Museoak Bilbo nazioarte mailan kokatu bazuen ere, hiriak askoz gehiago eskaini ahal dizu. 350.000 biztanle inguru dituen hiria, benetan harrigarria da tradizioa eta abangoardia era magikoan uztartzeagatik. Horrela sumatu daiteke hiriko izkina orotan, artean eta gastronomian are nabarmenago izanik.
Bizkaiko hiriburua izateaz gain, hiribildua edo 'botxoa' (ibar baten egoteagatik bertakoek horrela deitzen diote), Europa hegoaldeko hiri moderno, kosmopolita eta originaletako bat da. Oraina alde batera utzi gabe iragana ere zaintzen duena, etorkizunean begirada tinkoa eduki bitartean.
Ez da lan erraza Bilbo egun soil batean guztiz ezagutzea, baina denbora askorik ez baduzu, egun bateko ibilbidea proposatzen dizugu. Ezinbestez bisitatu behar dituzun tokiak ezagutu ahalko dituzu... hasteko gogoz?

Dudarik gabe, ibilbidearen abiapunturik onena Alde Zaharra da, hiriaren bihotz historikoa. Unamuno Plazan hastea gomendatzen dizugu, metro geltoki propioa baitu eta Euskotren sareko tren irteeratik 100 metro eskasera baitago. Bi kasuetan, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian jaitsi behar duzu.
Miguel de Unamuno filosofo eta idazlea omentzen duen plazatik 'Zazpikaleak' izenez ezagutzen diren kaleetarako sarbideak ikusiko dituzu. Jendetzak biltzen dituzten kaleak, hauetatik ibiliz Bilborik originalena eta tradizionalena sentituko duzu. Abangoardiatik at bizirik irauten duen Bilbo hori. Tokiko dendekin, pintxoz beteriko tabernekin, janari tradizionaleko jatetxeekin eta eraikin historiko politekin.
Oso laster, zonaldeko aberastasun historikoarekin egingo duzu topo: Pilota kaleko John Jauregia, La Bolsa eraikina izenez ere ezaguna, Bidebarrietako Bidebarrieta Liburutegia eta Txakur kaleko Txakurraren Iturria. Egia esan, bazenekien bere kainuak lehoiak direla? Kale guztietatik ibiltzeak merezi du, nahiko arin egin ahalko duzu gainera. A! Ibilbidea egin bitartean Bilboko lauza behatu. Ikusiko duzunez, lora forma du erdialdean eta lau kanal kanporantz begira. Diseinu bereizgarri horren helburua egun euritsuetan uraren pilaketa ekiditea da.
ARRATSALDEA: XXI. mendeko Bilbotik txangoan
Zazpikaleak ikusi ondoren, jateko ordua izango da. Plater tradizionalen bat jan nahi baduzu, Santa Maria eta Txakur kaleen artean zenbait jatetxe dituzu. Halaber, pintxoak jatea nahiago baduzu Plaza Berrira hurbiltzea edo Erriberako Merkatura joatea gomendatzen dizugu. Bigarren hau, Europako estalitako hornidura-azoka handienetako bat da, eta seguruenez, bertan hiribilduko pintxorik onenetarikoak daude. Berdin dio hauetan jan nahi ez baduzu, merezi du behintzat ikustera hurbiltzeak.
Behin eguerdia pasata, Alde Zaharra atzean uzteko unea da. Irteeran, Areatzarako noranzkoan (antzina barnealdeko hondartza izandakoa), Arriaga Antzokia dotorearekin aurkituko zara, 1890ean zabaldua eta zenbaitetan berreraikita sute eta uholdeen eraginen ondorioz. Gelditu eta begiztatu minutu batzuetan zehar. Hortik abiatuta, Nerbioi itsasadar sinbolikotik doan ibilbidea has dezakezu. Bitxikeria bezala, jakin ezazu itsasadarrak, behin Bilbo hiribildua atzean uzten duenean, Bilbo Handiko bi alderdiak banatzen dituela: eskuin aldeko kostaldeko herriak; eta ezker aldeko herri industrialak. Gainera, laster ohartuko duzu itsasadarrak zubi ugari dituela, 14 guztira.
Ibilaldia Areatzatik hasita, bost minututan Udaletxera ailegatuko zara. Bertan, Jorge Oteiza euskal eskultore famatuak diseinatutako Variante Ovoide monumentua aurkituko duzu. Hortik aurrera, pauso bakoitzean Bilbo are modernoago egiten joango dela somatuko duzu. Horren eredu argia, pauso gutxira izango duzun Santiago Calatrava arkitektoaren Zubizuri zubia. Behin zubiko gunera helduta, hiriaren ikuspegi ederrez eta aire freskoaz gozatu nahi baduzu, Artxandako funikularra hartu dezakezu eta begiratokira igo. Hiru minutuko igoera baino ez duzu. Halaber, ibilbidea hiritik jarraitu nahi baduzu, Zubizuria gurutzatzera gonbidatzen zaitugu Isozaki dorre futuristetara heltzekotan eta bertatik Abandoibarratik jarraitzekotan, beti ere itsasadarraren bidea jarraituz noski.
Aurkezpenik behar ez badu ere, Guggenheim Museoa minutu gutxitan aurkituko duzu. Miresteko modukoa, Frank O. Gehryk diseinatutako arte garaikideko museoak, itsasontzi forma du eta kareharri, beira eta titanio xaflez egina dago. Orobat, oso maitatuak diren bi maskota ditu: aurreko partean Puppy duzu, lorez egindako txakur zaintzailea; atzekoan aldiz, Mamá, bederatzi metro inguruko armiarma erraldoia. Jeff Koons eta Louise Bourgeoisen obrak, hurrenez hurren. Museoa barrutik ikusi nahi ez baduzu ere, inguruetatik ibil zaitezke eta zortea baduzu, orduan behin errepikatzen den Su edo Laino Iturri ikuskizuna ikusi.
Gertu Iberdrola Dorrea ikusiko duzu, Euskadiko eraikinik altuena. Asteburu eta jaiegunetan 25. solairura igo ahal duzu, 115 metroko altuerara. Bidea jarraituz, Casilda Iturrizar Parkera helduko zara, hiriko birika berdea. Parkean, Bilboko Arte Ederren Museoaz gain, atsedenaldirako zelai berdeak dituzu eskuragarri, eta hegaztiez betetako urmaela, zeinetan ahateak nagusi direnez gero, parkea Ahateen Parkea izenez ezaguna ere den.
GAUA: 'Katedraletik' finantzen erdigunera
Indarberritzen zarenean, iluntzean San Mames Estadiora hurbiltzea gomendatzen dizugu. Munduko estadiorik onenetako bat izateagatik ospetsua, parketik 10 minututara dago. 2013an izandako birmoldaketaren ondoren, gauean duen argiztapena izugarria da. Benetan polita. Jakingo duzunez, Athletic Clubeko lehoien etxea da.
Egunari amaiera emateko, San Mamesetik, Jesusen Bihotza plazara jaitsi zaitezke eta Moyua Plazarako noranzkoan Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusia hartu. Bertan hasten da erdigune komertzial eta finantzarioa. Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren inguruetan taberna eta jatetxe anitz dituzten kaleak daude, poltsiko guztietara moldatzen direnak. Kuriositate gisa, ikusiko duzunez zonaldeko metro sarbide guztiek kristalezko estruktura handia dute. Hauek 'fosterito' izenez dira ezagunak metroaren arkitektoa den Norman Fosterren omenez, ezaguna ere Londreseko 30 St Mary Axe eta bestelako nazioarteko obren sortzailea izanagatik. Azkeneko helmuga bezala, Kale Nagusitik paseoa ematea gomendatzen dizugu, eta baita metro geltokiren batera sartzea hauek barrutik nolakoak diren ikusteko.
Honekin, Bilboko ezinbestekoak bisitatu dituzu. Zure egonaldia atsegingarria izatea espero dugu!
Nola mugitu
Kontuan izan behar duzu Alde Zaharrean ezin dela autoa sartu eta erdigunean trafiko mugimendu handia egon ohi dela, beraz, aukerarik onena garraio publikoa erabiltzea da. Bilbok garraio sare ona du, eta metroa, tranbia, trena (Euskotren eta Renfe) edo autobusa (Bilbobus eta Bizkaibus) erabiliz hiriko edozein ertzetara heldu ahalko zara.
-
Bilboko Turismo Bulegoak
Alde Zaharretik gertu:
Helbidea: Plaza Biribila, 1
Telefonoa: 944 795 760
E-posta:. informacion@bilbaoturimso.bilbao.eus
Guggenheimetik gertu:
Helbidea: Alameda Mazarredo, 66-
Ordutegia
Alde Zaharretik gertu:
Astelehenetik igandera: 09.00-20.00
Irekita urteko egun guztietanGuggenheimetik gertu:
Astelehenetik larunbatera: 10.00-19.00
Igande eta jaiegunetan: 10.00-15.00
Uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera: 10.00-19.00 -
Kokapena
Bilbo
-
-
Euskaldun berria bazara, euskaltegiak gure hizkuntzan murgiltzeko erreminta paregabeak direla jakin beharko zenuke, baina formatu berezian planteatuta: klase arruntak eskaintzeaz gain, ahozkoak lantzeko, horietako askok irteera bereziak antolatzen dituzte herri eta hirietako kaleetan. Bilboko hainbat euskaltegietan ikasle eta irakasleek poteoak antolatzen dituzte mintzapraktika lantzeko eta hitz egiteko erraztasuna garatzeko.
Horrez gain, zentro hauek zenbait egunetako irteerak antolatzen dituzte barnetegietara, gehienetan herri oso euskaldunetara. Bertan, askotariko jarduerak lantzen dituzte, eguneko 24 orduetan euskara hutsean moldatuz.
-
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.