Santurtzi, sardinen jaurerria
Kantauri itsasoa zainetan daramaten jendeen bizilekua, arrantzari bizia eskaini diotenen jaioterria.
Santurtzi Bizkaiko kostaldearen ipar-mendebaldean topatuko duzu, Abrako golkoak inguratzen du udalerria. Bilbo Handiaren barruan, Serantes mendi dotorearen hegalean (446 metro) dago. Itsas ohitura indartsua duen herria da, Europar Atlantikoko portu garrantzitsuenetariko bat dauka.
Bertako jende eta jarduereei abestiak idatzi dizkiete, “Desde Santurce a Bilbao” kopla ospetsua esaterako. Iraganeko aztarnak bizirik dituen herrixka da hau, kresalaren eta sardinen usainaz blai, iraganak eta orainak bat egiten duen tokia.

Bilbo efektua
Geure hiriak kosmopolitak dira, abangoardiaren, diseinuaren eta ohituren erakusgarri
“Desde Santurce a Bilbao” kopla ospetsua eguneratu egin da eta Santurtzi da orain Bilbotik edo hainbat puntuetatik jendea jasotzen duen lekua. Itsasotik edaten duen zokoa da; bertako jendeak bizitza eskaini dio eta horren aztarnak ikusgai dira edonon. Sardinerak, itsasontziak, txalupak zein baleak, ez da ezer falta itsas postal honetan.
Santurtzi edo Santurce (gaztelaniaz), itsasoarekin lotura oso estua duen herria da; Arrantza portua da bere arima. Kresalaren lurrinak Arrantzale Kofradiako jatetxeko txingarretan erretako sardinen usainarekin bat egiten du. Arrantzale Kofradiaren baitan aurkituko duzu antzinako sardineren agertokia arrain salmentarako, arrain enkantea. Gaur egun bizirik dirauen jarduera da zenbait portutan, non eguneko arrantza enkantearen bidez saltzen den. Enkante antzeztua ikusteko aukera izango duzu bertan, gertutik ezagutzeko Kantaurirekin lotuta dagoen bizimodua.
Sardinerak dira bertako ikur garrantzitsuenetakoak, saskia hartu eta arrain enkantera abiatzen ziren arrainik onenen bila. Oinutsik, gona erdi jasota eta saskia buruan zutela Bilbora joaten ziren salgaiak dirutzera. “Desde a Santurce a Bilbao” abestia gure folklorearen oinarrizko kantuetako bat da eta emakume hauen egunerokotasunari eskaintzen dizkio bere letrak. Bestalde, J. Lucarini eskultore bilbotarrak ere, kobrezko eskultura sortu zuen sardinerak omentzeko, emakume kementsu hauen lan gogorrak bilakatu baitzuen Santurtzi ospetsu.
Kresal usainaren xarma
Portuko ur isiletan itxaroten dute hainbat eta hainbat itsasontzi koloretsuk arrantzarako egun oparo berri bat. Antzina traineruak ziren baxurako arrantzarako erabiltzen zirenak, baina gerora lurrun eta eztanda motordun itsasontziak erabiltzen hasi ziren. Itsasontzi horien adibide esanguratsua dugu Agurtza, gure ondarearen altxorretako bat. Hegaluzeaz gain, sardinak, berdelak, txitxarroak eta antxoak sartzen ziren ontziaren egurrezko erraietan. Egun, zuk zeuk ezagutu dezakezu gure arrantzaleen mundua itsasontzi honetan barneratuz.
Itsasoari begira aurkituko duzu Karmengo Amaren monumentua. 1907an Karmengo Ama Birjina Santurtziko zaindari izendatu zutenean hasi ziren bere omenez egindako festa herrikoiak ospatzen. Jai giro atsegin batek betetzen ditu kaleak eta horietariko bat da, esaterako, Sardinaren Eguna: sardina erreak banatzen dira, dohainik, gerturatzen diren herritar, inguruko eta bisitari guztientzat. Izatez, uztailaren 16a da Santurtziko egun handia; herriko arrantzaleak, Karmengo Amaren irudia bizkarrean hartu eta itsasorantz abiatzen dira lore-eskaintza egitera.
Natura eta itsas-animalien maitaleek ere aukera paregabea dute Santurtzin baleak ikuskatzeko programarekin. Bizitzan behin behintzat gozatu beharreko esperientzia, zeure eskura daukazuna.
Ibilbideak
Reina Victoria itsas pasealekuak, Arrantza Portua, Agurtza Atunontzia eta Bizkaiko Zubia (UNESCOren Gizateriaren Ondarea) lotzen ditu. 20 minutuko ibilaldi eder honek, Abrako badiaren ikuspegi aparta eskaintzen du. Bizkaiko zubira heldu zarela, gurutzatu Areetara, xarma berezia duen beste bazter eder bat ezagutuko duzu.
Sardineren bizimodua ezagutu eta Serantes menditik Donejakue bidea itsasoz abiatzen dutenei agurtu. Edozein dala zure gustokoena Santurtzin aurkituko duzu
Santurtzik duen beste harribitxietako bat Eskultura Museoa da: kaleetan zehar banatuta dauden 15 artelanez gozatu ahal izango duzu ibilbide atsegin batean. Santurtziko portua Donejakue Bideko 14 portu ofizialetako bat da. Donejakue Bidea belaontziz bizi dezakezu nahi duzun portuetan lehorreratuz.
Egiaztagiri ofiziala Turismo bulegoan jasoko duzu eta bertara gonbidatzen zaitugu informazio gehiago eskuratzeko.
Itsasorako irteera anitz egiteko aukera izango duzu Santurtzin. Ondorengo webgunean aurkituko dituzu hainbat eskaintza zure gustukoena hautatzeko.
Ibilbide polit bat egiteko nahian bazabiltza eta mendizalea bazara, ezin zara Santurtzitik joan Serantes igo barik. Tontor gaineko ikuspegia sekulakoa da, Abra badia osoa topatuko duzu zure magalean. Ibilbide anitzen artean aukeratzeko parada daukazu hirigunetik abiatzen bazara. Jarraitu ondorengo webgunera informazio gehiago jasotzeko:
Nola heldu
Bilbotik 15kmra dago Santurtzi. Metroa, trena eta autobusa dituzu zure esku hobeto egokitzen zaizuna erabaki behar duzu soilik. Kotxez etorrita parking-ak aurkitu dituzu portutik gertu ere.
-
Trena
C-1: Bilbao Abando-Santurtzi Santurtzitik irteerak : 05:00etatik 23:15era (lanegunetan), 5-10 minuturo. Bilbotik irteerak: 05:15etatik 23:40era (lanegunetan), 5-10 minuturo. Bidaiaren luzapena: 22’
-
Metroa
Santurtzik metro geltokia dauka, portutik oso gertu utziko zaitu garraio hau aukeratzen baduzu. Bilbotik Santurtzirako norantzan, bigarren lerroa hartu behar duzu, helmuga Kabiezes daukana. Osteradatxoa egiteko asmoa baduzu berriz, Peñota geltokian jaitsi (Bizkaia Zubitik gertu dago) eta 20. minutuko ibilaldi dotoreaz gozatuko duzu.
-
Autobusa
A-3151: BILBAO-SANTURTZI (zuzena, autobidetik) Bilbotik Irteerak (Gran Vía) (lanegunetan eta larunbatetan) 07:05etik 22:05era arte, 30 minuturo. Santurtzitik Irteerak (Parke Nagusia) (lanegunetan eta larunbatetan) 06:25etik 22:25era arte, 30 minuturo. A-3115: BILBAO-SANTURTZI (geldiuneekin) Bilbotik irteerak: Hurtado Ametzaga, 1 (Abandoko geltokia), 06:00etatik 00:15era arte. SANTURTZItik irteerak: Parke Nagusia, 05:40tik 01:0era.
-
Autoa
Bilbotik abiatuta, 20 minututan iritsiko zara Santurtzira. Ibilbide azkarrena ondorengoa da: A8 autobidea hartu Don Diego Lopez de Harotik abiatuta. Jarraitu A8an Antonio Alzaga Etorbidera/BI -3791.126B irteera hartu. Jarraitu Antonio Alzaga Etorbidetik BI/3791. Jose Miguel Barandiaran kalea hartu Mahastiak kalerantz eta bertan egongo zara.
Gastronomia
Non jan
Kantauriko arraina dastatzeko leku aproposa da Santurtzi. Gastronomia eskaintza aberatsa aurkituko duzu bertan. Jatetxeetako plater zainduetan zein tabernetako pintxoetan ahogozatuko duzu gure itsasertzeko produktuen kalitatea.
Sardina freskoak dira tokiko gastronomiaren zigilu, eta ez ahaztu bere garairik aproposena, maiatzetik urrira bitartekoa dela.
Ostatua
Non lo egin
Si te interesa hospedarte en Santurtzi te interesará saber que en pueblo no hay un gran número de sitios donde pasar la noche. La oferta de pensiones y hoteles es limitada. Otra opción es buscar alojamiento en municipios de alrededor como Portugalete o Las Arenas donde también tienes a tu alcance diferentes opciones para descansar como hoteles u hostales para todos los bolsillos.
-
Agurtza atunontzia Arrantzaren Interpretazio Zentroa bihurtu da. Gure kostaldeko egurrezko arrantza-ontzi tradizional azkenetako bat da, eta bertan arrantzaleen bizimodua, Santurtziko portuaren historia eta arrantzaren artea ezagutu ditzakegu.
Agurtza atunontzia
Reina Victoria pasealekua. 48980 Santurtzi.
Telefonoa: 944 839 494 (Turismo bulegoa)
E-posta: turismo@santurtzi.netBestalde, Itsasoaren Museoa, Santurtzi Itsasoa Museoa, Santurtziko itsas historiako eraikinik esanguratsuenean dago, Arrantzaleen Kofradian. Bi zentro horietan publico zabalari zuzendutako jarduerak daude: antzerki-enkanteak eta tailerrak.
Santurtzi Itsasoa Museoa
Arrantza portua, 20
48980 Santurtzi
Telefonoa: 944 83 94 94
E-posta: turismo@santurtzi.net-
Ordutegia
Agurtza atunontzia
Iraila - Ekaina
Asteburuetan eta jaiegunetan: 11:00 eta 12:30Aste Santua / Uztaila – Abuztua
Astelehenetik Igandera: 11:00 eta 12:30Taldeentzako bisitak erreserbatzeko aukera, ezarritako ordutegitik kanpo.
Santurtzi Itsasoa Museoa
Iraila - Ekaina
Astelehenetik Igandera: 10:00-15:00
Aste Santua / Uztaila – Abuztua
Astelehenetik Igandera: 10:00-19:00
Aurrez itzartutako taldeentzako bisitak urte osoan zehar -
Prezioa
Agurtza atunontzia
18-65 urte: 2,5€
5-17 urte, >65 urte, ikasle eta taldeak ( >10 pertsona) : 1,50 €
<5 urte eta Santurtzin erroldatuak: doan
Euskal Kostaldearen museoen sarrerako txartela eta Bilbao Bizkaia Card: 2x1Santurtzi Itsasoa Museoa
18-65 urte bitartekoak: 1,5 €
7-17 urte bitartekoak, >65, ikasleak: 1€ Asteazkenak doanSanturtzi Itsasoa Museoa + Agurtza arrantza itsasontzia
18-65 urte bitartekoak: 2,50€
<17 urtekoak, >65 urtekoak, ikasleak: 1,5€ -
Kokapena
Turismo bulegoa
-
Puerto Pesquero kalea, 20. 48980 Santurtzi
-
Telefonoa: 944 839 494
-
E-posta: turismo@santurtzi.eus
-
Webgunea: www.turismo.santurtzi.eus
-
-
-
Santurtzi Turismon eskuratu ahal izango duzu ekintza hauei inguruko informazio gehiago.
-
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.