Goza ezazu hiriko naturan barrena egindako ibilbide honetaz.

Doña Casilda parkea, Bilboko ahateen parkea

Bilboko ahateen parke gisa ezaguna da eta hiriko erdigunean kokatuta dago. Parke hau zentzumenen gozamenerako opari bat da, hala nola, zelai zabalak, zuhaitz hostotsuak eta ahateen urmaela erlaxatzeko, paseatzeko edo familiarekin piknik batez gozatzeko txoko aproposak dira.

Abandoibarra parkea, Guggenheim Bilbao Museoaren alboan

Parke sinboliko hau Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan kokatzen den espazio berde garaikidea da. Zaindutako landarediaz gain, txikienen gozamenerako diren zabuak daude, hala, familiarekin momentu onak pasatzeko leku perfektua da.

Artea preziatu ahal izango duzu aire zabalean momentu onak igaro bitartean.

Pagasarri, bistak hiriko balkoitik

Pagasarri mendi historikotik, bista izugarriak eskaintzen dituen begiratoki naturalaz gozatu ahal izango duzu. Hain ezaguna den mendi hau 673 metrotara dago itsasoaren mailatik gora, eta mendi ibilaldiak zein ikuspegi zoragarriak maite dituztenentzako nahitaezko geldialdia da.

Pagasarri tontorretik Bilbo eta inguruko bista panoramiko paregabea dago, txundituta utziko zaituen esperientzia izango da eta naturaz inguratuta dagoen hiriaren handitasuna preziatzeko aukera ezin hobea.

Albia lorategia

Hiriaren historian garrantzia duen Albia lorategian egingo dugu geldialdia. Bilbo erdigunean kokatutako lorategi hau oso leku baketsua da. Zaindutako zuhaitzek, iturriek eta bankuek erlaxatzeko une bat hartzera eta lasaitasun uneez gozatzera eramango zaituzte. Hiriaren erdi-erdian deskonektatzeko eta lekuaren edertasunaz gozatzeko toki perfektua da.

Artxanda mendia, Bilboko bistarik onenak

Hiriko bista panoramikoen bila ari bazara, Artxanda mendia leku perfektua da. Funikularrean igo zaitezke eta mendi honen tontorrak eskaintzen dituen bista ikusgarriez goza dezakezu.

Naturagune honek ibilaldiak egiteko bidexkak, jolasguneak eta atsedenerako guneak eskaintzen ditu, naturaren maitaleentzako leku perfektua da.

Europa parkea, leku natural berritua

Ibilbidea Europa parketik jarraituko dugu, natura, artea eta jolasa ezin hobeto uztartzen dituen espazio berritua. Parke hau Begoña, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Santutxu barrutien artean kokatuta dago, eta guztien gozamenerako leku moderno eta erakargarri bilakatu den asmo handiko berrikuntza izan da.

Europa parkeko gune berde zabalak, bide bihurgunetsuak eta jolaslekuak paseatzeko, kirola egiteko edo, besterik gabe, aire zabalean erlaxatzeko espazio bikainak dira. Horrez gain, ingurune natural honi originaltasun eta edertasun ukitua ematen dioten elementu artistikoak eta eskulturak aurki ditzakezu.

Etxebarria parkea, Bilboko handiena

Azkenik, ezin da alde batera utzi Etxebarria parkea, Bilboko parkerik handiena da eta Begoñako barrutian kokatuta dago. Espazio honetan eremu berde zabalak, zelai sigi-sagatsuak eta xarma duten txokoak aurki ditzakezu.

Gainera, txunditurik utziko zaituen hiriko bista panoramikoa dago bertan. Aire zabaleko jarduerez gozatzeko leku aparta, baita bizikletaz paseatzeko, umeekin jolasteko edo, besterik gabe, paisaiaz gozatu bitartean erlaxatzeko ere.

Laburbilduz, Bilbo hiriko bizitza naturarekin uztartzen jakin duen hiri gisa ezagutzera eman da, bertakoak eta bisitariak era berean erakartzen dituen parke eta lorategi ugari eskaintzen dituelarik.

Bilbok naturak hiriko bizitzarekin bat egiten duen lekuan itxarongo zaitu, giro paregabe eta aberasgarria dagoen tokian.

Ekitaldiak