Bilbao Bizkaia garraio publikoan.

Zeintzuk dira Bilboko gauak bizitzeko modurik onenak?

 

Antzokia bisitatzea

Arriaga Antzokia, Bilboko Alde Zaharrean kokatua, hiriko eraikinik ederrenetako bat izateaz gain, emanaldi, kontzertu, bakarrizketa, dantza eta ikuskizunen egitarau zabala ere eskaintzen du, eta beti merezi du adi egotea. Antzerkia gustuko baduzu, ezin dituzu Arriagako gauak galdu.

 

Gozatu Bilboko taberna gune onenez

  • Erripako kaia: duela urte batzuetatik hona, Erripako kaia, Arriaga Antzokiaren kontrako ertzean, Bilboko girorik handieneko guneetako bat bihurtzen ari da. Hemen mota guztietako lokalak aurkituko dituzu zerbait hartzeko edo afaltzeko, eta, batez ere, animazio handia eta jende gazte asko.
  • Indautxu: Indautxu plaza, Emilio Campuzano plaza edo Poza Lizentziatuaren kalea tabernaz eta jatetxez beteta daude, jende eta giro ugarirekin gauera arte.
  • Zazpikaleak: Zazpikaleak beti da aukera segurua Bilboko gaueko aisialdirako. Hemen pintxoak, ardoak eta txakolina hartu ahal izango dituzu lagunekin, baita parrandan atera ere, modako lokaletan edo giro rockeroagoko taberna alternatiboetan.
  • Mazarredo: hemen, edo inguruetan, Azkena edo Kafe Antzokia bezalako lokal ezagunak daude, beste taberna eta pub askorekin batera.
 

Hunkitu zaitez Athletic Clubekin San Mamesen

Nahiz eta futbolzale amorratua ez izan, Athletic Club San Mamesen jokatzen ikustea ezinbesteko esperientzia da, Biboko «Katedrala» bisitatzeko denbora nahikoa izatekotan.

 

Pintxoen ibilbidea Alde Zaharrean zehar

Alde Zaharretik pintxoen ibilbide on bat egitea plan bikaina da, bai egunez, bai gauez. Baina paseo gastronomiko hori eguzkia sartu ondoren, eta bereziki asteburuan, egiten baduzu, Bilboko girorik onenetako batean murgilduko zara.

 

Artxandatik ikusiko duzun Bilboko panoramika ahaztezina

Zer deritzozu gaueko plan desberdin bat, askoz goxoagoa eta lasaiagoa, Bilboko ikuspegi eder eta berezienez gozatzeko aukera emango dizuna? Ondo baderitzozu, gauez Artxandako Funikularra hartzea gomendatzen dizugu, mendien artean hiria argiztatuta ikusteko.

Ekitaldiak