Bilbo hiri ikonikotik xarma handiko kostaldeko herrietara, bidaiari desberdinentzako zerbait dago.

1.eguna: Bilbo ezagutuz

- Guggenheim Bilbao Museoa

Egin beharreko lehen geldialdia Guggenheim Bilbao museo ospetsuan izango da. Frank Gehryk diseinatutako eraikin ikaragarri honek liluratuko zaituen arte garaikide bilduma barne hartzen du.

Har ezazu museoaren arkitektura preziatzeko behar beste denbora, artelan hutsa da eta.

Irisgarritasunari buruzko informazioa: Guggenheim Bilbao Museoa

- Zazpi Kaleak

Arte modernoaz gozatu ostean, Zazpi Kaleetara joateko unea da, Bilboko gune historikoa. Harriztatutako kaleak, antzinako eraikinak eta giro bizia aurkituko duzu hemen.

Tokiko dendak esplora itzazu, taberna tradizionaletan pintxoak dasta itzazu eta euskal kulturan barnera zaitez.

- Artxandako begiratokia

Artxandako begiratokira igo zaitezke hiriko bista panoramikoaz gozatzeko. Begiratokira funikularrez edo autoz igotzeko aukera duzu, eta puntu altu honetatik Bilbo eta inguruko bista ederrez gozatu ahal izango duzu. Hiriko argazki gogoangarriak ateratzeko leku perfektua da.

- Ibilaldia Bilboko Itsasadarretik

Eguna Bilboko itsasadarretik paseatuz, zubi modernoak bisitatuz eta hiriko bista panoramikoez gozatuz buka dezakezu.

Itsasadarra itsasontziz edo kanoaz ere bisita dezakezu!

2.eguna: Kostaldea eta itsaslabarrak esploratuz

Goxo-goxo gosaldu eta gero, euskal kostaldea ezagutu behar duzu eta Bizkaiko edertasun naturalaz gozatu.

- Algortako Portu Zaharra

Algortako Portu Zaharretik, bertako eskailera ospetsuetatik eta arrainean espezializatutako jatetxeetatik has zaitezke. Itsaso eta itsaslabarrez inguratuta, arrantzaleen antzinako etxe zuriek osatutako espazio honetan giro ederra aurki dezakezu.

Ez ezazu galdu, pintxoak eta arraina dastatuz, kostaldean euskal gastronomia ezagutzeko aukera.

- Gaztelugatxeko San Joan

Inguruko leku ikonikoetako bat da Gaztelugatxeko San Joan. Irla txiki hau harrizko zubi batek eta 241 eskailerek lotzen dute lehorrera.

Gora igotzean itsaso eta itsaslabarren ikuspegi ederraz gozatuko duzu. «Tronuen Jokoa» sailaren jarraitzailea bazara, puntu hau Dragoi Harri gisa ezagutuko duzu.

Irisgarritasunari buruzko informazioa: Gaztelugatxe

- Urdaibaiko Biosferaren Erreserba

Abentura Urdaibaiko Biosferaren Erreserba ezagutuz jarrai dezakezu. Naturaren maitaleentzako padurek, itsaslabarrek eta basabizitza aberatsak inguratzen duten eremu babestu hau paradisua da.

Ondo seinaleztatutako bideetatik ibiliz inguruko bioaniztasuna preziatuko duzu.

- Gernika

Bilbora itzuli baino lehen, Gernika bisitatu behar duzu, garrantzi historiko eta kulturala duen herria. Hemen kokatzen dira Gernikako Arbola, euskal askatasunen ikur dena, eta Bakearen Museoa, Espainiako Gerra Zibilean jazotako zoritxarreko gertaerak gogora ekartzen dizkiguna.

Bizkaian asteburu pasa bat egitea esperientzia ahaztezina da. Bilboko modernotasunetik kostaldeko eta itsaslabarreko naturaraino, Bizkaiaren xarmak liluratuko zaitu.

Ezagutu ezazu euskal kultura aberatsa, proba ezazu bertako gastronomia zoragarria eta murgil zaitez paisaia ederretan barrena. Ez itxaron gehiago abentura zirraragarri hau bizitzeko!