Bilbao Bizkaiak kosta eta natura uztartzen ditu iluntze paregabeak eskainiz. Itsaslabar basatiak zein hondartza lasaiak edo bista panoramikoak dituzten begiratokiak, hiru leku hauek une eta irudi ahaztezinak eskainiko dizkizute.

Iluntzea ikusteko 3 leku magiko Bilbao Bizkaian

Bilbao Bizkaian natura beti ikuskizun bat da, baina eguzkia sartzean magikoa da.
Iluntzeak gustuko badituzu eta beti ikuspegi onenak bilatzen badituzu ordu horietan, eguneko berezienak, irakurtzen jarraitzea gomendatzen dizugu: hauek dira Bilbao

Barrika, Kantauri itsaso gaineko balkoia

Barrika iluntzeaz gozatzeko Bizkaiko kostaldeko toki ikonikoena da eta, hondartza gainean dauden zelaietara joatean, jende pila bat ikusiko duzu iluntzearen zain. 
Herri txiki honek itsaslabar izugarriak eta hondartza bat eskaintzen ditu flyschengatik ezaguna dena, hots, itsasoan barneratzen diren formazio harritsuak.

Hondartza gaineko parte altuenetik, zenbait behatoki aurkituko dituzu horizonteak itsasoarekin bat egiten duela miresteko. Ikuspuntu ezberdin bat nahiago baduzu, hondartzara jaitsi -hori bai, kontuan izan hainbat eskailera direla- eta ikus ezazu nola urre-koloreko argiak arroken eta olatuen testura aldatzen dituen eguzkia jaisten doan heinean.

Urdaibai: euskal kostaldeko behatoki onenak

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba lurralde honetan hain bereizgarria den itsasoaren urdinaren eta mendiaren berdearen arteko fusioa hobekien irudikatzen duen Bilbao Bizkaiako kostaldeko puntua da.

Begiratoki asko dauden arren, Laidako hondartza Urdaibain iluntzea ikusteko lekurik onenetariko bat da, non itsasoko ur lasaiek zeruko koloreak islatzen dituzten, atmosfera paregabea sortuz.

Beste aukera on bat, energia izanez gero, Atxarreko San Pedro ermitara igotzea da. Goian, Mundakako itsasadarraren eta paradisu natural hau inguratzen duten mendien ikuspegi panoramikoaz gozatuko duzu.

Getxo eta Sopelana arteko paseoa: ahaztuko ez duzun ibilbidea

Bide honek Bilbao Bizkaiako kostaldeko bi herri ezagun eta eder batzen ditu, eta naturaz inguraturiko paisaietatik igaro arren, asfaltatua dago eta familia guztiarentzako da. Edozein ordutan itsaslabar malkartsuetatik igarotzen den paseoa egitea merezi du, baina bereziki iluntzea ederra da.

Tarteka esertzeko bankuan eta zelaiak aurkituko dituzu, eta baita iturriak ere. Ukitu erromantikoa duen paseoa da, beraz bikotean gozatzeko aukera baduzu, hobeto!

Gastronomia

Non jan