Hondartzarik onenak Bilbotik metro batera
Bilbao Bizkaiako hondartzarik ederrenak uste baino askoz gertuago daude.
Bilbao Bizkaian penintsula osoko hondartzarik ikusgarrienetako batzuk aurkituko dituzu. Hondartza hauetan itsasoa eta mendia elkartzen direla dirudi, berdea eta urdina, eta ezin hobeak dira uraz gozatzeko, kirola egiteko edo, besterik gabe, erlaxatzeko.
Gainera, jende guztiarentzako hondartza egokiak dira, ekipamendu eta zerbitzu bikainak baitituzte. Baina onena falta zaigu. Garraio publikoan erraz iristeko modukoak dira!
Hondartza guzti hauek Bilbotik gertu dituzu, Getxo, Plentzia, Gorliz eta Sopela udalerrietan. Berehala irits zaitezke haietara garraio publikoa bakarrik erabiliz eta, egiaztatuko duzunez, denetariko hondartzak dituzu: hirikoak eta naturalak, harea argi eta ilunekoak, irekiak eta labarrez inguratuak...
Bilbotik gertu dauden hondartza hauek ezin dituzu galdu
Getxon:
-
Areeta: Bilbotik 13 kilometrora dagoen hiri-hondartza txiki hau Txurruka kaitik eta Bizkaiko Zubi ikusgarritik oso gertu dago. Era guztietako ostalaritza-zerbitzuz betetako gune batean dago, tradizio handiko itsas klub bat barne, eta ezin hobea da windsurf, bela edo piraguismoa bezalako kirolak egiteko.
-
Ereaga: hareatza hau Algortako Portu Zaharraren eta Arriluzeko kai-muturraren artean dago, eta etxe eta jauregi ikaragarriek inguratzen dute. Ia 900 metroko harea fineko hondartza da, eta ezin hobea da kirolak praktikatzeko, hala nola boleibola. Urpean ibiltzeko leku ona ere bada, batez ere itsasoa bare dagoenean.
-
Arrigunaga: hondartza hau Galeako itsaslabarren azpian dago, eta ingurune irekiagoa eskaintzen du, ez hain urbanoa. Hemendik Aixerrotako Errotaren ikuspegi ederraz gozatu ahal izango duzu.
-
Gorrondatxe – Aizkorri: apur bat urrunago dago, baina autobusez erraz heldu daiteke. Hondar iluneko eta olatu handiko hondartza ederra da. Naturismoa maite dutenentzat ezin hobea.
Sopelan:
-
Arriatera – Atxabiribil: Bizkaiko hondartzarik luze eta aldakorrenetakoa da, eta surfa eta olatuak maite dituztenek bereziki estimatzen dute. Paisaia harrigarri batean dago, labar handi batzuen azpian.
-
Barinatxe – La Salvaje: Barinatxekoa surfa praktikatzeko hareatza ezin hobea da, eta La Salvaje ezizena jarri diote, haizea, hondo aldakorra, olatu handiak eta ingurune natural ikusgarria uztartzen dituelako. Naturismo gune bat du.
Plentzian eta Gorlizen:
-
Plentzia eta Gorliz: izen bereko hondartzak, bi udalerrietako hiriguneen parean daudenak eta Txatxarro errekak bakarrik banatzen dituenak, hareatza bikaina osatzen dute paseatzeko, kirola egiteko, bainatzeko eta urpean ibiltzeko. Bilbotik metroz iritsi daitezkeen azken hondartzak dira.
Nola iritsi hondartza horietara?
METROA: Metro Bilbaoren 1. lineak (L1) Areeta (Areetako geltokia), Ereaga (Neguri), Arrigunaga (Bidezabal), Barinatxe – La Salvaje eta Arriatera – Atxabiribil (Larrabasterra) hondartzekin lotzen du, eta, azkenik, Plentzia eta Gorlizekin (Plentzia). Metro-geltokietatik hondartzetara heltzeko oinez joan beharko duzu, hondartzaren arabera iraupena aldatuz. Kontsultatu ordutegiak eta maiztasunak Metro Bilbaoren webgune ofizialean.
BIZKAIBUS: Bizkaibuseko zerbitzu askok eraman zaitzakete Bilbotik hondartza horietara. Bizkaibusen webgune ofizialean linea, ordutegi eta maiztasunei buruzko informazioa bilatzea gomendatzen dizugu.
AUTOA: Bilbotik, Getxoko hondartzetara iristeko (15 minutu inguru), N-637 errepidea hartu behar duzu, eta, ondoren, BI-637 errepidea. Sopelara joateko (20 minutu inguru), BI-637 errepidea hartu beharko duzu, Getxora joateko bezala, baina gero BI-634 errepidetik jarraitu hondartzetaraino. Plentziara eta Gorlizera joateko (ordu erdiko ibilbidea), BI-3154 errepidetik jarraitu beharko duzu Plentziako badiara iritsi arte.
Bilbotik gertu dauden beste hondartza batzuk
-
Barrika: hondartza hau itsaslabarren artean dago, eta harkaitzetan formazio eta tolestura ikusgarri ugari ditu. Askaldegi baten ondoan dago, eta autoz (Sopela-Barrika-Plentzia BI-2122 errepidea) edo autobusez (Barrikako Ziarreta geltokia) iristea erraza da, baina hareatzara eskailera-tarte luze batetik baino ezin da iritsi. Ez du ekipamendurik.
-
Muriola: hondartza txiki eta xarmangarri hau, La Cantera bezala ere ezaguna eta naturismoa praktikatzeko egokia, Game of Thrones telesailean agertu zelako egin zen ezagun. Bertara iristeko, Barrikako hondartzaren gainean dagoen askaldegitik oinez joan daiteke, eta, ondoren, eskailera zati bat jaitsi. Plentziako badiaren ikuspegi ezin hobea eskaintzen du. Ez du ekipamendurik.
Non bazkaldu hondartza hauen ondoan?
Getxoko hondartzetatik gertu bazkaldu nahi baduzu, Algortako Portu Zaharretik buelta bat ematea gomendatzen dizugu, Bilbotik metroz ordu erdira dagoen txoko txikitik (Algorta geltokia). Kresal usainak eta aldapan dauden kalezuloetan dauden etxetxo zuriek iraganeko garaietara eramango zaituzte. Barruan betiko tabernak aurkituko dituzu. Arrantza-portua denez, bertako jatetxeetako arrainak eta itsaskiak dastatzera animatzen zaitugu, Abrako badiaren ikuspegi zoragarria aprobetxatuz. Horrez gain, esperientzia ezin hobea izateko, poteatzera eta pintxoak jatera joan zaitezke, inguruko koadrilekin batera. Gainera, Getxok eskaintza gastronomiko zabala du, nazioarteko hainbat jatetxerekin. Tokiko sukaldaritzak hainbat sari jaso ditu eta lehengaiaren kalitateagatik da ezaguna. Eza ezazu parrillan egindako arrain ospetsua edo bertako pintxo aukera zabala galdu, herriko taberna ugariren batean.Non egin dezakezu lo?
Bi aukera dituzu: Bilbon edo hondartzetatik gertu ostatu hartu, hiriburutik kilometro gutxira baitzaude. Getxon denetarik duzu: itsasertzean dauden luxuzko hotelak edo poltsiko guztietarako ostatuak. Lasaitasun gehiago nahi baduzu, Sopelan eta Plentzian landetxe ugari aurkituko dituzu. Gogoratu edozein lekutan zure ostatua aldez aurretik erreserbatzea, toki horiek interes turistiko handia baitute, eta udan are gehiago.-
Itzulia Basque Country 2025 | 5. etapa: Urduña / Gernika-Lumo
- apirilaren 11(a) · apirilaren 11(a)
- Urduña / Gernika-Lumo
-
Balmasedako gurutze-bide biziduna
- apirilaren 17(a) · apirilaren 18(a)
- Balmaseda
-
The Lumineers
- apirilaren 30(a) · apirilaren 30(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
bilbao basque FEST 2025
- apirilaren 16(a) · apirilaren 19(a)
- Bilbao
-
Kariña Fest
- apirilaren 12(a) · apirilaren 12(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
EskutArtie 2025. Udaberriko XIV. Artisautza Azoka
- apirilaren 11(a) · apirilaren 21(a)
- Bilbao
-
Laboral Kutxa Bilbao Menditrail 2025
- apirilaren 6(a) · apirilaren 6(a)
- Bilbao
-
ZEIDFEST Gaztea 2025
- apirilaren 5(a) · apirilaren 5(a)
- BEC Barakaldo
-
Getxoko Liburu Azoka 2025
- apirilaren 4(a) · apirilaren 6(a)
- Getxo
-
Bilbao Basket vs. JDA Bourgogne Dijon
- apirilaren 2(a) · apirilaren 2(a)
- Bilbao Arena Miribilla
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.