eduzitu egingo zaitu hemen PASEATZEAK

  • ERAZTUN BERDEA BILBOKO

    Azken urteetan, kolorea aldatu du duela gutxi arte grisa zen Bilbok. Gaur, hiribildua atseginagoa da, eta berdeguneak lehengoratu edo sortu izana elementu giltzarria izan da hiriaren eraldaketan. Hiri-parkeek eta basoguneek osatzen dute eskaintza. Lehenengoek 200 hektarea betetzen dituzte, 21 parketan banatuta.

  • Baso-guneek, berriz, 1.025 hektarea osatzen dituzte, bost arlotan zatituta (Artxanda, Iturritxualde mendia, Arnotegi, Pagasarri eta Arraitz), aisialdirako 21 gunerekin. Toki horietan, haurrentzako jolasguneak, mahaiak, barbakoak, bankuak, informazio-kartelak eta kartel panoramikoak daude.

    Informazio gehiago Bilboko eraztun berdea

  • OMA

    Baso margotua

    Omako basoa sorginduta dago: zuhaitzen enborrak halako moldez daude margotuta, ezen irudi batzuk toki jakin batzuetatik baino ezin baitira ikusi, hainbat enborrekin baterako irudiak sortzen direlako.

    Agustin Ibarrolak margotu zuen basoa, eta, hasieran, 47 irudi zeuden. Denborak eta basoaren prozesu naturalek aurrera egin dutenez, baina, beste kokapen bat behar izan da, eta galdutako multzo batzuk berreskuratu dira; hala nola, Kordobako mezkita, Haritzari egindako omenaldia, Mehatxu nuklearra eta Bi dimentsiotako diagonala.

  • Gaur egungo 34 multzo artistikoak 800 zuhaitz ingurutan daude jasota, eta Kortezubin beha daitezke, Urdaibaiko biosferaren erreserban kokatutako herri txiki landatarrean. Basora barneratu ahala, irudiek bizia hartzen dute, eta artelanaren bi eta hiru dimentsioei esker sortzen eta eratzen dira baterako figurak.

    Informazio gehiago Oma baso margotua

  • BIDE BERDEAK

    ZIZTU BIZIAN

    Dagoeneko erabiltzen ez diren trenbideak birmoldatuta sortu dira bide hauek. Birmoldaketak ez du xede izan ekoturismoaz gozatze aldera trazadurak egokitzea bakarrik, ibilbideon balio kultural, historiko eta praktikoa berreskuratzea ere izan baita helburua.

    Bizkaian, hainbat bide berde daude, oinez nahiz bizikletaz ibiltzekoak. Burdin Mendietako bide berdeak Artzentales eta Zierbena lotzen ditu, eta 42,5 km luze da; bada, Enkarterri eskualdeko hainbat bailara zeharkatzen ditu. Atxurikoak 3,8 km dauzka, eta Sondika eta Mungia lotzen ditu.

  • Arratzolako bide berdea Atxondoko bailaratik igarotzen da: 5 km dauzka, eta oinezkoentzat da egokiagoa. Itsaslurrekoak Pobeña eta Kobaron (Muskiz) auzoak lotzen ditu, eta kostaldearen ikuspegi izugarriak eskaintzen ditu bere 2,2 km-etan.

    Balmasedaren eta Alonsotegiren arteko ibilbideak, Kadaguakoak, La Roblako trenbide zaharrari jarraitzen dio, eta aukera ematen du Kadagua ibaiaren ibilgutik (18 km) paseo bikaina emateko. Ortuellan, Orkonerako antzinako meatze-trenbidearen 3,7 km-ko tartea berreskuratu da.

  • SANTIAGO bidea

    Kostaldeko edo Iparraldeko Santiago bidea erromes ibilbide zaharrenetako bat da, eta Euskadi landatarrarekin batera bizi den Euskadi itsastarra zeharkatzen du, baita Euskadi landatarrarekin uztartzen den Euskadi hiritarra ere. Gipuzkoatik dator, eta Markina-Xemeinetik sartzen da Bizkaira; gero, lurraldearen barrualdea zeharkatzen du, Bilbora iritsi arte, eta, hortik, Enkarterrira abiatzen da, Kantabriara igaro aurretik Muskizkokosta ukitzeko.

    Bizkaiak ere badu Ahaztutako Bidea. Bilbotik Vilafranca do Bierzorainoko (Leon) ibilbide zahar bat da, eta, 1993tik hona, 21 etapatan berreskuratu da. Ibilbidea Alonsotegitik, Sodupetik, Gueñestik, Zallatik eta Balmasedatik igarotzen da, eta erromatarren garaiko nahiz Erdi Aroko galtzaden, zubien eta elizen hondarrak behatzeko aukera ematen du, baita Santiagoko ikonografia duen arte erromanikoa ikustekoa ere.

    Informazio gehiago Santiago Bidea