Santiago bidea

Kostaldeko edo Iparraldeko Santiago bidea erromes-ibilbide zaharrenetako bat da, eta Euskadi landatarrarekin batera bizi den Euskadi itsastarra zeharkatzen du, baita Euskadi landatarrarekin uztartzen den Euskadi hiritarra ere. Gipuzkoatik dator, eta Markina-Xemeinetik sartzen da Bizkaira; gero, lurraldearen barrualdea zeharkatzen du, Bilbora iritsi arte, eta, hortik, Enkarterrira abiatzen da, Kantabriara igaro aurretik Muskizko kosta ukitzeko.


Zalla (Enkarterri)

IPARRALDEKO bidea

Kostaldeko edo Iparraldeko bideak marinel-herriak zeharkatzen ditu, kostarekin paralelo, Gipuzkoatik Kantabriarantz. Besteak beste, Markina-Xemein, Gernika-Lumo, Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Bilbo, Sestao eta Pobeña ukitzen ditu.

Bide ahaztua

Bilbotik Vilafranca do Bierzorainoko (Leon) ibilbide zahar bat da, eta, 1993tik hona, 21 etapatan berreskuratu da.

Ibilbidea Alonsotegitik, Sodupetik, Gueñestik, Zallatik eta Balmasedatik igarotzen da, eta erromatarren garaiko nahiz Erdi Aroko galtzaden, zubien eta elizen hondarrak behatzeko aukera ematen du, baita Santiagoko ikonografia duen arte erromanikoa ikustekoa ere.

Ondare-bitxi horien artean, interes gorenekoak dira honako hauek: Bilboko Santiago katedrala eta Santiago plazatxoa, Kadagua ibaiaren gaineko Deabruaren zubia eta Iturriagako Done Martie baseliza (Gueñes).


Deaburuaren zubia