Liluratuko zaitu hona JOATEAK

  • Nekazaritzako AZOKAK eta ABELTZAINTZAKO

    Nekazari tza- eta abel tzain tza-azokak oso lotuta daude Euskadiko udalerri askotako eguneroko zereginetara. Azoketan, baratzeko produkturik onenak eta animaliarik bikainenak aurkezten dituzte, eta, halaber, sektoreko profesionalen topalekua ere badira. Jendeak gustura egiten du bat tradizioaren aztarna nagusi tzen den elkarretaratze horietan, eta jai-giro aparta sortzen du.

    Informazio gehiago
  • Tradizioak XXI.mendean

    Gizarte bat zehazten duten ezaugarrien artean, folklorea dago, eta, hor barruan, dan-tza. Lurralde hau aberatsa da dantzetan, eta festetan eta ospakizun erlijiosoetan dantzatu ohi da. Aurreskua da dantzetako bat, omenaldia egiteko balio duen ohorezko dantza; gaur egun, ezkontzetan, bil tzarretan eta abarretan dan-tzatu ohi da. Halaber, ezpata-dan tza nabarmen tzen da, oroimenari edo ohore-emateari lotua. Arratiako bailaran bereziki, erromerietan ezin daitezke falta ez jota, ez arin-arina.

    Informazio gehiago
  • DURANGOKO AZOKA

    Udalerri bizkaitar horretan, urtero egiten da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, abenduko lehenengo astean beti, Konstituzioaren zubian. Euskal kulturaren erakusleihorik garran tzi tsuen tzat jo tzen da, toki ezin hobea delako Euskadiko argitaletxe eta diskoe txeen lanak ezagutzeko. Historian, liburu- eta disko-azoka baino askoz ere gehiago izan da ekitaldi hau, euskaldunen eta euskal kulturan interesa dutenen topalekua baita.

    Azokak irauten dituen egunetan, milaka lagun irteten dira kalera jai-giro onenaz gozatzeko prest. Zalantzarik gabe, zuzeneko ikuskizunak ikusteko, euskal dantzak ikasteko eta herriko kaleak bete-tzeko modurik onena da.

  • GUREAZ HARRO

    Bilbon, kulturarekin, kirolarekin eta gastronomia-rekin uztartzen dira Aste Santuko prozesioak. Bil- bao Basque Fest jaialdiari esker da hori horrela, egitasmoak tradizioa eta modernotasuna batzen dituelako, bost ardatz hauetan oinarrituta: kultu-ra, musika, market, sport eta gourmet, euskal kulturaren ikur nagusia den lauburuak lotuta. Arte-erakusketak, dantza eta kaleko antzerkia, haurrentzako animazioa, artisautza-azokak, kon-tzertuak, euskal diseinuaren erakusketak eta he-rri-kirolen erakustaldiak dira jardueretako batzuk

  • MILA ehuni

    Ikusten dituzun pilotak kautxuz eginda daude, joko mota aldatu zuen materialaz, alegia. Kautxuak pilotak “biziagotu” zituenez, hobeto errebota zezaketen, eta horrela sortu zen paretaren kontrako zeharkako jokoa, gaur egun frontoietan ikusten dugun hori. Euskal pilota oso-oso gurea dugu, eta munduan jokatzen diren beste pilota-joko batzuetatik bereizten da. Hiru instalazio motatan joka daiteke: plaza libreko frontoian, ezkerreko pareta duenean eta trinketean

    Joka tzeko modu asko daude, eta bakoitzak pilota jakin bat eskatzen du. Modalitateen artean, besteak beste, esku-pilota, pala eta zesta-punta daude, eta, azken horren barruan, joko garbia eta erremontea. Halaber, sareko modalitatea ere badago, edota zuzeneko modalitateak (adibidez, paxaka, zeina trinketean joka tzen baita, eta laxoa eta errebotea, plaza librekoak biak). Ikusi partida on bat, herri gehienek frontoia dute-eta

    Markina-Xemeingo frontoiari “pilotaren uniber tsitatea” esaten zaio, bertan ikasitako asko zesta-puntako figura handi bihurtu zirelako. Askok eta askok Ameriketara emigratu zuten, eta lur amerikarretan sortu ziren Jai-Alai frontoietara esportatu zuten kirol hau.

    Gernikako Jai-Alai frontoia zesta-puntaren marka da munduan, eta, urtero, bi txapelketa garran-tzitsu joka tzen dira bertan, zesta-puntako munduko jokalaririk onenak ikusteko aukera ematen dutenak: Jai Alai World Tour udan, eta Jai Alai Winter neguan.

  • LANA kirol

    Euskal ingurune landatarreko lanek askotariko kirol-jarduerak sorrarazi dituzte, herri-kirolak deiturikoak. Hala, aizkolariak enborrak moztetik atera ziren. La-rrean belarra segatzetik, berriz, segalariak. Eraikun- tzarako harri handiak mugitzetik, harri-jaso tzaileak. Premia beretik, idi-probak sortu ziren. Sokatira hain dago hedatuta, ezen federazioa baitaukate eta na-zioarteko lehiaketak joka tzen baitituzte.